Nora goaz honela?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ustekabean harrapatu gintuen, nahiz ETAtik datorren edozein berri modu honetakoa edo antzekoa izan. Menia edo su-etena bertan behera geratu zela jakinarazi zigun eta ETAk esaten duenean, onerako edo txarrerako, ez dauka beste inolako ulermenik: su-etena amaiturik zegoen eta horren froga gardena Madrilen burutu duen hilketa da.
ETA ezagutu dugun heinean honela jokatu duela ezin uka. Bertan aginte militarra dago politikoaren gain eta ondorioz orain gauden egoeran gaude, ametsak amets. Behin eta berriro herriaren nahia bete behar dela diote, eta herriak edo honen zati handi batek bere nahia kalean azaldu zuen, baina militarrek ez dute amorerik emateko asmorik, herria beraiek bailiran. Hala ere, oraingo kasuan, EH-HBko kideak ere kalera irten dira ETAri su-etena luza dezan eskatzeko, baina ETAk erabakia harturik zeukan eta honela izan da. Izan ere, ETAk bere jarrera militarrarekin aurrera egiteko erabakia harturik zeukan herriarengan edo gizarte politiko/zibilarengan konfiantzarik ez baitu, gainera protagonismoa berak izan nahi du, kosta ala kosta.

ETA-REN
erabaki honen ondorio larrienetako bat Lizarra-Garazi auzitan jartzea izan da, nahiz formalki bizirauten jarraituko duen. Baina zein da Lizarra-Garaziren autoritatea ETAri armak isilarazteko gaitasunik ez baldin badauka? Nire ustez, ETAk Lizarra-Garaziri autoritate politikoa kendu dio. Honela, autoritaterik gabe, lehengora itzultzeko arriskua aurrikusten da, non familia abertzalean printzaketak azaltzen hasi diren, ez abertzale demokratak ihes egiten hastearekin batera. Horren froga urtarril honetako ekitaldi politikoetarako deialdi ezberdinetan ikusten da. Bestela, aldera dezagun duela urtebete eman zen batasuna eta orain ematen ari den nahaste borrastea: jendea aztoratzeko adinakoa!
Bigarren ondorio bat preso eta berauen familientzat izango da. Izan ere, ez dugu ahaztu behar duela urtebete, Lizarra-Garazi bizirik eta indarrez beterik zegoenean, Bilbon manifestazio erraldioa burutu zela, jende andana sentsibilizaturik kaleratu zela eta sentsibilizazio prozesu horrek aurrera egin duela, nahiz, oraindik, lorpen zehatzik ez den izan; baina honelakoak dira prozesu politikoak. Beraz, hemendik aurrera, ziur nago, jendea hoztuko ez bada ere, asko epeldu egingo dela, eta hortik ezker abertzaleko politikariak gizarteari presoen alde esfortzu gehiago egiteko eska. Baina nola egingo da indar, bakoitza bere aldetik badoa!
Bestalde, ez dugu ahaztu behar ETAko presoak direla eta hauen eskubideak zein beren familienak sagaratuak direla, baina horrek ez gaitu libratzen geure azpikonszientetik. ETA bi mila kilo lehergaiekin harrapatu zutela Aragoi aldean, gero Bizkaian eta azkenik Madrilen burutu duen ekintza, eta jakina, honelako portaerak jendea atzeratu egiten du, ETA arazoak konpontzeko gai dela uste baitu.
Horrezaz gain, preso eta berauen familien eskubideak daude, baina eskubideak paperean idatzita egoteak ez du esan nahi praktikan ezarriko direnik, horretarako indar politikoen korrelazio egokia behar baita, eta oraingoz behintzat, indar korrelazio hori, gobernu zentralaren alde dago.
Hirugarrenik, M. Orejari eta ministro hau babesten duten indarrei arrazoia eman die ETAk eta, gainera, hainbeste saiatu ondoren, abertzaleen arteko elkarlana zapuztea lortuko dute. Halaber, ez da pentsatu behar espainiar eskuina eta hau ordezkatzen duen alderdia Britaina Handikoak bezalakoak direla eta ekintza militar erraldoi batek, ETAk burutzea nahiko lukeen gisakoak, makurtuko dituenik, alderantzizkoa ez bada gertatzen, hau da, gehiago indartzea eta hurrengo hauteskundeetarako espainiarren artean arrakasta izatea.

ETA
laugarrenik, eskuinaren nahia bete-betean betetzeko bidean sartzen ari gara. Izan ere, honelako ekintzek euskal gizartea bitan banatzeko urratsak ematen hasi da, non alde batetik ezker abertzalearen alderdi gogorrenak protagonismoa hartuko duen eta bestetik, espainiarzale beligeranteenak, gehiengoa jarrera pasibora eramanez. Honen azalpena urtarrilaren 21eko kontzentrazioetan eman zen, gorroto gordinena agertu baitzen, eta gorrotoarekin arazoak ez dira konponduko.
Zer egin, bada, egoera geldo honetatik irtetzeko? Lehenbailehen ETAk berriro su-etena aldarrika dezan lortu behar litzateke. Horretarako, Lizarra-Garaziko indar guztiek burua beren lekuan mantendu behar dute, hotz, eta EHrekin eztabaidatu, erakundu honek behartu baitezake ETA aurreko egoerara itzultzea. Beraz, EB-IUri eta Nafarroako Batzarreri eskatu behar zaie lehenengo krisialdia etorri bezain azkar ezin dezaketela ontzitik jauzi egin.
Honela, batasunean mantendu ahal izango da eta euskal gizartearen nahi demokratikoa Espainian eta nazioartean aldarrikatu, horretarako ez al da ba Udalbiltza? Frantziar eta espainiar estatuetako gobernuen jokaera antidemokratikoa munduan zehar salatu behar da.
Betekizun hauek aurrera eramateko ezinhobea izango litzateke abertzale talde parlamentario sendo eta herri honen gehiengoa ordezkatuko lukeena izatea, baina tamalez, hurrengo hauteskundeetatik hori gauzatzea ez da erraza izango, EHk muzin egin behar dielako, bere kabuz eta inorekin kontsultatu gabe hartu baitu, beste kasu askotan bezala, Madrileko parlamentura ez joateko erabakia; hala ere, planteatzekoa litzateke botu guztiak gainontzeko alderdi abertzaleei ematea, gehiengo indartsu eta sendora heldu nahi bada. Gainera, EHren

bozemaile izkutuak
agerian geratuko dira hautestontzietara ez badira hurbiltzen


Azkenak
‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Eguneraketa berriak daude