"UNE HONETAN PESIMISTAK GARA BATASUNA PROZESUAREKIKO"

  • honetako batzordekidea den Josetxo Fagoaga eta Errenterian EHko zinegotzia den Gerardo Carrerekin bildu gara. Nazio Batzarraz eta egungo egoera politikoaz jardun dugu.

2000ko urriaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Trantsizio politikotzat jo izana den garai korapilatsu batean burutuko duzue Zutiken 3. Batzar Nagusia. Egingo al zenigukete duela 24 urte izan zen trantsizioaren eta gaurko honen arteko konparaketa bat?
JOSETXO FAGOAGA.
Egungo egoera politikoa, ordukoa ez bezala, partikularitate batek markatuta dago. Gaur egungo trantsizioa, baldin gauzatzen bada, bi ikur edo adierazpide kontrajarrien artean emango litzateke. Batetik, Lizarrako Akordioaren testuinguruan zabalduriko adierazpidea dago. Fronte abertzale baten nolabaiteko kontsolidazioa ekarri zuena; ez fronte homogeneo batena, hala ere. Bestea, Ermuko izpiritua deitua da. Trantsizioa, ikur kontrajarri hauen inguruan eman liteke. Ordea, 1976ko trantsizioan gertatu ez bezala, euskal-espainolak edo espainolak -espainolismoa nolabait deitua- eta Espainiako estatuak orduan ez zuten oinarri soziala dute egun. Identitate honek orduan ez zuen sozietatean legitimitaterik, estatua krisian zegoen eta korronte hauek ere bai. Orduan, bestalde, pentsamendu abertzalearen goranzko hegemonia bat bizi izan zen; aldagai ezberdinetan gainera. Orain, berriz, kontrako egoeran gaude. Abertzaletasuna ahuldu da eta mugimendu euskal-espainolaren eta Espainiako estatuaren emendatze bat izan da, hauek biak paraleloki doazelarik. Ermuko espiritua fenomeno honen eztanda izan zen. Lizarrako Akordioa (ETAren su-etena barne) ofentsiba espainolaren kontrako erantzuna izan zen. Orain, berriz, Lizarra gauzatu aurretiko egoeran gaude, non sozietate espainolaren kulturak eta estatuak berak legitimitate izugarria lortu duten. Gainera, Espainiako estatua ez da jada Europako testuinguruan trantsizioko estatu ilun hura.

Nazio Biltzar hau orain burutuko baduzue ere, berau planteatu zenuten garaia eta egungoa ez da berdina. Estrategia ezberdin bat atera al daiteke biltzar honetatik?
GERARDO CARRERE.
Zutiken batzarra planteatu zenean, ETAren su-etena indarrean zegoen eta Lizarra mar-txan. Gure 3. Batzarra testuinguru hartan planteatu zen. Ez dut uste horregatik asko alda dezakegunik. Bizitzen ari garen errealitateari buruz gogoeta bat egingo dugu. Testuingurua aldatu zaigu berriro ere, eta hortaz, gauza batzuei buruzko balorazioak egitean egokitze bat izango da. Adibidez, orain urte bat Batasuna prozesuari buruzko genituen espektatibak eta oraingoak ez dira berak. Duela urte bat nolabaiteko esparrua zabaldu zen, ez dut esango Zutikek errealitatea aldatzeko esparru moduko bat zenik, baina bai behintzat gure ideiek bide bat izan zezaten. Egun, ETAren aktibitate militarrak esparru hori murriztu egiten du berriz ere, ezker abertzalearen jarduera norabide oso zehatz batean ibiltzera baldintzatzen duena. Gu, nolabait, esparru horretatik kanpoago sentitzen gara berriz ere. Hala ere, Zutikeko militante batzuek segitzen dugu EHn, eta Batasuna prozesuari gure ekarpenak egin dizkiogu. Batasunak ekar ditzakeen emaitzak distantziatik eta pesimismo gehiagorekin ikusten ditugu orain. Zentzu honetan, egungo egoeraren araberako doitze bat egingo da batzarrean. Zutik ez da aldatuko. Batzarrak gure eguneroko lanari bultzada bat emango dio. Duguna baturik mantentzea eta nazionalismoaren inguruan eztabaidatzen segitzea ditugu helburu; euskal sozietateko arloz arloko problematikari eutsiz betiere.

Batzarrean nazionalismo abegitsu eta sortzaile baten beharra aldarrikatuko duzue. Nola ikusten duzue azken 20 urteotan nazionalismoaren eboluzioa ezker abertzalean?
J. F.
Urte luzeotako joan-etorria baloratzea zaila izanda ere, nire ustez, HBren nazionalismoa kontradiktorioa izan da azken 20 urteotan. Adibidez, bere abiapuntuan HBk Bizkaiko ezkerraldean izan zituen botoak ez ditu geroago izan. HBren irudia, oro har, ziur aski integra-tzaileago zen orduan. Orain baino gaitasun gehiago zeukan sentsibilitate eta ikuspuntu ezberdinak biltzeko. Ez naiz ari euskal nazionalismoaren doktrinaren letrari dagokionean, baizik eta praktikan anitzago zela diot. Ezkerreko sentsibilitateak aktibatuagoak zirelako-edo, gizartearen krisi gorriari erantzuten zion HBk. Arrazoi ezberdinengatik, bere abiaburuan egun dena baino aukera integratzaileagoa izan zen. Egun, sozialki horrela ez bada ere, ideologikoki eta politikoki behintzat etenda dago gainontzeko indarrekiko. Garai hartan ez zen horrela.

Batasuna aipatu duzue. Zer espero duzue Batasuna prozesuaz? Alderdi berri bat sortuko al da?
J. F.
Espektatiba horrekin zabaldu zen Batasuna, baina ez zen ageriko posibilitate bat ere. ETAren su-etena mantendu zen bitartean posibilitate hori bazegoen. Prozesua hasi berria izanik zaila zen balorazio bat egitea. Hipotesi bat zen, baina ez baikortasun itsu batez hartzeko modukoa. Mundu hau aspaldiko urtetatik ezagutzen dugu eta bere gorabeheren ezagule gara. Izaera hertsikoa da, ez ditu berrikuntzak aise onartzen.

G. C.
Hala ere, dena esatera, EHren eratzearen lehen fasean gauzak modu natural batez egin ziren, tirabirak izan arren, ikuspuntuen aldaketa nahiko baikorrak izan ziren. Su-etena indarrean izan zen bitartean, prozesuak espektatibak eta hipotesiak sendoki bermatu zituen. Finean, alderdi berria HB iraganean izan zena izango zen, sektore berriei leku emango zion alderdi bat. Funtsean, HBren eta ezker abertzalearen birmoldaketa bat ekarri beharko luke. Orain, berriz, bizi dugun klimarekin eszeptikoak gara. Batasuna prozesuaren ondorioz HB ez den beste aukera bat gauzatzea zaila da. HB ixten ari da berriz ere, nukleo-militanteetan barnebiltzen ari da. Aldi berean, duela 15 urte militante zirenak atzera egiten ari dira, ez dira eroso sentitzen egoera honetan.

Zein da zuen balorazioa Batzarreren eta HBren artean izan zen esperientziaz?
G. C.
Esperientzia hartaz eta EHtik Batzarreren irteeraz Zutiken eztabaidatu zen. Ez zen bozketa bat izan hala ere, ez baitzen Zutiken arazo bat. Batzarreren kontua izan zen, eta berean Zutik-eko kideak daude. Erabakia, hala ere, ez zen erabatekoa. EHtik ateratzeko jarrerak % 60 eta 40 artean banandu ziren. Zutiken baziren EH uztearen aldeko eta aurkako jarrerak. Geroak, finean, arrazoia eman die ateratzearen alde zeudenei.

J. F
. Batzarrerentzat egoera jasangai-tza izan zen orduan, eta egun EHn egotea ezinezkoa. Alde batetik, sozietatea berarengatik. Nafarroako eta EAEko sozietateak oso ezberdinak dira. Hasteko, ETArekiko gaitzespena askoz handiago da Nafarroan EAEn baino. Bestetik, Batzarre ez da Zutik. Sentsibilitate ezberdinak daude Batzarren. Sentsibilitate hau Batzarreko izaerari lotuta dago. Izaera pazifista dauka, kontzientzi eragozleen mugimenduari lotua; intsumisioari. Ez du esan nahi Batzarren dauden gainontzekoak joera hauen aurkakoa direla, baina sozietatean txertatuta dauden sektore kristauek bere pisua dute. Batzarrek beste sentsibilitate bat du.

Su-eten berri bat emango balitz, orduko egoerara itzultzeko aukerak berrituko al lirateke?
J. F.
Su-eten berri bat emango balitz ez litzateke aurrekoa bezala izango. Berriz ere, sektore guztiak biltzeko espektatibak zabalduko balira, Nafarroan Batzarrerekin eman zen esperientziatik pasa beharko litzateke. Hura izan zen orain arte Euskal Herrian eman izan den batasun indartsuena. Ez bere emaitzengatik, baizik eta suposatu zuen signifikazio sozialarengatik. Hau da, Nafarroako kasuan, inor gutxi geratu zen batasun hartatik kanpo. HBren eta Batzarreren arteko hurbilketaz gain, beste jendeekiko hurbiltze moduko bat eman zen, erakargarritasun bat piztu zen. Hori izan liteke HBren inguruan gauza daitekeen batasun handiena, esparru tradizionaletik harantzago doana. Egun oso zaila da hori gauzatzea.

Ezker abertzalean Aralar Ildoa aurkeztu da. ETAren borroka armatuarekiko kritikoa eta instituzioetan parte hartzearen aldekoa. Zutik ildo beretsutik al doa?
J. F.
Ez pentsa. Zutik ez da ETA gogorkien kritikatu duen erakundea izan. Ez da kakterizatu ETArekiko kritikoa izateagatik. ETArekiko kritika Zutiken aldetik ezberdina da. Ez dugu iritzi bakarra eta batua. Kritika ezberdinak izan dira eta badira. Orain, beharbada, iritzi kritiko horiek batuago daude. Hau da, ETArekiko kritika lehen baino garbiago azpimarratzen dugu. ETAren jarduera ez da inoiz egun bezain kaltegarria izan eta etikoki ere -errepikakorra izanagatik- inoiz baino kritikagarriagoa da. ETAren jarduerak oso izaera antidemokratikoa du, egungo ETAren hainbat jomuga beren ideien arabera hautatuak dira. Beste jomugak ere izan daitezke diskutigarriak, baina bere ideologia eta pentsaera dela kausa jomuga bihurtu diren pertsonen aurkako atentatu hilkorrak ez dira ezta eztabaidagarriak izaten ahal ere. Une honetan, Zutiken barruan lehen zegoen baino batasun gehiago dago ETArekiko publikoki kritiko azaltzean. Baina, beti ere, ure kritikak ez daitezen beste sektoreen -PP kasu- mesedetan izan saiatzen gara. Betiko arazo konplexua da.

Nolako etorkizunik antzematen duzue? Epe luzerako ziklo batean sartu ote gara?
J. F:
Zaila da gertakizunak aurreratzea. Hamarkada honetan euskal-espainol komunitate politikoen arteko orekatze eta indartze bat eman da -ez komunitate sozialen artean, kasu-. Euskal-espainol edo espainol ikurra daramatzaten komunitate politikoen indartze hau ez da gelditu oraindik ere. Hau epe laburrean zaila izango da gelditzen. Gelditzekotan ETAk su-etenaren antzeko bat zabaldu beharko luke. Baina eraginkorra izan dadin beste modu batez gauzatu beharko da, zaila baita aurrekoaren moduko su-etenak sinesgarritasunik izatea. ETAk militarki segitzen badu zaila da euskal-espainolen aurrerakada geratzea. ETA eta gerta daitekeena inkognita bat da. Balite ETA egoera honetaz jabetzea eta berau aintzakotzat hartzea. Ez naiz menturatzen esatera zer egiteko baina.


Azkenak
Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


'Missa Solemnis'
Bihotzetik zeruraino

Beethovenen 'Missa Solemnis'

  • Taldeak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria: Nuno Coelho), Bilbao Koral Elkartea (Enrique Azurza) eta Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra).
  • Bakarlariak: Mira Alkhovik (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzoa), Michael Porter (tenorea)... [+]

Baztango Udalak “euskal errepublikaren parte” dela erabaki du

Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Ed Rojas
“Trans legea onartu dute, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin?”

Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]


Azken hamar urteetan %21 jaitsi dira iktus kasuak Nafarroan

2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.


Espainiako Kongresuak gobernuari eskatu dio 78ko sanferminetako gertakariak “argitzeko” eta biktimei “aitortza” egiteko

1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.


2025-06-27 | Elhuyar
Adimen naturala

Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz... [+]


Eguneraketa berriak daude