EUSKADI 2003


2000ko apirilaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ibarretxek "Euskadi 2003" izeneko inbertsio plana aurkeztu zuen iragan astean. Egitasmo honek 120.000 milioi pezetako (4.800 milioi libera) aurrekontua izango du. Helburuak hauek dira: modernizazio eta hazkunde ekonomikoa, elkartasuna eta giza kohesioa bultzatzea, eta Europarekin benetako uztartzea lortzea, hots, langabezi tasan zein biztanleko errenta mailan EBk duen batez bestekoa izatea. Zenbait ataletan txalotu beharrako egitasmoa dateke, benetan bere aplikazioa ezagutuko bagenu. Alta, elkartasun eta giza kohesioari emaniko kantitatea (18.000 milioi pezeta) oso txikitzat jotzen dugu, Gutun Sozialean biltzen diren eskubideen edukitik oso aldendua (125.000 milioi pezetako kostua luke honek urteko). Gutunak lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko gizarte soldata bermatu nahi du, pentsioak soldata horrekin parekatu, eta Administrazio Publikoan 32 orduko lanastea ezarri. Beldur gara Gasteizek ez ote duen bere politika neoliberalarekin eta patronalaren esanetara jarraituko, greba orokor baten aukera berriz ere irekiz


Azkenak
Eguneraketa berriak daude