KEZKA ETA ZALANTZA AURTENGO ANTXOAREN KANPAINAN

  • Euskal arrantzaleak hasiak dira jada antxoaren arrantzan, nahiz eta ez jakin zergerta daitekeen Frantziako Estatuko arrantzaleek nazioarte mailako akordioak betetzen ez badituzte. Aurtengo harrapaketa datuak ere jakinkizun daude.

2000ko apirilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal arrantzaleek antxoaren arrantzualdi berria abiatua dute dagoeneko. Ez dakite ordea, zer nola joango zaien, zalantza asko dago. Duda eta beldur horiek berehala argituko ahal dira. Ez da erraza izango, arrantzualdi hau azken urteetako gatazkatsuena izan daiteke.
Arrantzu baliabideen urriak harrapaketen kuota mugatzera eta debekatutako guneak jartzera bultzatu du Europako Batasuna. Aitzitik, Frantziak bere kuota Portugalek lagatako 3.000 tonatara zabaltzea ahalbidetu du Bruselak. Kantauriko armadoreek lagapen horren aurkako helegitea aurkeztu dute Europako auzitegietan, baina oraindik ez da honen inguruko erabakirik hartu. Eta behin-betiko epaiak bost urte iraun ditzake. Euskal eta kantauriar armadoreak kezkati daude, noski. Kantauri Itsasoan 232 untzi dira antxoaren arrantzuan dihardutenak: 110 Hego Euskal Herrian, 65 Kantabrian, 45 Galizian eta 12 Asturiasen.


ARCACHON-GO AKORDIOA.

Euskal nahiz kantauriar arrantzaleek ahal izan duten guztia egin dute Frantziak Arcachon-go akordioa errespeta dezan. Akordio hau aurreko urteetan "antxoaren gerra" bezala ezagutu den egoera gatazkatsuaren ondorio da.
Ezagun denez, euskal-kantauriar flotaren eta frantziarraren arteko arrantzu moduak desberdinak eta bateraezinak dira. Frantziarrak arrantzu baliabideak agortzen dituen sare pelagikoak erabiltzen ditu, eta euskal-kantauriarrak berriz, baliabide hauek askoz gehiago errespetatzen dituen modu tradizionalak. Elkarren arteko gatazkak saihestearren, akordio batera iritsi ziren: Espainiako Estatuak 9.000 tonako kuota trasbasatuko zuen eta flota frantziarrak bere jarduna etengo martxoaren 21etik ekainaren 1era bitartean.
Orain arte, nola edo hala, akordio horiek errespetatu egin dira. Gaur, ordea, euskal-kantauriar flotak uste du trasbase hori ezin dela gehiago eskaini, EBk kuota %52ra mugatu baitu; eta Europak Espainiako Estatuari ezarritako Harrapaketa Onargarrien Guztizkoa 14.000 tonakoa da. Egun, 9.000 tona horiek trasbasatzea heriotza litzateke euskal-kantauriar flotarentzat. Akordio batetara heltzeko negoziazioetan aritu dira administrazio biak. Arrantzualdia hasterako Frantziaren hitzezko konpromisoa lortu zen: hitz emandako egunean bere flotak geldiaraziko zituen. Artikulu hau zuen eskutara heltzean, agian, nobedaderen bat izango da honen inguruan.Oraindik konpontzeke zegoen beste arazoa Portugalek Frantziako Estatuari trasbasatu beharreko arrantzu kuota zen (3.000 tona). EBk bere oniritzia emana zion trasbase honi, Bizkaiko Golkoak bizi duen arrantzu asetze egoera ezagutu arren. Eusko Legebiltzarrak aho batez eskatu zuen trasbase horren indargabetzea; Espainiako Gobernuari eskatu zion EBaren aitzinean helegite urgentea aurkez zezan.
Espainiako Gobernuko Nekazari eta Arrantza Ministerioak ez zion jaramonik egin eskakizun honi; ohiko helegitea aurkeztu zuen. Ez zuen, inondik ere, euskal eta kantauriar arrantzaleek eskatutako indargabetzea galdegin.
Arrantzaleen kezkak haratago doaz. Arazoaren muinera heltzen dira, hots, arazoa agortuegi dagoen itsaso batean egiten den harrapaketa da. Euskal arrantzaleak beldur dira ez ote duten flota frantziarrak agortutako (1.600 tonak gainditu dituztela, alegia) itsaso bat aurkituko. Hainbestekoa da Bizkaiko Golkoak bizi duen gainarrantzu egoera, ezen euskal kofradiak beraiek baitira, kala hauen birsortzea bultzatzeko, diruz lagundutako debeku aroak proposatu dituztenak

ANTXOAREN ARRANTZUA 1960-80KO 40.000 TONATIK 1999KO 10.500ERA PASA DA
Konponbide zorrotzik bilatzen ez bada, hots, aldi baterako Bizkaiko Golkoan arrantzua eteten ez bada edota bolantak erabat desagertzen ez badira, antxoa desagertu egingo da denbora gutxi barru gure kostan. Euskal flotako ordezkariek eta Itsas Geroa bezalako elkarteek eginiko baieztapen hau azken 40 urteetako harrapaketa datuek egiaztatzen dute.
1960tik 1980ra bitarteko bi hamarkadetan urteko 40.000 tona antxoa harrapatzen bazen batez beste, 1999an 10.500 tona besterik ez ziren harrapatutakoak. 1980tik 1998ra berriz, urteko 14.000 tona harrapatu ziren batez beste.
Nolatan halako aldaketa nabarmena? 1950etik 1985era dihoan aldian, Espainiako Estatua Europako Batasunean sartu aurretik, harrapaketa sistema itxiturarena zen, eta gehienez ere 30 metroko sakoneran. Hau zen tradizionalki euskal eta kantauriar arrantzaleek erabiltzen zuten sistema. Orduan 400 bat untzi zeuden eta 5.000 bat arrantzale. Adituen esanetan, ustiaketa neurrizkoa zen.
1985 eta 1986 urte bitartean, bi gertakari garrantzitsu izan ziren: Espainiako Estatua EBn sartu zen (eskubide historikoak errespetatuz) eta sare pelagikoa erabiltzen hasi ziren antxoa arrantzuan. Garai honetan, jada, harrapatutako arrain kopurua urteko 40.000 tonatakoa izatetik, 14.000 tonatara jaitsi zen. Kontuan hartu behar da garai honetan untzi kopurua 400dik 270era jaitsi zela, baina horrek ez du berez ezer esan nahi, untzien modernizazioak ekarritako hobekuntza teknikoek antxoaren bilaketa asko errazten baitute.
Euskal flotaren azken hamarkadako harrapaketa datuek agerian uzten dute aipatu beherakada. Urtez urte aztertuz gero, 1990ean 12.581 tona antxoa harrapatu ziren, eta 1991n 6.391 tonataraino murriztu zen kopurua. 1992an gorakada txiki bat antzeman zen, 15.343 tonatara iritsi baitzen. 1993an 14.434 tona harrapatu ziren, eta ostera 12.743 tonatara jaitsi 1994an. 1995ean bigarren igoera txiki bat izan zuen harrapatutako kopuruak, 14.850 tona batuz, eta 1996an beherakada txiki bat izan zuen, 14.005 tona jaso baitziren. 1998 urtean harrapatutako kopurua 8.500 tonataraino urritu zen, baina 1999ko arrantzualdiak egoera irauli zuen, harrapatutako 10.503 tona antxoek 3.750 milioi pezetatako (150 milioi libera) sarrerak ekarri baitzituzten.
Gauzak horrela, argi gorri guztiak piztu dira. Alde batetik, euskal erakundeetako ordezkariek diotenez, EBk arrantzu produktibistari bakarrik egiten dio jaramon, arrantzu tradizionalistaren kaltetan.
Itsas Geroa elkarteak ere salatu du egoera hau: "Frantziak untziak desegiten ditu Europako Batasunaren konplizitatearekin pelagiko gehiago egiteko". EBren konplizitate hau antzematen da Portugalek Bizkaiko Golkoan pelagikoa erabiliz harrapatu zezakeen kuota (3.000 tona) Frantziari trasbasatzea onartu zuenean.
Itsas Geroak ez du ulertzen, europar zientzialariek hamabost urtez Bizkaiko Golkoko antxoaren arrantzuaren egoerari buruzko ikerketa eta lanak egin ondoren, nola ez ote duten ondorioztatu arrantzua geratu egin behar dela. Ondorioz, Itsas Geroak NBEk 1994ko azaroan ezarritako badaezpadako neurriak lehenbailehen betetzea eskatu du. Neurri honek dio arrantzu intentsiboak eta batik bat txikitzaileak debekatu daitezkeela. Horregatik eskatu du Itsas Geroak 46 paraleloaren hegoaldean arrantzua aldi baterako etetea, sektore tradizionalak biziraun ahal izan dezan

EUSKAL GAZTEEK EZ DUTE ITSASORA JOAN NAHI
Euskal untziek euren tripulazioak betetzeko arazoak dituzte. Hau da hori gertatzen den lehen aldia. Gazteek ez dute itsasora joan nahi lanera. Eta ez soilik arrantzura, ezta merkataritza-nabigazioko zereginetara ere. Langabezi egoera dena dela kontuan hartuta ere. Hori egiaztatu da, bai antxoaren arrantzualdiaren hasiera kari, eta baita Euskal Untzien Memoriaren aurkezpenean ere.
Zenbait untzi ezin izan da itsasoratu, tripulazio egokirik ez zuelako. Hala onartu dute euskal kofradietako iturriek eta jada jakinarazi dute beste lurraldeetako jendearengana jo beharko dutela. Eman dituzten arrazoien artean daude itsasoko lanaren gogortasuna edota ziurtasun eza. Bestalde, gazteek nahiago dituzte lehorrean egin beharreko lanak, egonkorragoak, ez hain gogorrak, eta aisialdirako aukera ematen dutenak.
Euskal untzi-jabeek diote eskulan gaitua lortzeko arazoak dituztela. Sektore honek guztira 11 enpresa, 57 untzi eta ia 1.000 langile biltzen ditu. 1999an bere negozio bolumena 15.000 milioi pezetakoa (600 milioi libera) izan zen. Sektore honek krisi larria ukan zuen 80ko hamarkadan eta egun lehiakortasun maila altua du, salerosketa eta merkantzia zehatzetan duen espezializazioari esker. Espezializazio honek Euskal Herrian ez dagoen pertsonal gaitua eskatzen du. Duela urte batzuk, aldiz, langile gaitu asko ateratzen zen bertako untzi eskolatatik. Egun, berriz, euskal gazteek ez dute merkataritza-nabigazioan ere lanik egin nahi


Azkenak
2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude