"EUSKAL IDENTITATEAREN TRANSMISIOA OSO TXARRA DA"


2000ko irailaren 03an
Zeintzuk dira zu hain goibel azaltzeko arrazoiak?
Euskal identitearen zeinu nagusiak transmititzeko orduan oso apal gabiltza, defentsiban oso. Euskal hezkuntza programa oso gaizki dabil maila horretan, %15ean bakarrik funtzionatzen du, nik dakidanez. Horrek esan nahi du euskal identitatearen transmisioa eskoletan, irakaskuntzan oro har, oso txarra dela.
Euskara bilutsik agertzen da, bere bakardadean, eta badirudi euskararen transmisio horrek ez duela funtzionatzen, testuinguru sozio-kultural batetik aparte hizkuntzaren transmisioak funtzionatzen ez duelako, ez hemen eta ez inon. Eta horretaz ohartu beharko lukete euskalgintzan dihardutenek. Hor sartuko nituzke euskaltegiak eta unibertsitatea baita ere, ez soilik oinarrizko irakaskuntza.

Nola berma daiteke euskararen erabilera?
Hezkuntza programa global baten barruan euskara eta euskaltasuna garatuz ziurta daiteke bere erabilera. Ikaslea euskal sentimenduarekin ateratzen bada eskolatik, euskara erabiliko du, bestela bazterrean utziko du.

Erraza ikusten al duzu transmisio hori, globalizazioaren munduan?
Aniztasuna dela eta ez dela, beste gauzarik ez da aipatzen gure herri honetan. Badirudi identitate nazionala gainbehera doala, estatu kontuak XIX. mendekoak direla... Konpartitu behar omen dugu... Oso ondo. Horrekin batera existitu beharko lukete hizkuntzek, historiek, kulturek eta gainerakoek... Eta hemen euskaldunak ezin gara beti hain tontoak izan, harreman horiek beti daude hierarkia baten menpe.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude