2000ko irailaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lea-Artibaiko barrualdea ezagutu ostean, ibilbidea berriz ere itsasaldean bukatuko dugu, hots, hasi ginen moduan. Itsasaldean, eta beste herri arrantzale batean, nahiz eta oraingo honetan altuerako arrantzaz ari garen gehiago. Bukatzeko zera gomendatzen dizuegu, eliza handiosoaren inguruan isuritako itsasadarra janzten duten zubi guztiak bisitatu eta konparatzea.
Markinatik irten ostean, 1,5 km.tara Urberuagatik pasako gara, bere izenak dioen moduan ur natural eta osasuntsua sortzen den lekua (bainuetxea eskuinean pasako dugu).
Ondarroara beti zuzen goazela, 65,5. km.an Berriatua zeharkatuko dugu. Erdigunearen inguruan Aranzibia Dorretxea bisita dezakezue, 1500. urte inguruko Bizkaiko dorretxerik nabarmenetakoa, leiho ojibal bikoitz askorekin.
Gure bidea berriro itsasaldean bukatuko dugu, arrantzale kutsu boteretsua erakusten duen Ondarroan alegia, bertako eliza ikusgarri, portu girotsu eta hondartza lasaiaz gozatuz; Zubizarra ahaztu gabe, noski.


ONDARROA

Euskal Kostaldeko beste herri askori bezala, Ondarroari arrantzale-kutsu nabarmena dario; frogatzeko portutik paseatzen den bitartean arrainaren usaina nabaritzea besterik ez dago.
Bizkaiko azken izkinan kokatzen den herri honek, Artibai ibaiak itsasoratu aurretik egiten duen azken meandroaren barrualdea betetzen du.
HISTORIA APUR BAT
Ondarroa Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak 1327an fundatu zuen. Herri hau betidanik itsasoak eman dionetik bizi izan da, merkataritzak, ontzien eraikuntzak... eta batez ere, arrantzak eman dionetik, alegia. 1794an, Konbentzio Gerraren erdian, frantziarrek Ondarroan sartu, elizan lapurtu eta herriari su eman zioten, 100dik gora etxe harrapatuz.
Ikustekoak
Aipatutako meandroaren eta atzean duen mendiaren pean barreiatuz, Ondarroako kale eta etxeek "v" moduko bat osatzen dutela esan genezake, horren puntan herriko erdigunea eta bere eraikinik bereizgarriena kokatuz: Santa Maria Eliza. Haitzaren gainean gotiko estiloan eraikia (1480 inguruan), XVIII. eta XIX. mendeetan zenbait erreforma ezagutu zuen, eta gaur arte aipatu beharreko hainbat bitxikeria iritsi zaigu. Adibidez, "upelategi" izena ematen dieten arkupe handien gaineko aterrazamendu sistema berezia du, beren azpian itsasuntziak babestuz.
Gorantz begiratzen baduzue harrituko zaituzten beste hainbat detaile ikusiko duzue, esaterako gailurreria, animalia itxurako gargolak eta batez ere "mamuak", balkoi batetik begira daudela dirudien estatua-galeria, Erdi Aroko gorte bat irudikatzen duena. Eliza honetatik jatorrizko lau kale paraleloak ateratzen dira eta, nahiz eta 1794ko sutearen ondorioz aintzinako etxe gutxi geratu, "alde zahar" honek bere kale estu eta maldatsuen arteko paseotxo bat eskatzen du.
Gorde diren eraikinen artean 1500. urtean eraiki eta geroago erreformatutako Likona Dorretxea aipa dezakegu, lur-eremuari egokitzeko bere fatxaden artean desberdintasun nabarmena erakusten duena. Interes artistikoaz gain, bertan Loiolako San Inazioren ama jaio zen.
Alde zahar honen ikuspegi on bat nahi baduzue, Elizatik Agirretar Txomin kalea gorantz hartuz zuzenean herria menperatzen duen Antiguako Andra Mari ermitara iritsiko zarete. XII.ean lehenbizi eraikia eta berriz 1750ean, Ama Birjinaren irudi ederra erakutsiko dizue. Bidean San Joan eta Santa Clara ermiten ondotik pasako zarete.
Elizan berriz ere, ibaira begira, gure eskuinean laster, Ondarroako postala den Zubi Zaharra harrapatuko dugu, aintzinako egurrezko zubia ordezkatu izan duena.
Zubietaz ari bagara, ezin dugu ahaztu beste aldean dugun Burdinazko edo "Perrotxiko" Zubia. Oinezkoentzako egina, orain dela zenbait urterarte pasatzeagatik ordaindu behar izaten zen (hortixek datorkio ezizena).
Esandako moduan, urte asko ez direla, zubi hau alde bateko pasealeku arbolatsu ederra eta beste aldeko hondartza lotzen zituen bide nagusia zen, baina gaur egun protagonismoa beste batek hartu dio.
Horrela, pixka bat aurrerago dagoen Santiago Calatrava ospetsuaren zubi modernoak herri honen itxura aldatu duela esan genezake. Izugarrizko zubi zuri honek Ondarroako etxeak ebakirik baileuden erakusten dizkigu, arku bakarrari eusten dioten zutoinen arteko espazioen artean ikusiz. Etxe zaharren eta zubi modernoaren arteko kontrastea oso ikusgarria da; era berean , batak bestea osatzen duela dirudi.
Horrenbestez, zubi honen alde batean portu animatua geratzen zaigu eta edozein unetan jardunean ikusiko dugu jendea. Zubiaren bestaldean, Arrigorri hondartza laua, hondartsua eta olatuen aldetik gure kostaldeko lasaienetakoa. Hori bai, ontzien joan-etorria uneoro ikusiko duzue. Hondartza honetatik oinez Gipuzkoako lehen hondartza den Saturraranera abia zaitezkete, itsasgaineko ibilera labur eta ederrean.
Ondarroatik alde egin aurretik ordea, herriko Udalak errekuperatu berri duen museoaz hitz bi egingo ditugu. Museoa Santa Klara Kofradia Zaharrean dago kokatuta eta eraikin enblematiko honetan kondaira, ohiturak, arrantza, txalupa motak eta herriko pertsonaiak bildu ditu. Historiaren atzera-begirakoaz gozatzeko puntako teknologia erabili dute; soinua, usaina, itsasoko zaratak eta Ondarroako hitz bereziak elkartuz.
Informazio Praktikoa
Informazio Praktikoa
BERRIATUA

Jatorduan:
Arriola Jatetxea
Erribera 87.

Jan eta lo egiteko:
Urkixa Bekoa Nekazal Etxea
Asterrika auzoa.
94- 683 33 23.
Logela bikoi-tza 4.500 pzta.

ONDARROA

Turismo Bulegoa
Konttoipe 3.
94- 683 30 90.

Udaletxea
94- 683 03 50.

Udaltzaingoa
94- 683 36 73.

Anbulategia
94- 683 19 85 / 16 39.

Gurutze Gorria
94- 683 19 29.

Kotxe tailerrak:
-Talleres Ondarroa(Mercedes)
Txori Erreka 30
94- 683 05 93.

-Nissan Autorreparaciones Zaldibia
Iñaki Deuna 38
94- 683 04 89.

Jatorduan:
Penalty Jatetxea
Erribera 32.

Ametza Jatetxea
Arta Bide 24.

Lekue Jatetxea
Erribera 11.

Aramaio Jatetxea
Egidazu kaia 14.

Jan eta lo egiteko:

*Hostal Vega
Antiguako Ama 8.
94- 683 00 02.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude