ALDERDI POPULARRAREN GARAIPENA

Aurtengo hauteskundeetan, lehen begiradan, abstentzioa izan da aipatu behar den ezaugarri nagusia. Jendea, oro har, asper-asper egina dagoela dirudi politikoekin. Gero, Hego Euskal Herrian, beste irakurketa egin behar da, baina ez da pentsatu behar abstentzio guztia EHren eraginez izan dela. Ezin daiteke uka Gipuzkoan eraginik ez duenik izan, gutxiago Nafarroan eta gutxiago beste bi herrialdeetan. Horregatik, hemendik aurrera, EHk ezin izango du bere politika Gipuzkoako ereduarekin burutu, bere porrota areagotu nahi ez badu behintzat.
Garbi geratu da PP erabat indartu egin dela estatu osoan, baita Hego Euskal Herrian ere. Hurrengo lau urteetan, nahi duen politika buru dezake, PSOEk 1982an bezala, baina kontuz ibili beharko du ustelkeriak jateko arriskua ere bere baitan baitauka. Eta Hego Euskal Herriari begira, ikusi egin beharko da bide poliziala indartuko duen ala arazo politikoari irtenbide bat ematen saiatuko den, nahiz orain artekoa ikusirik, lehengo aukerarekin jarraitzeko tentazioak indartu egingo zaizkiola ziur egon. PSOE eta IUkoei ere ez zaizkie gauzak ongi joan. Alde batetik Borrell efektua ahazteke dago, eta bestetik ustelkeriak eta GALen heriotzek ere hor diraute.
EAJk emaitza onak izan ditu eta horien zergatia, zalantzarik gabe, EHtik joan zaizkion botoetan dago. Jende askok boto erabilgarria gauzatzea nahiago izan du, EHren proiektua porrotaren bidean doala ikusten baitu. Beraz, geroari begira, badirudi, garai batean aitaren etxetik irten zirenetakoak, berriro etxerako bidea hartzen hasi direla. Gainera, hemendik aurrera EAJk gauzak txukun egiten baditu, ez da harritzekoa izango boto hauetatik asko betirako bereganatzea. Datu hauek, hein handi batean, konfirmatu egiten dute Hego Euskal Herriko gehiengoa estatu zalea dela. Egungo marko juridikoa oraindik luzarorako dago, Euskal Herri erreala eta birtuala erabat desberdinak baitira eta hau da EHkoek, beste gauzen artean, ikasi behar dutena.
Eta zer gertatuko da Lizarra-Garaziko Itunarekin? Oraingo honetan EAJk etekina atera dio, nahiz EHren kontura izan. Beraz, ez dut uste EAJk aitzakiarik duenik Ituna uzteko, baina ikusi beharko da ETAk eta EHk zer egin nahi duten. Urrutiegi joan nahi badute, gehiago motelduko da Lizarra-Garazi, ezinezkoa baita politika egitea heriotzak daudenean eta hori ikasi beharra dago


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude