BESTELAKO EUSKAL HERRIA

  • Horrela, paraje berdeak izugarriak dira, eta betidanik hortxe egon direla dirudi, milaka urtetan ukitu gabeko lurralde garbiak bailiran, baserriek ere teilatu urdin edo grisa dute, ez dira ikustera ohituta gauden gorri kolorekoak... Zuberotarrak eurak ere nahiko bereziak dira; Iparraldean beste "arraza" batekoak direla esan ohi dute. Eta gaur egungo baterakotasunaren aurka joateak ere meritu galanta du. Beren historia propioa dute, beste inon antolatzen ez diren pastoral eta maskaradak bezalako ikuskizunak, kantatu edo dantzatzeko era berezia... Azkenik, zer esan zubererari buruz? Besterik gabe, bertaraino joan behar da hizkera eder eta kantari horretaz gozatzeko.

2000ko urriaren 22an
Donapaleuko (Saint Palais) erdialdean hasiko gara. Hau Nafarroa Behereko herririk populatuena dugu eta Erdi Aroan gaur baino garrantzi handiagoa izan zuen, Nafar Gortearen egoitza izan baitzen. Nafarroako txanpon ofiziala ere bertan ekoizten zen 1351z geroztik. Herriko Etxearen barruko etxartean Nafarroa Beherea eta Santiago Bidearen Museoa dago (urte osoan zabalik -udan igande goizak ere bai-, 9:30-12:30 eta 14:30-18:30 ordutegiarekin); helduen sarrera 15 libera.
Rue du Palais de Justice-n Txanpon Fabrika zaharra eta Erdi Aroko St. Paul eliza ditugu. Honen aurrean XVI.-XVII.eko Erdoiren Etxea, Nafarroako Errege-erreginak karikaturarizatzen dituzten medailoiekin. Pixka bat aurrerago Errege-Etxea (Maison du Roi) eta espetxea ditugu. Edonondik St. Madalein eliza neogotikoaren kanpandorre lerdena ikusiko dugu.
Maulerako bidean Behazkane, jada Zuberoan Domintxine (frontoi, Herriko Etxe eta batik bat elizak sortutako osotasun ederra), Etxarri (XIX.eko Berpizkundeko Jauregia) eta Arüe (XVIII.eko Joantho-ren Jauregia) herrixketatik pasako gara.
Azken bi hauen inguruan dagoeneko baserrien itxuraldaketa nabaria da, tonu gorriek urdinei utzi baitiete lekua. Paisajea ere ezberdina da; landaretza handia ikus dezakegu, baso txiki baina itxiak, fauna zabala duen uharkaren bat...
Sarrikota-Pian (Charritte-de-Bas) Sarrikotako jauregia nabarmenduko dugu, eta erdialdean Zuberoako beste ezaugarri bat, eliza trinitaria, alegia. Undüreinen eliza ederra bisitatuko dugu. Zintzilikako arbelezko kanpandorrea, ate gotikoa eta 1661eko hilarri diskoidala ditu. Bildoze-Omizepian (Viodos-Abense-de-Bas) berriz, beste eliza hirukoiztar bat eta Dalgalarrondo makila lantegia ditugu.
24. kilometroan Mauleko enparantzara helduko gara. Maule Zuberoako hiriburua da, baina Frantziako Iraultza izan arte foru propioa zuen. Protestantismoarekin eta Matalas iraultzaile-abertzalearekin ere lotua dago eta bizi izandako gorabeheren ondorioz ondare historiko-artistiko zabala du.


MAULE

Maule-Lextarre Zuberoa xarmangarriaren hiriburua da, Euskal Herriko ekialdeko hiriburutxo atsegina. Muinoz inguratua, Uhaitzandi ibaiak zeharkatua, bere gaztelu zaharrak dominatua, hiri txiki eta lasai honek zuberotarren pertsona, etxe eta inguruetako izaera berezia islatzen du.
Historia
Berari buruzko lehenengo berriak XI. mende hasierakoak dira, Akitaniako Bizkonderriaren menpe bizi zenean, baina izena erromatarren garaitik datorrela diotenak ere badira. Gaurko izenarekin ofizialki XII. mendean fundatu ostean, Akitaniako Dukearen, ingelesen eta Gaston IV.aren menpe bizi izan zen, hiriak 1469an askatasuna lortu arte.
Une horretatik Frantziako Iraultzara arte foru propio batekin biziko zen, Zuberoako jurisdikzioan parte hartu gabe. Tartean Matalas iraultzaile eta abertzalearen matxinada Frantziako Monarkiaren aurka, hiriaren suntsipena eta Matalas beraren exekuzioa ezagutu zituen (1661). Historikoki Maule burges, kapitalista eta protestanteen gordeleku ere izanda da.
Ikustekoak
Hiria bisitatzeko abiapunturik onena erdi-erdian dagoen itzelezko pilotaleku-enparantza da. Plaza honetan hiriko eraikinik garrantzitsuenak ditugu ikusgai.
Iparraldean, Xiberoko Botza irrati euskaldunaren lokala dugu, eta pixka bat honantzago Turismo Bulegoa. Laukizuzenaren hegoaldean XVIII. mendeko Herriko Etxe (antzinako Montreal Hotela) dotore eta bere gaineko (atzeko mendian) Gazteluaren ikuspegi ederra.
Azkenik, laukizuzenaren azken aldean Andurain-Mayte Jauregi galanta. Zuberoako jauretxerik ederrenetakoa den hau XVII. mendean eraiki zen, Olorongo Apezpiku eta Kontraerreformaren gidarietako bat izan zen Arnaud Maite zuberotarraren aginduz. Berpizkundeko aurrealdearen barruan Harrera gela, Apezpikuaren Gela, urte horietako liburuak dituen Liburutegia eta Teilatondoa. Bisitak: uztailak 1-irailak 20, 11:00-12:00 eta 15:00-18:00 artean, ostegun, igande eta jaiegun goizetan ezik. Sarrera helduentzat 25 libera, umeentzat 12 libera.
Plazaldea ikusi ostean, Pasteur Zubitik Uhaitzandi ibaia igaroko dugu. Ibai honen ikuspegi ederrago bat ikusi nahi baduzue hartu ezkerrera Victor Hugo merkatal karrika, hurrengo parke-zubiraino. Hemen Agustin Xaho karrikatik Azoka Plazaraino (Place du Marché) igo gaitezke. Erdi Aroko Hiriaren erdian gaude, gorago dagoen Andra Mariren eliza trinitariak menperatuta.
Eliza hau Gaztelutik oso gertu dugu. Gotorleku hau Zuberoako Bizkondearena izan zen, baina bere kokapen estrategikoagatik ejertzito askok menpean eduki nahi izan dute. 1642an suntsitu eta geroago berreraikia, bere egitura XIV.-XV.ekoa da, eta bertatik Maule hiriko eta inguruko ikustaldi izugarriaz goza dezakegu. Zabalik: maiatzaren 1etik ekainaren 15a arte asteburuetan; hortik irailak 15a arte egunero, 11:00-12:30 eta 15:00-19:00 ordutegietan. Irailaren bigarren erdian asteburuetan ere bai. Sarrera helduentzat eta gaztetxoentzat 15 libera.
Azkenik, Mauleko bisitaldia bukatzeko, berriz ere ibairaino jaitsi eta oraingoan beste aldera eginez (ezkerrera), Berrauteko Kapera eta Hilerrira iritsi gaitezke. Eraikin erlijioso hau XI. mendean altxatutakoa da, Santiago Bideko erromesek hala eskaturik.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
DONAPALEU

Turismo Bulegoa
Pl. Charles de Gaulle (museoan)
(0)5 59 65 71 78.

Botika
Ganbeta 12.
(0)5 59 65 73 08.

Kotxe-tailerra
Garage Gazté
Garruzera bidea
(0)5 59 65 72 24.
Jan eta lo egiteko
- ** Hôtel du Midi
Pl. du Foirail
(0)5 59 65 70 64
Log. bikoitza 150-250 lib.
- ** Hôtel du Trinquet
Pl. du Foirail
(0)5 59 65 73 13.
Logela 246 lib.
- Zabalik aterpetxea
(0)5 59 65 71 37.
- ****Camping Ur alde
(0)5 59 65 73 06.

MAULE

Turismo Bulegoa
J.B. Heugas 10 (Frontoia)
(0)5 59 28 02 37.

Herriko Etxea
(Hotel de Ville)
(0)5 59 28 18 67.

Gendarmeria
(0)5 59 28 15 34.

Ospitalea
(0)5 59 28 79 00.

Botika
Pribat
Pasteur karrika 14.
(0)5 59 28 16 37.

Postetxea
Dk. Jean Baptiste Heugas.

Bankua
Credit Agrícole
Croix Blanque Plaza 3.

Kotxe-tailerrak
- Garaje le Rallye (Renault)
Atharratzera bidean.
(0)5 59 28 13 70.
- Citroën
K/ Mar Harispe.
(0)5 59 28 10 97.

Jatorduan
Etchola eta Iturria jatetxeak
Gambetta Etorb.

Jan eta lo egiteko
**Hôstelerie du Chateau
Nafarroa 25.
(0)5 59 28 19 06.
Logela bikoitza 230 libera.
**Hôtel Ekhi Eder
Askatasun Plaza 1.
(0)5 59 28 16 23.
Logela bikoitza 200-250 libera.

Lo egiteko:
***Camping Uhaitza Le Saison
Irabarne-Libarrex-era bidean.
(0)5 59 28 18 79.


Eguneraketa berriak daude