ZIENTZIA ETA TEKNIKARAKO EUSKARA


2000ko irailaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bizitzako esparru guztietan erabiltzen diren hizkuntzek hainbat aldaera dituzte, komunikazio-egoera guztietara egokitzeko. Zientziari eta teknikari buruz euskaraz hitz egiten edo idazten dugunean, Euskara Tekniko(-zientifiko)a deritzon aldaera erabiltzen dugu. Erabilera honek hainbat berezitasun ditu, baina zalantzarik gabe hiztegia da eztabaida gehien sortzen dituena. Hiru motatako hitzak behar ditugu hizpide dugun hizkuntzaren erabileran: batetik, hiztegi orokorreko hitzak; bestetik, hiztegi tekniko orokorra osatzen duten hitzak, eta azkenik, esparru bakoitzeko terminologia berezitua. Aipaturiko hiru esparru horietakoak dira hurrenez hurren "ur", "azalera" eta "fotolitotrofo" adibidez.
Hiztegi orokorraren ardura Euskaltzaindiarena da zalantzarik gabe baina, norena da hiztegi tekniko orokorraren eta berezituaren ardura? Adituak dira esparru bakoitzeko kontzeptu-sareak menderatzen dituztenak eta beraz, haiek dira terminologia-sortzaile bakarrak. Bakoitzak bere eginkizuna duela dirudi eta beraz, batzuen eta besteen artean ez luke gatazkarik egon behar. Edonola, gauzak ez dira horren errazak. Zientzia eta teknikari buruz, adituek ez ezik, irakasleek, itzultzaileek, dibulgazio-aldizkariek, hiztegi entziklopedikoek eta komunikabideek ere hitz egiten edota idazten dute eta tartean hizkuntzaren kontrola egiten duten zuzentzaileak edota hizkuntz arduradunak ere badira. Hortaz, zientzia eta teknika gizarteratzen diren neurrian, hizkuntzaren erabilera orokorretik hurbilago gaudela uste dute batzuk, baina beste batzuen iritziz, termino bakoitza sortu duen jakintza-esparruko adituak dira etiketa hori aldatzeko eskubidea duten bakarrak.


OSO maiz kontzeptu bera izendatzeko hainbat termino erabiltzen dituzte adituek, eta beste batzuetan, hainbat hitz aurkitzen ditugu oinarrizko irakaskuntzan, telebistan edo egunkarietan eta unibertsitatean. Egoera honi "babelizazioa" deritzote batzuk, baina beste batzuk aldiz, egokitzat jotzen dute terminoen hainbat aldaera egotea, uste baitute etorkizunean hiztunen erabilerak berak batzuk finkatzera eta beste batzuk baztertzera eramango gaituela. Edonola, eskubidea al du edozein erabiltzailek hainbat urtetan adituek erabili dituzten edota hiztegi terminologikoetan jasota dauden terminoen ordainak proposatzeko?


ERA askotako arrazoiak egon ohi dira terminoen aldaera berrien sorreraren atzean. Batzuetan, kontzeptu bat izendatzeko aldez aurretik erabili diren terminoen ezagutza faltak eramaten gaitu aldaera berriak proposatzera. Beste zenbaitetan, ordura arte erabilitako aldaerei ezegoki deritze norbaitek testuinguru jakin batean erabiltzeko. Baina beste askotan, baten batek termino bat txarto eratuta dagoela ikusi eta ondo eraturiko aldaera proposatzen du, edo besterik gabe, terminoa mailegua bada, itxura euskaldunagoa bide duen aldaera proposatzen du beste batek. Gainera, gaur egun euskal literatura osoko datuak ditugularik, noizean behin norbait konturatzen da bazegoela literaturan aldez aurretik erabilitako hitz bat kontzeptu jakin baterako balio lezakeena eta hitz hori berreskuratzea erabakitzen du, azken urteetan erabili den hitza baztertuz. Azkenik, zientziari zabalkundea eman nahi zaionean jende arruntak erraz uler ditzakeen hitzak erabili behar direla uste duenik ere badago.
Azken batean, mota desberdinetako erabiltzaileek sortzen dituzte hizkuntzaren erabilera desberdinak eta bidezkoa dute hizkuntza aldatzea: hilak dauden hizkuntzak dira aldatzen ez diren bakarrak. Hortik aurrera, utz diezaiokegu bere lana egiten hautespen naturalari, eta beharrezkoak ez diren aldaerak, berez desagertuko dira. Edonola, babelizazioak zehaztasuna eta ulerkuntza oztopatzen duela ikusiz gero, erabiltzaile guztien artean adostu beharko litzateke zein aldaera hobetsi. Ez zait bidezkoa iruditzen ordea, hiztegi orokorretik kanpo behintzat, edozein motatako erabiltzaileei guztien artean adostu gabeko aldaera bat inposatzea. Izan ere, hitzen kasuan ondo eratuta egotea, itxura jakin bat izatea edo antzinakoak izatea baino garrantzitsuagoa da esparru bakoitzean hitz horrek duen benetako erabilera.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude