JANARIEN KALITATE-KONTROLA

  • 1997ko datuekin alderatuta, CICCren arabera, janari-produktuen eta produktu industrialen kalitatea ia bi puntu eta erditan hobetu da. Aztertutakoen %44,3k ordea, akatsak ditu.

2000ko apirilaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gaiak kezka sortzen du jendearengan, eta horrexegatik azken datuak emango ditugu lan honetan. Osasun eta Kontsumoko Ministerioak badu erakunde bat, Kalitatearen Ikerketa eta Kontroleko Zentroa (CICC), janari-produktuak eta baita industrialak ere aztertzera jarria dagoena. Ministerioak bere azken txostenean azpimarratzen duenez, CICC erakundeak aztertutako produktuetatik erdiak baino gehiagok gainditu zuten kalitate-kontrola, eta txostenean agertzen denez, janariek kalitate hobea dute produktu industrialek baino. 1998an ia 7.000 lagin aztertu ziren CICCko laborategietan, janariak eta produktu industrialak batuta: 3.890 lagin janari-produktuenak izan ziren (guztizkoaren %55,9) eta gainerako 3.069 laginak produktu industrialak (guztizkoaren % 44,1). Aztertutako laginen %51,1ek ez zuten inolako irregularitaterik, eta kontsumorako egokitzat jo ziren. Aitzitik, laginen % 44,3an akatsak aurkitu ziren, etiketatuaren inguruan batik bat; gainerakoetan (% 4,6an) ez zen behin betiko irizpenik eman edo lagina baliogabetzat jo zen. Datuek ia bi puntu eta erdiko hobekuntza erakusten digute 1997arekiko, lagin erabat zuzentzat % 48,7a hartu baitzuten. Lasaitasuna ematen duten datuen ondoan, etengabe agertzen dira dioxinarena bezalakoak, eta orduan ez dakigu zer egin: datu ofizialekin konformatu, edo protesta egin, hainbeste eskandaloren aurrean


Azkenak
Eguneraketa berriak daude