ZANPANTZAR ETA TXALAPARTAREN LURRALDEA

  • Bestalde, nafar (eta ondorioz euskal) burujabetasunaren sinbolo den Amaiurretik hasi, eta Gabonetako (Olentzero) zein Ihauterietako (Zanpantzarra) pertsonaia mitologikoak gaur arte mantendu dituzten herrietaraino, denak ederrak direla esan behar dugu. Ibilbide honetan ez dago gehiegi nabarmentzen den sekulako monumenturik, baina horren ordez, ezingo dugu esan pasatzen dugun herri bakar batek ere bisitatzea merezi ez duenik, den-denak baserri eta etxe ederrez osatutako herri-monumentuak direlako. Paisaiari dagokienez, orokorrean berau nahikoa gizatartua dagoela esan genezake, bertako bizilagunak betidanik abeltzaintzaz eta nekazaritzaz arduratu izan direlako, baina orokorrean eder-edertzat jo dezakegu; gainera, tarteka Bertizko Jaurerrikoa bezalako harribitxiak ere agertzen bazaizkigu, kexu baino, aho zabalik geratzeko aukera gehiago dugu.

2000ko urriaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Abiapuntu gisa Nafarroako independentziaren sinbolo den Amaiur herria aukeratu dugu, herritxo txikia baina oso etxe politak erakusten dituena.
1522ko heroiak gogorarazten dituen monolitoa herriaren goialdeko mendiska batean dago, kale nagusia hartu eta ermitan ezker-gorantz abiatzen den bidezidorran bost minutu ibiliz. Monumentuak 1521ean, Nafarroa jada Gaztelaren menpe zegoela, egoera horren kontra altxatu, Amaiurgo Gaztelua hartu eta setio latza jasan ondoren 1522ko uztailaren 19an amore eman behar izan zuten nafarrak omentzen ditu.
Elizondorako bidean 7,5. km.an Elbete pasako dugu (1680ko Jarola jauregi barrokoa), Baztango hiriburu den Elizondo berari itsatsia. Bertako eraikin zibil eta erlijiotsu interesgarriak bisitatu ostean, hurrengo geldialdia Iruritan egin dezakegu, Dorrea eta Gaston Iriarte jauregiak, eta San Salbador eliza ikusi asmoz. Ondoren Iruñea-Mugairerantz joko dugu.
Norabide berri honetan, 2,5 km.ra eskubialdean oso baserri-dorretxe ederra ikusiko dugu, bere tonu arrosak zeharo nabarmentzen duena. Arraiotzen bertan jauregi gehiago ere aurkituko dugu. Laster Oronotz-Mugaire zeharkatu eta herriaren amaieran Bertizko Jaurerri-Parke izugarrirako sarrera ikusiko dugu (18,5 km.).
Bertizko parke botaniko eta baso ederrez gain, herrian bertan Jasokundeko Andra Mari eliza (XVII. m.) eta Arretxea Jauregia bisita daitezke.
Esan behar da, monumentuez gain, pasatzen ari garen herri hauek guztiak nafar estiloko baserri-etxe ederrez josita daudela, etxe-multzo bikainak osatuz. Berdin gertatzen da esaterako, Narbarte hurrengo herritxoan.
23,5. km.an ezkerrera Donezteben sartzen gara, izen bereko bailararen erdigunean eta Bidasoa ibaiaren ertzean kokatua. Monumentu izendaturik dagoen alde zaharrean eraikin gotiko, Berpizkundeko eta barrokoak aurkituko ditugu, zonaldeko herri-arkitekturaren adibide ederrak, eta baita San Lorentzo eliza ere (hiru gorputzeko kanpandorre zuriska eta karratua).
Herriko irteeran, zubi bat zeharkatu aurretik ezkerrera joko dugu, Saldias norabidean, horrela, 3,5 km.ra lehenbizi Donamariako Bentak auzora, eta bertan ezkerrera Donamaria herrira iritsiko garelarik. Herritxo hau Jauregi Dorretxe (XV. m.) ikusgarriaren itzalpean dago, harlanduzko eraikinaren bigarren gorputza egurrezko oholeriak estaltzen duen dorre ikaragarria, agian Euskal Herriko politena. Bertako elizaren dorrea ere aipagarria da.
Donamariako Bentak auzoan berriz, ezkerrera egin eta Oitz gure eskumaldean utziz, 31. km.an Urrotzen sartzen gara (XVI.eko San Migel eliza). Sartu eta berehala ezker-gorantz erdigunea zeharkatuko dugu, Leurtzako Urtegirako norabidean. Honetarako, herria bukatzean hasten den bideska segitu, beti zuzen eta gorantz, gure alboetan gero eta arbola gehiago agertu eta paisaia gero eta ederragoa bihurtzen den bitartean. 4,5 km.ra gure eskuinera beste bide bat irtetzen da, kartel marroiaz seinalizatua; berau segituz, paraje basatiaren erdian dagoen Leurtzako Urtegira iritsiko gara.
Inguru zoragarri honetako edertasunaz (batez ere udaberrian) gozatu ostean, Donezteberaino itzuliko gara, eta bertan ezkerrera hartu, Leitzarantz. Laster Elgorriaga igaroko dugu, balkoi koloretsuak erakusten dituzten etxe politez zipriztindua. 2,5 km. aurrerago berriz, Ituren, lorez estalitako baserri-etxeak ikusgai jartzen dizkigun herri gogoangarria. Hauez gain, eliza honetan gordetzen den XVII. mendeko erretaula ere aipatzeko modukoa da.
Bailara polit honetako hurrengo hiruzpalau kilometroek, Zubietaraino doazenek hain zuzen, bertako Ihauteri mitikoetako usaina dakarkigute gogora, joaldunen ikustaldiaz eta zanpantzarren zarataz batera. Zanpantzarrak Zubietatik urtarrileko azken igandearen osteko astelehenean irtetzen dira, eta Iturendarrek bisitaldia hurrengo egunean itzultzen diete, bidearen erdia elkarrekin eginez. Talde ikusgarria mozorrotutako hainbat pertsonek osatzen du. Zubieta ere, nola ez, etxe ederrez osatutako beste herri polit bat da, ibilbide honetako guztiak bezalaxe.
Orain itzuleran, berriz ere Doneztebetik igaroz, herria Iruñerantz zeharkatuko dugu, zubi bat pasatu eta errepide orokorrean Behobia-Irun norabidea hartzeko. Tartean (79,5. km.an) Igantziko Bentak igaroz, azkenean Bidasoaldeko herririk ederrenean bukatuko dugu, hau da, Lesakan (azken honi buruzko informazioa duela bi asteko erreportajean aurkituko duzue).

ELIZONDO-BAZTAN
Baztan 15 herrik osatzen duten bailara da, udalerri bakarrean (Nafarroako handiena eta euskaldunenetakoa) antolatuak. Ibilbidean harana zeharkatuko dugunez, oraingo honetan bertako herri nagusian zentratuko gara.
Hau bi kale luzeren inguruan antolatua dago. Kale hauetan zehar (batez ere Kale Nagusian) hainbat sortetxe eta jauretxe aurkituko dugu, baztandarren kaparetasun edo nobletasuna agerian jarriz: Arizkunenea, Istekonea, Arozarena edota Arretxea (Bailarako Juntexe izandakoa)
Santiago Eliza gorrixkak atalde monumentala eta bi dorre ditu kanpoaldean, eta gurutze latinoko barrualdean San Jose eta Errosarioko Ama Birjinaren erretaulak. Baita ere, plazan dagoen XVIII. mendeko Udaletxea, San Pedro eta Santa Engrazia baselizak eta Bidasoaren gaineko harlanduzko bi zubi zahar nabarmenduko ditugu. Inguruetan zenbait trikuharri eta menhir kokatzen da.

BERTIZKO JAURERRIA
Nafarroako iparraldean, Doneztebe eta Elizondo artean, Oronotz-Mugaire herria dugu, eta herri honetan Euskal Herriko Lorategia kontsideratua dena.
Parkearen sorrera
Jaurerria berez XIV. mendearen inguruan sortu zen, eta hortik aurrera zenbait sendi nobleren ondarea izan da, baina istorio honetan pertsonaia klabea XIX. mendekoa dugu. Pedro Ziga baztandar abokatu, bidaiari eta poliglotak 1889an jaurerria erosi zuen. Hortik aurrera, sarrera inguruan dugun XVIII. mendeko jauregia berriztatu, eta parkearen beste aldean Aizkolegiko jauregitxo modernista eraiki zuen.
Bitartean, egin zituen hainbat bidaietatik zuhaiska eta arbola exotiko ugari ekartzen zituen, lorategia gero eta gehiago apainduz. Ondorioa, gure begien gozamenerako sarrera inguruko lorategi zoragarria. 1949an hil zenean, Ziga jaunak Diputazioari eta Apezpikutzari utzi zien, bere ezaugarriak ez aldatzea baldintzatzat jarriz. Azkenik, 1984an Natur Parke izendatu zen.
Parkearen ezaugarriak
Jaurerriak 2.000 Ha. ditu, pago, haritz, gaztainondo eta abarrez beterik. Gainera, bertan azeriak, orkatzak, basurdeak, basakatuak, igarabak eta hegazti mota zenbagaitza (aztoreak, gabiraiak, txantxangorriak...) bizi dira.
Parkea berez bi zatitan bereizten da: sarreran dugun Lorategia eta Bertizko jauretxea (egun Naturaren Interpretazio Zentrua) batetik, eta Parke Naturala bestetik.
Lau hektareako Lorategia sarreraren ostean hasten da. Honek bertako eta urrutiko landaretza mota ugari gordetzen du. Dena behar bezala ikusteko, zenbakiekin markatutako bide bat har dezakegu. Arbola eta zuhaiska bakoitzak bere izen eta jatorria dakar. Lorategia bera gutxi balitz, zenbait urjauzi eta urmahel artifizialek are gehiago apaintzen dute ingurua. Azkenik, Bidasoa ibaiaren gaineko begiratoki bat ere badago.
Lorategitik irten eta eskuinerantz, 2.000 Ha.ko Parkean bertan sartzen joango gara. Ondo seinalizatutako bidezidorretan zehar (eskatu eskuorria sarreran) atlantiar motako baso-erakustaldi ederra izango dugu. Aipatutako zuhaitz mordoen artean errekatxo ugariren hotsa entzungo dugu. 2. kilometroan (Markesenea baserriaren ondoan) ezkerrera hartuz, bidea Aizkolegin amaitzen da, sarreratik 11 km.ra. Ibilaldi luzea da, eta maldan gora, baina era berean zoragarria.
Zabalik: Parkea apiriletik urrira 9-20 artean; bestela 10-18. Lorategia asteburuan 10-14 eta 16-19 artean; astean zehar 10-14 eta 16-18 artean. Interpretazio Zentrua Lorategia baino ordu erdi lehenago ixten da; gainera, astelehen goizetan itxita egoten da. Helduen sarrera 200 pezetakoa da.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
AMAIUR

Jatorduan:
Mendialdea Jatetxea
Dantzarira bidea.

Lo egiteko:
- Eguzkialde Nekazal Etxea
Herri-sarreran 200 metrora.
948- 45 30 47.
Logela bikoitza 4.700 pzta.
- Goiz-Argi Nekazal Etxea
Erdigunean.
948- 45 23 34.
Log. bikoitza 4.800 pzta.
- Migelenea Nekazal Etxea
Erdigunean.
948- 45 32 24.
Logela bikoitza
3.500-4.500 pzta.
- Alamanttonea I Nekazal Etxea
Herri osteko bide nagusitik 2,1 km.ra.
948- 45 30 49.
Logela bikoitza 3.300 pzta.

ELBETE

Jan eta lo egiteko:
Gamioa Nekazal Etxea
Elizondo-Beartzun bidexka, 5,8. km.
948- 45 21 16 / 609- 42 41 23.
Logela bikoitza 3.800 pzta.

IRURITA

Jatorduan:
- La Taberna del Fotografo Jatetxea
Kale Nagusia z/g.
- Olari Jatetxea
K/ Pedro Hualde.

ARRAIOTZ

Lo egiteko:
- Josenea Nekazal Etxea
Erdigunean.
948- 58 07 56.
Logela bikoitza 4.000-5.000 pzta.

NARBARTE

Jatorduan:
- Narbarte Jatetxea
San Andres z/g.
- El Rio Jatetxea
Iruñea-Irun errepidea.

DONEZTEBE

Bankuak:
CAN, CRN, Lankide Aurrezkia, BBVA, BSCH- Parrokia kalea.

Jatorduan:
- Elochurri Jatetxea
San Salbador z/g.
- Santa Maria Jatetxea
Kale Nagusia 28.

Jan eta lo egiteko:
- Hostal Ameztia
Ameztia 31.
948- 45 00 28.
Logela bikoitza 5.000-6.000 pzta.

DONAMARIA

Jan eta lo egiteko:
Hostal berezia Donamariako Benta
Donamariako Benta auzoa.
948- 45 09 25.
Logela bikoitza 7.800 pzta.

ELGORRIAGA

Lo egiteko:
Lekonea Nekazal Etxea
Erdigunean.
948- 45 02 35. Log. bikoitza 3.000 pzta.

ITUREN

Jatorduan:
Etxandi-Txoko Jatetxea- K/ Berria 31.
Herriko Ostatua- Hiriko Plaza 1.

Jan eta lo egiteko:
**Aurtizko Ostatua- Behekoa 17 (Aurtiz auzoa).
% 948- 45 04 77. Logela bikoitza 4.500 pzta.
Hostal Plazanea- Iturengo Plaza 8. % 948- 45 00 18. Logela bikoitza 7.500 pzta.

ZUBIETA

Jan eta lo egiteko:
**Herriko Ostatua- Kale Nagusia 23. % 948- 45 17 71. Logela bikoitza 4.000-4.500 pzta.

IGANTZIKO BENTAK

Jatorduan:
Hita Jatetxea
Iruñea-Irun bidea, 68. km.

ORONOTZ-MUGAIRE (BERTIZ)

Jatorduan:
Pierresenea Jatetxea
Sagualde.

Jan eta lo egiteko:
**Hotel Urgain II- Bidegurutzean.
948- 59 21 98.
Logela bikoitza
5.500 pzta.
*Hostal Urgain- Bidegurutzean.
948- 59 20 63.
Logela bikoitza 2.500-4.000 pzta.

ELIZONDO

Udaletxea:
948- 58 00 06.

Bankuak:
CAN- Foruen Plaza.
BBVA, BSCH, Guipuzcoano...
Santiago kalean zehar.

Jatorduan:
- Baztan Jatetxea
Santiago 48.
- Casa Galarza Jatetxea
Santiago 1.
- Fortenea Jatetxea
Santiago 19.
- La Asturiana Jatetxea
Santiago 51.

Jan eta lo egiteko:
***Hotel Baztan
Iruñea-Frantzia errepidea, 52. km.
948- 58 00 50.
Logela bikoitza 9.500-11.500 pzta.
- Urruska Nekazal Etxea
Herritik 10 km.ra (Beartzun auzoa).
948- 45 21 06.
Logela bikoitza 4.200 pzta.
- Jaen Nekazal Etxea
Herri sarreran.
948- 58 04 87.
Logela bikoitza 3.800 pzta.

Lo egiteko:
*Hostal Saskaitz
Maria Azpilikueta 10.
948- 58 04 88.
Logela bikoitza 10.000 pzta.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude