ETXEBIZITZA DA PFEZ BERRIAN ALDAKETA GEHIEN DITUEN ATALETAKO BAT

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) buruzko arautegi berriak aldaketa batzuk aurkezten ditu orain artekoarekin alderatuz. Etxebizitzaren atala da aldaketa gehien izan dituenetako bat, eta atxikipenen taula berriak lehen 26 sail bazeuzkan orain 41 dauzka. Hego Euskal Herrian dagoeneko errentaren aitorpena egiten hasiak gara, eta ekainean amaituko da horretarako epea.

2000ko apirilaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Etxebizitza erosteagatik aurreikusten den zerga-arintzea da PFEZ ukitzen duen egungo euskal arautegi fiskalean aldaketa handienak izan dituen ataletako bat. PFEZn eginiko aldaketa hainbesterako izan ez arren eta, hein handi batean orain arte izaniko egiturari eusten zaion arren, hiritarrak noraezean egoteko aldaketa aski gertatu dira. Horrenbestez, orriotara dakartzagu PFEZ berriaren kapitulu berri batzuk, irakurleak aldaketa horiei buruzkoak ahalik eta hobekien ezagutu ditzan eta aitorpena aurkezteko orduan kontuan izan ditzan.
Ohiko etxebizitza erosteagatik aurreikusten den zerga-arintzean handiak dira aldaketak. Hasteko, zergapekoak aukera izango du zerga arintzeko arautegi zaharraren edo arautegi berriaren hautua egiteko. Euskal Ogasunak erabaki du egungo legeriak aukera hori ematea etxebizitza 1999ko urtarrilaren 1a baino lehen erosi duten hiritarrei.
Arautegi berriak hipoteka-kredituen amortizazioa ordaintzeko edo inbertsioak egiteko kopuruen %15eko kuota kentzeko aukera ematen du -gehienez 4,5 milioi-, baita helburu horretarako eskaturiko kredituen interesak ordaintzeko erabili den diru-kopuruaren %20 kentzeko ere. Zerga arintzeko eskubidea ematen duten inbertsioek eta interesen ordainketek ez dute sekula ere zerga oinarriaren %60 gaindituko.
Aurreko arautegiaren arabera, etxebizitzaren balio katastralaren %2 gehitu behar zitzaion zerga oinarriari eta kendu egin behar zitzaizkion Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta hipoteka-kredituen interesak. Kuota honetan bada inbertsioak egiteko eta amortizazioak ordaintzeko kopuruen %15 kentzea, zerga oinarriaren %30 gainditzen ez den artean.
Etxebizitza Aurrezki Kontuak etxebizitzaren aurreko inbertsioaren ezaugarri berberak ditu. Kontu honen jabe diren zergapekoek kontu-mota honetan utzitako kopuruen %15 arintzeko aukera dute.
Arautegi berrian aurkezten den beste kapitulu berri bat da gaixotasunen aurreko gastuei ematen zaien tratamendua: optika, farmazia, aseguru pribatuak eta beste. Aurreko arautegian zerga arintzeko aukera ematen zuten. PFEZ berriaren arabera, zergapekoek ez dute ekitaldian zehar izaniko gaitzetatik eratorririko gastuengatik arintzeko aukerarik izango.
Gisa berean, aldaketa batzuk izan dira Pentsio-Fondo eta antzeko inbertsioetan. Horrenbestez, arautegi berriak Pentsio-Fondoei eta Borondatezko Aurreikuspen Sozialerako Entitateei (BASE) eginiko ekarriak zerga oinarriari kentzeko aukera ematen du, beti ere 1.100.000 pezetako (44.000 milioi liberako) kopurua gainditzen ez baldin bada. Baina hemendik aurrera ez dago guztizko kuotari kopuru horretatik gora emaniko kopuruen %10 kentzerik.
Arautegi berrian jasotzen den beste kapitulu berri bat da norberak lan egiten duen enpresaren akzioak erosteagatik aurreikusten den zerga-arintzea. Horretarako baldintza batzuk bete behar dira. Arautegi berriak norberak lan egiten duen enpresaren akzioak erosteko erabili duen kapitalaren %10 arintzeko aukera ematen du, gehienez 100.000 pezeta. Honako baldintza hauek bete behar dira zerga arintzeko eskubide hau izateko: akzioak ez dira burtsan kotizatuko, sozietateko langile guztiei eginiko eskaintza izan behar du, enpresak txikia edo ertaina izan behar du eta akzioak gutxienez bost urteko epean kontserbatuko dira salerosi gabe

ATXIKIPEN TAULA BERRIAK 41 SAIL DITU
PFEZ-RI BEGIRA PRESTATU DEN atxikipenen taula berrian 41 sail bereizi dira, aurrekoan baino 15 sail gehiago. 2000ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zen taula berri honek 1998an adostutako erreforman aurreikusten zenaren tokia hartzen du, eta EAEko hiru foru ogasunak eta Jaurlaritza biltzen dituen Zergen Koordinaziorako Organoan adostu ondoren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu zen. Asteotan bideratzen ari den 1999ko errentaren aitorpenean aurreko taula azaltzen da, eta alboan aurkezten duguna, berriz, 2000. urteko errentaren aitorpenean, 2001eko udaberrian egin beharrekoan, aplikatuko da.
Taula berri honek kontu-atxikipenak eta pertsona bakoitzaren errentaren azken emaitzak egokitzea du helburu. Hau da, taula berrian zehazten diren 41 sailek zergapekoen sarrerak eta atxikipenak ahalik eta era zehatzenean aurkeztea du helburu, aitorpenaren garaian ordaindu nahiz jaso beharreko kopuruak ahalik eta txikienak izan daitezen. Honenbestez, 1,3 milioi pezetatik aurrera (52.000 milioi libera) %1ekoa da atxikipena, eta 22 miliotik gorako errentak eskuratzen dituztenentzat %40koa.
Taula berriak murriztu egiten ditu atxikipenak, batez ere errenta altuenak eta baxuenak eskuratzen dituztenenak. Nolanahi ere, taula berriak errentaren arabera bost punturainoko murrizteak aurreikusten dituen arren, 17 milioi pezetatik gorako errendimenduetan gertatzen dira beherapenik handienak, beti ere aurreikusitako sailen arabera.
Hasiera batean 5 milioi pezetatik gorako sarrera dutenei aitorpena egiteko betebeharra ezartzea aurreikusi zen. Hala eta guztiz ere, taularen behin-betiko egiturak eraman du hasiera batean aitorpena nahitaez egiteko zehaztutako 5 milioiko kopurua 3 milioitan uztea. 1,2 milioi pezetakoa da Espainiako Estatuko beste lurraldeetan zehaztutako muga. Bizkaiko Ogasun saileko arduradunen ustez, zenbat eta gehiago murriztu atxikipenak, orduan eta aitorpen positibo (ordaindu beharra) gehiago daude eta aitorpen negatibo (itzuli beharra) gutxiago; horrexegatik estutu behar izan da aitorpena aurkeztetik libre geratzeko muga. Bizkaiko Ogasunak eginiko kalkuluen arabera, sistema berri honi esker lurralde honetan dauden ia 500.000 zergapekotatik 213.349 inguru lagun geratuko dira aitorpena aurkezteko betebeharretik libre.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude