EMAKUMEEN GOGO GAIZTOEI...AURRE EGIN BEHAR

  • Emakumeen "eskandaluzko" jantzi, ohitura eta eskubide politikoengatik haserre, artikulu luzea eskaintzen zien Larreak irakurleei gaiari buruz hausnar zezaten.

2000ko urriaren 01ean
Ez dira hainbeste urte igaro emakumeak, oro har eta salbuespenak salbu, bere independentzia pertsonala eta ekonomikoa eskuratzen hasi zirenetik, gaur egungo gazte bat baino gehiagorentzat harritzekoa bada ere. Oraindik orain, 1970.enean kasu, "jauzi" horiek zeharo arriskutsuak iruditzen zitzaizkion gizon -eta, tamalez, emakume- dezenteri. Z. ARGIAren 395. zenbakian argitaratutako S. Larrearen "Emakumearen eskubideak" idazlanak horren froga garbia dirudi, behintzat.


AMAITU EZINEZKO ESKATZEAK

"Euskalduna" zeritzan editorialaren ondo-ondoan ezarria zegoen aipatu berri dudan lana, zutabetxo batean. Eta idazlea gizonezkoa zela baiezta dezaket, bere tripako minak azaltzerakoan adierazten zituen zenbait gauzatxorengatik. Horrela hasten zuen bere jarduna: "Oraintsu Espainiako legeak, lanaren arloan, lantokietan, emakume eta gizonaren eskubideak berdindu egin dituzte". Beno, eta zer? "Gure gizartean, aspalditik, emakumearen eskubideak, gizonaren bestekoak izan dira arlo askotan eta beste batzuetan gizonarenak baino andiagoak". Jakin beza mundu osoak! Baina Larrea jauna ez zen baieztapen borobil hori egitearekin konformatzen, inondik ere, eta berorren froga eskaintzen zuen gero: "Hori ikusteko horra hor hainbeste andra alkate. Guk, gizonok, eta batez bere mutil zahar geranok, eskubide hori ez daukagu, esan nahi dogu, alkate izateko eskubiderik ez daukagu, emakumeen besteko eskubideak, baina neska zaharrak bai ostera".
Esaten ari zenaren egiaztapenik nahi? "Bizkaian iru andra dira alkate, bata Bilbokoa, ezkondua bera, baina beste biak, Arteagan eta Ubidean, neska zahartxoak dira". Eta hori ez zen guztia: "Beste eskualdeetan bere orixe bera gertatzen da, gizon 'zindorik' ez bada agertzen, neska bat ezarriko dute alkate bezela".
Eta noski, horrelako gehiegikeriei aurre hartu beharrean zirela uste zuen Larrea jaunak. Bestela, "auteskundeen legeak aldatzen ez badira laster, datorren urtean, emakume geiago eukiko doguz alkateen jarlekuetan". Eta horretan bukatuko balira heltzear zeuden zoritxar guztiak, gaitz erdi! "'Psikologoa' ez naiz ni", argitzen zuen zintzoki, "batez bere, emakumeen mundua ulertzeko, baina esango neuke, gure gizaldian, iraultza berezi bat egin dala. Gure arbasoak sinestu ezin bestekoa. Gure aitetek edo amamek, ez zuten onartuko emakume bat, herrian, alkate izendatzea. Eta zer esan geinke egungo emakumeen jazkeraz gogoan artu ezkero? Eta emakume batzuen ohiturak gogoan hartu ezkero?". Zer esango zenuke zeuk, irakurle? Edozein gauza, ziurrenik, batez ere emakumea bazara. Gure idazleak, ordea, ondo hausnartua zeukan gaia eta, ondorioz, erabakia bere epaia: "Gaixoak!". (Ikus jarraipena Hemerotekan).


EUSKALTZAINDIA GAZTELERAZ PENTSATZEN

Mamitsua bazen Larrea jaunaren lana, Gaztañaga jaunarena zer esanik ez. Pare bat aste aurretik sagardotegiei egindako bixitaldian indarrak hartu ondoren, kezkak uxatzeko erarik onena aurkitu zuela ematen zuen. Han zetorren, behintzat, "'Euskaltzaindiaren oharra' dela-ta" erantzun zezakeenari galderatxo samur batzuk egiten.
Hasteko, aipatu oharraren mamia gogoratzen zuen: "Joan dan Uztailaren 29-an, Donostian, Gipuzkoako Diputazioaren Jauregian, euskaltzain osoen arteko batzarrean, ikusirik 1968-ko Arantzazuko batzar eta erabakien buruz, iritzi desberdinak daudela, erabaki zen euskal-aldizkari guztietara ohar bat bidaltzea argituaz zenbait pundu". Ederki, iritsia zitzaion bere galdeketa hasteko garaia: "Nola ulertu bear ditugu itz oriek? 'Euskaltzain osoen arteko batzarrean al daude iritzi desberdinak'. Edo-ta, 'euskaltzain osoen arteko batzarrean... erabaki zen?'. Ez al zitekean euskaraz jatorrago idatzi? Gazteleraz pentsatua itzez itz itzuli gabe, ez al zitekean egokiago esan? Orrela idatziaz eutsiko al dio lemari Euskaltzaindiak?".
Askoz galdera gehiago zituen golkoan, bistan da, baina den-denak hemen errepikatzerik ezin ditudanez, labur dezadan historia: Antza denez, Gaztañaga jauna beldur zen zenbaitzuk -euskara batuan "h"a onartzearen aldekoak, zehatz-mehatz esanda- bere helburuetarako Euskaltzaindiaz baliatu izanaz. Eta hori ororen begi bistan jarri nahiean zebilen: "'Onhartuak izan dira, ikusi dugunez'. 1'go: Zer adierazten dute itz oriek? Zeintzuk dira onartzaille? Itz orietatik ageri danez, euskaltzain eta bestelako, batzar aietan zan taldea, aitortzen du Euskaltzaindiak onartzaille. 2'go: 'Ikusi dugunez'. Zer adierazten dute itz oriek? Euskaltzaindiaren iritzia eta erabakia? Ala balitz, etzukean esango 'ikusi dugunez', ezta etzukean esango 'onhartuak izan dira' ere 'onhartzen ditugu' esan ezik, nork uste dezake, Euskaltzaindia mintzo danik? Eta nork uste dezake Euskaltzaindiaren iritzia eta erabakia danik, bestearen aoz, taldearen aoz ari dan bitartean?". Itxura guztien arabera, bera behinik behin etzen uste hortakoa...

Emakumeen eskubideak erbestean
Emakumeen eskubideak erbestean
S. Larrea, 1970-IX-27
Emakumeen eskubideak, auteskundeetan, Iparramerikan, orain 50 urte onartuak izan ziran. Horregaitik, igaro dan ilean, Abuztuaren 26'an, emakume amerikarra kalera irten eta eskubide gehiago eskatzen asi da. Askatasuna eta eskubide gehiago eskatzen dute.
Bardintasuna eskatu dute emakumeentzat, lantokietan eta jakintzan, ezieran. Eskubide gehiago bere eskatu dute. Umeak galtzeko eskubidea bere eskatu dute. Eskubide larregi, benetan. Zorionik ez dute arkitu askatasun barrian, horraitio.
Europa aldean bere ikusten dira emakumeen igitze batzuek. Europan bere, emakumeak, auteskundeetan eskuartzeko eskubideak badituzte, ministroak bere badira, baina ez daude oraindik konforme, gehiago nahi dute. Orain, Italian, ikusten dira emakume batzuek ezkontzaren aurka eta ezkontza austea nahi dute. Senar-emazteak aserretzen badira ezkontza autsi egin bear dala diote. Beste laterri batzuetan, umeak galtzeko eskubideak eskatu dituzte eta iritxi bere bai eskubide hori. Amaitu ezinezko eskatzeak egin dituzte. Noiz arte?

Entzun, arren!
Entzun, arren!
Aldizkariaren oharra, 1970-IX-27
Astero Euskalerriko berriak emanaz, erriari serbitzen saiatu gera, etengabe eta gureganako etenik gabe. Baino gaurko ekonomiko giro estuari so egin ezkero, nahita nahiez, behartuak aurkitzen gara ZERUKO ARGIA-ren salneurriak aldatzera. Astez-aste gure periodikua aztertzen duan edozeinek antzemango dio zenbaiteraino obetu dan bai azalez eta bai muinez. Horregatik, periodista eta idazleei dagokiena ordaindu nai badiegu, papera eta irarkolako literari erantzun nai badiegu, ZERUKO ARGIA-ren prezioa jasotzera behartuak aurkitu gara. Adibidez, prezioen igoera ikusi dezazuten, papera bera ehuneko 35 igo da. Atera-ba kontuak...
Aste hontatik asita, ZERUKO ARGIA-ren prezioa 250 pezeta izango da; jakina, aurrez Informazio eta Turismo Ministeritzari adierazi-ta. Gure gogo bakarra asterokoa obetzea da, eta erabaki hau irakurleen onerako izango delakoan gaude. Laster adieratziko dizuegu ere datorren urterako ditugun asmo-berri bikainak.

Hamabi urte euskal ekonomian (1955-67)
Hamabi urte euskal ekonomian (1955-67)
Gurutz Ansola, 1970-IX-27
X. Euskal industriaren azterketa. (...) Karkuluak bide horretatik amanaz gero, bada, euskal metal-industria, Estadukoa baiño motelago agertzen da. Bestela esan -birresateko gertakaria danez-, atzeraturik gelditzen doala gure industriarik zabalena eta nagusiena. (...)
Euskal industriaren krisisa duela hamabi urte agertzen hari baldin bazen ere, atzeragoko hogei urteetan izan ziren eraikiak, nahitaez ondatu behar zuten industri-egitura traketsak. Haatik, 1958-an, Espaiñiaren ekonomia mugak mehetzen hasten diren urtean, nabaritzen da gure industriaren kinka larria. Alde batetik, kanpoko eta Estadu barrengo merkatu lehiaketa bizkortzen da. Beste aldetik, "hirugarren belaunaldiko" industriak sortzen hasteko ordua jo du: mekanika fiña, elektronika, kimika aurreratua, lanabesa-makina handi eta lankorrak... Hitz bitan, teknika garaia eta langille jakitun eta trebatua eskatzen dituzten lantegi berri oraingoak. Baiñan horiez gain, industria berriak zera eskatzen du: kapital andana ugaria tresneriaren erosteko, eta infraestruktura egokia lantegien kokatzeko. Aro berri hau galtzen goazela, ez dago zalantzarik. Lantegien eraberritzea, autofinantzat egiten da parte on batez. Bizkaiak autofinantza iturria arras oparoagoa dauka Gipuzkoak baiño. Lantegi zaharrak arranberritzeko modurik ez eta nolaz sortu eta eraiki ezinbesteko ditugun hirugarren belaunaldiko lantegi berriok? Banketxe industrilariak eta talde finantzariak dira industria berriak sortzen dituztenak, Jakiña, kapitalismo honek irabazpide eta etekin handienak erdiesteko hobena den "lekualdea eta giroa" aukeratzen du. (...)
Hauek honela direlarik Euskal-Herrian zer? Infraestruktura deskapitalizatzen doalarik; diru kapitalen merkaturik ia deus ez dugularik (Gipuzkoan behintzat); Estaduaren xedeak "hazpide poloetan" daudelarik; ez dator gure herrira kapital finantzalaria, industria ze aro berriak eraikitzera. Beraz, ez dago "goitik", ezinbesteko dugun eraberrikuntzaren laguntzarik, ez indarrik.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude