HAZTEGIETAKO ARRAINAREN KONTSUMOAK GORA EGINGO DU

  • diren teknika erasokorrak direla-eta. Egoera horri erantzunez, akuikultura sektorearen –hots, arrain haztegien– garapena ari da gertatzen.

2000ko urtarrilaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Donibane-Lohizune edo Getariako antxoa, Hondarribia edo Bermeoko legatza, Bermeo edo Lekeitioko hegaluzea, hemengo erreboiloa eta hango urraburua, halako edo bestelako ibaiko amuarraina eta abar. Horiek eta antzekoak dira azoketako arrain postuetan entzun ditzakegun erakargarriak, Kantauri itsasoko arraina Mediterraniokoa edo beste edonongoa baino hobea delako ustea duen euskal kontsumitzailea bereganatzearren. Nolanahi ere, errealitatea bestelakoa da; arrainak ez du, askotan, halako jatorririk. Arrazoia aski begibistakoa da: gure itsasoak jada birrinduta ditugu, askotan agortuta, arrantza teknika erasokorren eraginez. Horrez gain, azken urteotan bai populazioak eta bai norbanako arrain kontsumoak gora egin dute.
Gauzak horrela, nahiz eta XX. mendea arte itsaso, ozeano edo ibaietako baliabideak amaiezinak zirelako ustea izan, egunez egun haztegietatiko arrain gehiago jaten dugu, askotan konturatu ere egin gabe, gure etxe eta jatetxeetan. Gai honen gaineko euskal estatistikarik ez dugu, baina Espainiako haztegi-arrain produktoreen elkartearen (Apromar) datuen arabera, Espainiako etxe eta jatetxeetan jandako urraburu eta lupinen % 78 haztegietatikoa zen, 1990ean kopuru hori % 4koa baino ez zelarik. Antzekoak esan genitzake erreboilo, izokin eta antxoari buruz. Akuikulturaren aroa da, horrenbesteraino ezen FAOk 2015erako munduan kontsumituko den arrainaren % 50 haztegikoa izango dela irizten dion.


ASIATIK EUROPARA.

Asiarrak, arrain kontsumitzailerik handienak, konturatu ziren haztegien potentzialaz. 50eko hamarkadan hasi ziren, eta gaur egun munduko akuikultura produkzioaren % 80ren jabe dira. Asia barruan Txina dugu bereziki aipagarri, bertan biltzen baita mundu osoko produkzioaren % 60. Txinak izandako garapena balio komertzial urriko arrain kontinentalak hazten diharduen hainbat familia-ustiapen txikiri zor zaio.
Akuikulturaren garapena beranduago, 60ko hamarkadan, iritsi zen Europa eta Ameriketara. Hauek munduko produkzioaren % 8 eta % 4 dute, hurrenez hurren. Hemen, produkzioa balio handiagoa duten espezietan kontzentratu da, eta merkatu prezio altuagoa izan ohi dute produktuok. Adibidez Norvegia, Erresuma Batua eta Irlanda izokin gehien produzitzen dutenak dira, Frantzia, Italia eta Espainia ortzadar-amuarrainagatik direlarik aipagarri. Espainia, horrez gain, lupina eta urraburu produktore handienetakoa da, Grezia, Italia eta Turkiarekin batera.
Akuikultura 80ko hamarkadako lehen urteetan hasi zen garatzen bai Espainian eta baita Euskal Herrian ere, non pertsonako arrain kontsumoa Europako garrantzitsuenetakoa den (urte eta pertsonako 42 kilokoa hain zuzen). Nolanahi ere, benetako hasiera Rias Galegas-eko 50eko hamarkadako muskuilu haztegietan kokatu behar dugu, eta beranduxeago barnealdeko arrain haztegietako ortzadar-amuarrainen hazkuntzan. Gaur egun 265.000 tona muskuilu produzitzen dira –mundu mailako produkzioaren % 21– eta 16.000 milioi pezetako (640 milioi libera) fakturazioa esan nahi du. 1964an hasi zen amuarrain hazkuntza, eta orduko 25 tonetatik 1998ko 30.000 tonara igaro da produkzioa; azken urte hartako fakturazioa 10.000 milioi pezetakoa izan zen.
Igoera handienak 1985 eta 1995 bitartean gertatu ziren; hamar urte horietan produkzioa bikoiztu zen, 21.000 tonatik 42.000 ingurura igaroz, muskuilua kontuan hartu gabe. Urraburua, lupina, erreboiloa eta izokina dira protagonista nagusiak. Esan beharra dago, hala ere, muskuiluaz gain amuarraina dela produkzio mailarik handiena duena, Espainiako akuikultura jardueraren % 60 esan nahi baitu.
Espainia 14. postuan dago munduko produktoreen rankingean, eta Europan Norvegia eta Frantzia soilik ditu gainetik. Produkzioaren zatirik handiena muskuilutik dator, produktu astuna baina balio ekonomiko urrikoa. 1998an Espainiako akuikulturak (itsasokoak eta kontinentalak) 25.000 milioi pezetako fakturazioa izan zuen, oso kopuru txikia norvegiarrek izokinagatik fakturatutako 160.000 milioi pezetarekin alderatzen badugu

Ezin akuikulturaren trena galdu

Sektorean kezka sortu da akuikulturaren trena ez galtzeko, eta hortik Administrazioari alor horren garapenerako egindako diru-laguntza eskaria. Gaur egun atzerrian lehiatzeko beharrezkoa den tamaina duten enpresak oso gutxi direla diote. Artean barne-merkatuak hazten jarraitzen du, eta kontsumitzaileek gero eta produktu berri gehiago eskatzen dute. Adituen aburuz, balio erantsizko espezie berriak –bisigua, olagarroa eta abar– ikertzeak konponbiderik bideragarriena dirudi.
Testuinguru honetan esan behar da Espainian gaur egun 250etik gora adituk aipatutako ikerketa lanotan diharduela hainbat unibertsitate publikotan, eta enpresa gehienentzat ohikoak direla Ikerkuntza eta Garapen (I+G) jarduerak. Horrez gain, kontserbak eta aurretik prestatutako janariak ari dira bultzatzen, zeinak sektoreari etekin handiagoak emango lizkiokeen.
Espainiako Nekazaritza Ministerioak, sektore osoaren elkarlanaz, adituen ustetan datorren urtetik aurrera arrain hazkuntzari bultzada erabakigarria eman liezaiokeen Akuikulturaren Liburu Zuria sortu du. Landu beharreko lehen gaia berrikuntza teknologikoarena izango da. Sektorearen etorkizuna baloratzeko, ikertzaileek urraburu batek 2 milioi arrautza jar ditzakeela dio, zeinetatik sei baino ez diren helduak izatera iristen askatasunean; eta haztegietan berriz 200.000 dira bizirik iraun dezaketenak

EUSKAL HERRIAN ERE HAZTEN ARI DA AKUIKULTURA
Akuikultura ez dago oraindik oso garatuta Euskal Herrian, sektorean aitzindari den Nafarroako amuarraina salbu. Iparraldean ez dago arrain haztegirik, eta EAEn duela bi urtetik hona bi erreboilo haztegi daude, Zumaian eta Donostian. Horrez gain, Zierbenan lupina haztegi bat abian jartzeko asmoa dute. Euskaldunok, arrain fresko kontsumitzaile onak, ez dugu oraindik arrain haztegietara jotzeko beharrik sumatu, nahiz eta, harrapaketa tekniken erasokortasuna areagotu ahala, joera akuikultura mota horretara egitea den.
Nafarroan, ordea, aspalditik dihardute amuarrainaren produkzio industrialean. Nafarroako lehen amuarrain haztegia Errezun egin zen 1958an. Bi iruindarrek sortu zuten, garai hartan Iruñeko Udaleko idazkari zen Fernando Ozkoidi abokatuak eta Luis Domezain medikuak. 1965ean bigarren bat sortu zuten Zudairen, eta 1970ean beste bat egiteari ekin zioten, honako hau Esan (1977an eraikitzen amaitu zuten). Aldi berean laugarren haztegia sortu zen Arraratsen, arrainkume hazkuntzan jarduera bakarra izanik. Gaur egun alemaniar, daniar, suediar eta espainiar partehartzea duen Navarra Food SA enpresarenak dira lau haztegiok.
200.000 metro kuadroko azalerarekin eta guztizko ekoizpenaren % 75eko kontrolaz, konpainiak Esan ezarria du bere egoitza nagusia, non hazi eta gizentzeaz gain amuarraina prozesatu ere egiten duten. Errendimendu handiagorako, 1997an 200 milioi pezeta (8 milioi libera) inbertitu zuten produkzio prozesu osoa digitalizatzeko: elikadura kontroletik arrautzen inkubazioraino, uraren oxigenatzea ahaztu gabe.
Navarra Food SAren bezero nagusiak, 1997an % 95 esportatzen zela kontuan hartuta, Alemania, Suitza eta Frantzia dira. 1997an Txinara 20 tona amuarrainen esportazioan parte hartu zuen. Enpresa honen urteroko fakturazioa 1.000 milioitik gora pezetakoa da.
Gipuzkoako erreboilo haztegiek arrain honekiko kontsumitzaileek duten gero eta interes handiagoari erantzuten diote. 90eko hamarkadan burututako ikerketa batek EAEn erreboilo eskaria 250 tona ingurukoa zela zioen, eta eskari hori prezioak jaitsi ahala igoko zela zioen. 1995ean Espainiako haztegietako erreboilo produkzioa 4.700 tonakoa zen. Kopuru hori, jakina, askoz handiagoa da honez gero.
Orain Zierbenan lupina haztegi bat ireki nahi dute, espezie horrek Kantauri itsasoan izango lukeen lehena, Luzero lurmuturrean kokatuko litzatekeelarik. Horretarako baimena eskatu dio Valladolideko enpresagizon batek Zierbenako Udalari. Proiektu berritzailea da, Kantauri itsasoaren zakartasuna medio, espezie honetako haztegiak Mediterranioan baino ez baitaude. Haztegi honek 300 tonako produkzioa emango du urtero, eta 150 milioi pezetako fakturazioa izango du. Proiektuaren arabera, Luzero lurmuturreko dikearen ondoan hamabi bat kaiola jarriko lirateke, 8.400 metro kuadroko azalera hartuz. Aurreikusitako inbertsioa 90 milioi pezetakoa da azpiegiturei dagokienez, eta 100 milioikoa elikagaietan, 10 gramoko arrainkumeek bi urteren buruan 400 gramotik gorako pisua har dezaten. Jardueraren hasiera, zazpi pertsonari lana emango liokeena, datorren udarako dago aurreikusita, eta lehendabiziko aleek 2002. urterako lortuko lukete salmentarako pisu egokia.
Zierbenan lupina haztegia ireki nahi duen Raul de Saja enpresagizon gaztelarrak badu esperientzia arlo honetan, jadanik Mediterranioan eta Txilen lan egin baitu. Lupinak beste edozein lekutan baino motelago hazten badira ere, Zierbena aukeratu badu Euskal Herria lupina kontsumitzaile garrantzitsuenen artean dagoelako izan da


Azkenak
HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2025-08-01 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-01 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Eguneraketa berriak daude