INASMETEK EGOITZA ADIMENDUN BERRIA DU

  • Euskal Herriko teknologia jarduerak egoera ona bizi du mementoan, azken hamarkadan asko indartu da eta. Inasmet enpresak kasu, egoitza berria kokatu du Donostiako Teknologi Elkartegian. Eraikin adimendun hori gauzatzeko, 2.000 milioiko aurrekontua izan du.

2000ko irailaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Inasmet, euskal teknologi gunea, aldaketa eta ospakizun garaian dago. Ez da gutxiagorako. Egoitza aldatu eta Donostiako Teknologi Elkartegian kokatu da, eraginkortasun energetikoa eta kanpoko aire freskoaren bidezko aireztatze sistema egoki eta zuzena uztartzen duen eraikin adimendun batean. Horretarako, 2.000 milioi pezeta (80 milioi libera) inbertitu ditu. Iasmeten teknologi jarduera %9 hazi zen 1999an, eta horrek esan nahi du fakturazioa %18 igo zela. Nabarmentzekoa da euskal zentro teknologi honek Europako ikerketa eta garapen proiektuetan duen partaidetzaren garrantzia.
Gainerako euskal teknologi guneek ere, Inasmeten antzera, ekitaldi onuragarria izan dute 1999an. Emaitza onak lortu dituzte eta etorkizun baikorra aurreikusten da. Aipatzekoa da Gipuzkoako lau ikerketa guneek (Tekniker, Ikerlan, Ceit eta Inasmetek) mikroteknologiako jarduerak bultzatzeko egin duten aliantza, 3.000 milioitik gora pezetako inbertsioak bideratuko dituena.


ERAIKUNTZA BERRI ETA ADIMENDUNA.

Inasmeten eraikuntza berriak 14.000 metro koadroko azalera du eta 2.000 milioi pezetako inbertsioa eragin du. Eraikinaren ezaugarri nagusietako bat eraikinean erabili dituzten zutabeetan datza. Ohiko hormigoizko zutabe trinkoen ordez barru hutseko zutabeak erabili dituzte. Zutabe huts horietan zehar joango dira eraikinaren azpiegiturarako hainbat hodi (airea, ura, energia, gasa, isurketak eta abar), instalazioaren premiek duten bilakaeraren arabera.
Eraikina gas naturalaren bidez berotu eta hoztuko da, eta eguzki-panelak erabiliko dira ere horretarako. Halaber, isurkin kutsatzaileak bereizi eta zuzenean araztegira bideratzea ere aurreikusten da. Arkitekturaren ikuspegitik, espazioa irabazteko, lurpearen erabilera handia egin da, eta soto zabalak ireki dira azpiko harrian. Horri esker lau patio eta irispiderako arrapala bat egokitu dira, argi natural ugari sar dadin.
Eraikin adimendun honetan 185 lagun arituko dira lanean, horien artean 1999. urtearen amaieran ere bertan zeuden 38 bekadun. Azken bost urteotan Inasmet 139 langile izatetik 185 izatera pasatu da, bekadunak barne (%33ko igoera). Ezin da ahaztu bekadunen prestakuntza jarduerak lehentasun handia duela Inasmeten jardueraren barruan, eta jarduera hori oso ohikoa da 1983az geroztik, Berrikuntza Sustatzeko Teknologi Guneen Fundazioaren laguntza eta lankidetzarekin.
Eraikin berrian egindako inbertsio handiarekin batera Inasmeten teknologia arloko instalazioak eta ekipamenduak eguneratzeko 127 milioiko inbertsioak egin ziren 1999. urtean. Azken bost urteotan, denetara, 820 milioiko inbertsioak egin dira, enpresen teknologi premiei erantzuteko.


ATZERRIAN ERE PUNTAN.

Inasmetek presentzia handia du nazioarteko proiektuetan, hainbat arlo eta berezitasunetan buru diren enpresa eta entitateen bazkide gisa. Beraz, esperientzia emankorra bereganatu du, enpresa jakinen industri arloko berrikuntza premiei erantzuteko ezagutza eta irtenbide teknikoen esparruan.
Inasmetek 2.000 milioi pezetako diru sarrera izan zuen 1999an, hau da, joan den urtean baino %9 gehiago. Diru sarrera guztien %76a teknologi proiektuak egitetik datorkio, eta horietako gehienak kontratu pribatuak dira. %14 zerbitzu teknologikoetatik jasotzen du (egunez eguneko industri produktiboen premiei erantzuteko asistentzia teknikoa barne) eta gainerako %10a Inasmetetik industri ingurunera egiten den teknologia hedapenerako jarduerari dagokio.
Inasmetek, irabazi asmorik gabeko interes publikoko erakundea izanik, 92 milioi pezetako emaitza izan zuen iaz, 1998an lortutakoa baino %23 gehiago. Mozkin onuragarri hauei esker fondo propioak eta 571 milioi pezetatako balantzearen maniobrarako fondoa sendotzeko aukera izango du. Kopuru hauek eta beste hainbat datuk, bertako arduradunen iritziz, Inasmeten ondarearen osasun ona adierazten dute

Gipuzkoako teknologi guneen arteko eginkizun banaketa
Gipuzkoako teknologi guneen arteko eginkizun banaketa
Gipuzkoako lau teknologi guneek (Ceit, Ikerlan, Inasmet eta Teknikerrek) aliantza bat eratu dute urte honen hasieran, datozen urteetako industri garapenerako guztiz funtsezkotzat jotzen diren mikroteknologiako jarduerak bultzatzeko. Elkartasun horri esker ikerkuntza arloko lan eta eginkizun banaketa egin ahal izango da, baliabideen erabileran hobekuntza nabarmena lortuz eta teknika horiek enpresa sektorean hedakuntza handiagoa izan dezaten ahalbidetuz. Horren guztiaren ondorioz 3.000 milioi pezetatik (120 milioi libera) gorako inbertsioak egingo dira.
Lau gune teknologikoak espezializatu egingo dira. Teknikerrek mikrofabrikazio eta doitasun handiko ingeniaritzen garapena hartuko du bere gain; Ikerlanek mikroelektronika; Ceitek mikrosistemak, eta Inasmet-ek mikroteknologiaren arloa.
Jarduera hauek burutzeko, lau gune horien artean, 3.000 milioi pezetatik gorako kopurua erabiliko dute baliabideen zuzeneko inbertsioetan. Eta, gainera, horri Europako eta Ameriketako unibertsitateetan eta zentroetan trebatu beharreko ikerlarien prestakuntza gehitu behar zaio. Ceitek 1.000 milioi inbertituko ditu Donostiako Teknologi Elkartegian mikrosistemetan espezializatutako gune bat eraikitzeko. Tekniker-ek ere 1.000 milioi pezeta erabiliko ditu 2000-2003 epealdian, 3.000 metro koadroko handitze bat egiteko eta baliabide berriz hornitzeko. Ikerlanek 652 milioi erabiliko ditu, horietako 382 ekipamendurako xedatuz. Inasmet-ek, bestalde, Donostiako Teknologia Elkartegian eraikitako instalazio berrietan sendotuko du bere esparrua.
Gipuzkoako ikerkuntza gune horien aliantza zehaztu egin da pixkanaka. Horrela, bi ikerkuntza proiektu aurkeztu dizkiete Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari. Lehenengo proiektuaren bidez hodi estuen barruko aldea edo irispide zaileko tokiak ikuskatzeko, aztertzeko edo bertatik laginak hartzeko mikrorrobot bat garatu nahi da. Bigarren proiektuaren xedea ebaketa tresnak eta material mikroegituratuetan oinarritutako eta karburuzko oinarria duten konformatuzko tresnak garatzea da.
Tekniker, Fedet-en bitartez, azaleko tratamenduen arloan bi konpainia berri eratzeko urratsak ematen ari da: bat estalduraren ingeniaritzan egongo da espezializatua, eta bestea arlo horretako zerbitzuetan. Bere helburua doitasun handian eta miniaturizazioan oinarritutako industria bultzatzea da. Teknikerrek 500 milioi pezetako fakturazioa lortzea eta 40 tekniko baino gehiago espezializatzea espero du, lau urteko epealdian. Ceitek, berriz, besteak beste, garbigailuentzako presio mikrosentsoreak eta segurtasuna areagotzeko eta domotikan erabiltzeko gas naturaleko mikrosentsoreak garatzeko programak landuko ditu.
1999an 25 urte bete dituen Ikerlanek elektronika, mekanika eta sentsoreen arloko 400 proiektutik gora osatu ditu. Teknologi gune honek, aldizkari honetara helarazitako memoriak adierazten duenaren arabera, 1.817 milioi pezetako diru sarrera izan zuen 1999an. Bertan 149 langile eta 40 bekadun aritu ziren lanean. Diru sarrera guztitik 1.152 milioi pezeta kontratupeko proiektuen emaitza dira, beste 508 milioi pezeta ikerkuntza generikoko proiektuena eta beste 157 milioi bestelako proiektu batzuen bidez lortutakoa.

Robotiker eta Labein-en egitasmoaK
Robotiker eta Labein-en egitasmoaK
Bizkaiko Robotiker eta Labein teknologi guneek ere osasun ona erakusten dute, 1999ko ibilbideari begiratuz gero eta, batez ere, datozen urteetarako dituzten egitasmoak ikusita. Robotikerrek haririk gabeko komunikazio eta informazio sistemetan oinarritutako produktuak eta zerbitzuak garatzeko, datozen lau urteotan, 2.500 milioi pezeta (100 milioi libera) inbertituko dituela jakinarazi du. Arduradunek diotenez, proiektu hori "etorkizun hurbileko iraultza berria izango da" eta, beraz, bere jardueran daramatzan 15 urteetako proiekturik garrantzitsuena izango da. Horretarako, enpresa honek Robotiker Wireless unitate autonomoa eratu du, eta ehun teknikari eta ikertzaile inguru ari da lanean bertan. Egitasmo horiek gauzatzeko, dagoeneko, harremanetan jarriak dira Ericson eta Nokia enpresekin, eta baliteke Espainiako Estatuko nahiz Europako beste enpresa batzuekin ere harreman estuak izatea.
Labein-ek, berriz, 2.100 milioi pezetako fakturazioa egitea espero du aurten, 1999. urtearekiko %5 igotzea alegia. 195 langile eta 50 bekadunekin, 15 proiektu berritan parte hartu zuen 1999an Europan, eta, orokorrean, 47tik gora dira Europako Batasunean jorratzen ari den proiektuak. Informazio, Ingurumen, Eraikuntza, Metalmekanika eta Ekipamendu Elektriko-Elektronikoko Ondasunen sektoreetan aplikatutako ikerketetan ari da lanean.
Zamudioko Gaiker eta Miñanoko Leia dira EAEko beste ikerkuntza gune batzuk. Lehenengoak 72 langile finko eta 19 bekadun ditu. 800 milioi pezeta inguruko aurrekontua du eta bere jarduera nagusia Materialen, Ingurumena/Birziklatzearen eta Bioteknologia Industrialaren esparruan garatzen du. Bigarrenak, 36 langile finko eta 24 bekadun ditu eta, 500 milioi pezeta inguruko aurrekontuarekin, nagusiki, Ingurumena, Elektrokimika, mikroenpresetako Berrikuntza Kudeaketa eta Erabateko Kalitatea dira jorratzen dituen arloak.
EAEko teknologi arloko sareak (babesturik dauden eta EITE Teknologi Ikerkuntzarako Guneen Euskal Elkartean biltzen direnek osaturik) 1.500 profesional ditu eta, denen artean, 11.000 milioi pezetatik gorako negozio kopurua izan zuten 1999. Urtean.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude