TXINTXARRIARI TIRAKA ASTERO

  • hemendik aurrera. Orain dela ia zazpi urte Ttakun euskara elkarteak abian ipinitako hamabostekari ohiak bi aste besterik ez ditu bete astekari bihurtu denetik,.

2000ko urriaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hamabostean behin lasartearrek ikusi eta irakurri izan duten hamabostekariari zail egiten zitzaion gaurkotasun gaiei eustea. "Zenbait kontu edo berri denboran oso atzera gelditzen zitzaigun; leku guztietan hamaika aldiz emandako berriek 'Txintxarri'n, jada, ez zuten zentzurik. Gainera, beste urrats bat emateko garaia iritsia zela uste izan dugu" dio Ana Labaka aldizkariko zuzendariak. Hamabostekaria astekari bihurtzeak ekarri dien lan gehitzeak ez ditu larritzen arduradunak. Dagoeneko bi aldiz argia ikusi du astekariak eta harrera ona izan du kalean. Zuzendariaren hitzetan "presaka lan egin beharko dugu. Orain ostiralero ume bat izango dugu".
Zuri-beltzean, 20 orrialderekin eta 2.000 alerekin hasi zen aldizkaria aldatzen joan da. Kolore eta orrialde gehiago, Gida-Komertziala, gehigarri bereziak eta antzeko produktuak sartzen joan dira pixkanaka. Pasa den urtean aldizkariaren diseinu guztia (letra-tipoak, argazkiak...) aldatu zuten. Astekari berriak, esate baterako, 20 orrialde ditu eta kolore urdin bat tartekatuta izango du barrualdean.
Sei langilek osatzen dute lantaldea. Astekaria abian ipintzeak beste bi pertsonentzako lana sortu du; kazetari berri bat eta maketatzaile bat hartu dituzte. Gainerakoak musutruk lan egiten duten kolaboratzaileak dira. Gizarte, kultur eta kirol gaientzako sailez gain, merkatu txikia, zorion-agurren tartea eta erreportaia ditu. Astekariaren koordinatzaileak dioenez, "erreportaia eta berari lotutako kale-inkestak izaten du arrakastarik handiena, kaleko jendearen aurpegiak eta iritziak ateratzen baitira". Ia 5.000 ale banatzen dituzte Lasarte-Orian bertan eta inguruko herrietan. Kanpoan bizi diren lasartearrek ere herriko kontuak gertutik jasotzeko aukera izaten dute. Doako harpidetzaren bitartez eta tabernetan, ikastetxeetan utziz egiten da aldizkariaren banaketa.
Gazteak dira aldizkariaren irakurle nagusiak. Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeak Ttakun euskara elkartearekin batera aldizkariaren ezagutzari buruzko azterketa bat egin zuen orain dela lau urte lasartearren artean. Ikerketa horren arabera, irakurleen erdia 14 eta 30 urte bitarteko gazteak dira. "Herriko ikastetxeekin harremanetan egoten gara. Ikasleek egindako lanen berri ematen digute eta beraien argazkiak argitaratzen ditugu".
Erakunde publikoek (Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia) emandako diru laguntzekin eta publizitatetik ateratzen dutenarekin ordaintzen dute aldizkaria, herri komunikabide gehienen antzera. Astekariaren ideia sortu zenean Udalarekin jarri ziren harremanetan finantziazio aldetik bideragarria izango zen jakiteko. Hainbat bileraren ostean Udalaren diru laguntza jaso du aldizkariak.
Orain zazpi urte hasi ziren aldizkaria sortzearen inguruko bilerak eta azterketak. Erdaldunen kopuru dezentea duen herri batean, Lasarte-Oriaren gisako herri industrializatu batean alegia, euskara hutseko aldizkaria bideragarria izan zitekeen aztertzen hasi ziren. Hizkuntz normalizazioa lortzea zen helburu nagusia. Hasieran zalantzak ugariak izan baziren ere, ateak zabaldu zizkioten proiektuari. 1993. urteko urriaren 1ean argitaratu zen lehenengo alea eta geroztik ibilbide luzea eta oparoa izan du urte hauetan zehar.
Udalak eta Ttakunek emandako datuek adierazten dutenez, lasartearren %80ak (12.800 herritar) ezagutzen du aldizkaria. Kontuan izan behar da Lasarte-Oriako euskaldun osoen kopurua biztanleriaren heren bat besterik ez dela. Eustatek 1996an ateratako datuen arabera, euskaldun osoak 6.259 dira; ia euskaldunak 3.002 eta erdaldunak 8.320.
Euskararen inguruan azken urteotan herrian egiten diren ekintzak ere ugariak dira. Bai Udaleko Euskara Zerbitzutik eta baita Ttakun euskara elkartetik ere jarduera ezberdinak antolatzen dira urtean zehar. Urrats batzuk eman dira dagoeneko: bertso-eskola, haurrentzako euskarazko udalekuak... Azkenengoa Jalgi Kafe Antzokia martxan ipintzea izan da. Hiru urtetik hona ateak zabalik ditu, eta bertan kultur ekitaldiak, erakusketak eta kantaldiak egiten dira. Labakak dioenez "jende asko biltzen du". Etorkizuneko proiektuei begira, ideia asko dituzte buruan, baina momentuz astekaria finkatu, orrialde-kopurua gehitu eta produktu osagarriekin jarraitzeko asmoa dute.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude