"IDEOLOGIKOA BAINO POSIZIO POLITIKOA DA FRANTZIARENA"


1999ko abenduaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Z

eintzuk dira Frantziako hizkuntza gutxituen arazoak legeari begira?
Umore pixka batekin, esan dezadan, hizkuntza gutxituek ez dutela arazorik legearekiko. Frantzian ez baitago inolako legerik ez estatutu juridikorik hizkuntza gutxituentzako. Funtsean, hizkuntza gutxitu hauek egiten dutena –eskoletan, hedabideetan, gau-eskoletan, irrati-telebistan– ez da izatezko estatu bat dugulako, ez legeak eskaintzen edo posibilitatzen duenari esker.

Hizkuntza Gutxituen aldeko Bulegoan aritu zara presidente gisa. Zein izan da Frantziako Gobernuarekiko landu dituzuen harremanak?
Azken urteotako harremanen une inportante bat Bernard Poignantek bere txosten ezaguna idatzi ondoren hasi zen. Nicole Peryk abiatu zuen lanari segida eman zion Poignantek, eta horrek posibilitatea eman zigun Lionel Jospin-ekin kontaktu edo harreman zuzenagoa ukan ahal izateko. Harrez gero, etengabe ari gara negoziatzen. Gure erakundearen ezaugarri positiboena da, arazoak arazo, beraiei soluziobideak bilatzen saiatzea dena. Diputatu eta senatoreekin maiz egiten ditugu bilerak hizkuntza hauen eskubideen aldeko ekimena ez dadin geldi.

Bernard Poignant Kemperreko auzapeza izateak erraztu ahal zizuen bidea?
Azken urteotako harremanetan bai Nicole Pery bai Bernand Poignant tartean izatea interesantea izan da. Baina, ez Poignant-en kasuan, hizkuntza gutxituen aldeko pertsona delako. –errepublikar zentralista kontsideratua dago Bretrainian–, ez zelako izan batere susmagarria bere kolega sozialistentzako baizik. Horrek lagundu du bere konklusioak aintzakotzat hartzen.

Azken urteotako bilakabidean, Europako Kartari aurre egin behar izan dio Frantziako Gobernuak. Zer balorazio egiten duzue Kartaren barneko sinaturiko puntuez?
Hasteko eta behin, sinaturiko 39 lerro edo puntu hauek aplikatzea lorpen bat izango litzateke guretzat. Izan ere, Kontseilu Konstituzionalak aitortu duenez, Europar Karta ez da konpatiblea Konstituzioarekin. Beraz, horra lehen arazoa. Bestetik, sinaturiko artikuluak idatzita dauden termimoetan onartuak izan dira. Nik esango nuke Kartari buruz lehen hurbiltze honetan, Frantziako Estatuak posizio ideologiko bat hartu duela politikoa baino.

Zein da zure Bulegoaren betebeharra etorkizunari begira?
Bada, Frantziako Bulegoaren xedea epe laburrera sinaturiko 39 artikuluen edukia aplikatua izatea da, benetan aplikatzea. Horrek lan izugarri eskatuko du, egiazki gogorra. Erregioetan nahiz tokian tokiko udalerrietan, ez dadila oztopo juridikorik izan puntuak aplikatzeko lan gogorra.

Zentzu horretan, non ikusten duzue arazorik gehien, bada?
Lehenbizikoan, kontra daudenen aldetik. Karta ez dela osoa sinatua izan esanen diote beti, nolabaiteko estakuru edo aitzakia bezala jarriaz. Guk, berriz, Estatuak eman dituen eskuduntzak erabiliak izan daitezen fermu aldarrikatu behar dugu, errealitatea ezagutua izan dadin. Herri erakundeek esaterako bere eskaerak eginen dituzte, eta beti egongo da administrazio barnean, «hizkuntza erregionalak» oso garesti kostatzen zaizkugula esanen duen bat edo beste


Azkenak
2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude