TELEFONICAKO ZUZENDARIEN GAINSOLDATEN ISKANBILA


1999ko abenduaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azken asteotan gertakari kontrajarriak eman dira eta ezin garbiago erakusten dute gure gizartean nagusi den sistema kapitalistaren maltzurkeria.
Langabezia-boltsa, pobrezia, gizarte bazterketa, lanpostuen behin-behinekotasuna eta antzeko arazoak areagotzen ari dira eta Espainiako Gobernua, inflazioak gora egin ez dezan, soldaten igoera zaintzeko eskatzen ari da. Egoera horren aurrean, Telefonicako ehun goi-karguren milioikako gainsoldaten zalaparta lotsagarria hedatu da, era guztietako erantzunak sortaraziz. Ikuspegi politikotik, zalaparta hori Diputatuen Kongresura ere iritsi da, nahiz eta pribatizaturik egon, Telefonicak lotura publiko handia baitu. Enpresako lehendakari Villalonga, bere lagun Espainiako Gobernuko lehendakari Jose Maria Aznarrek aukeratu zuen.
Nahiz eta zalaparta eta ekaitz politiko hori guztia Telefonicako ehun goi-karguren kasuagatik sortu den, Telefonican gertatutakoa ez da kasu bakarra Espainiako Estatuko enpresen artean. Beste hainbat enpresa handietako zuzendariek ere, bereziki bankuetakoek eta elektriketakoek, mozkin ederrak jasotzen dituzte delako «akzioak erosteko aukera» horiekin. Onuradunen artean dira: BBVA, BSCH, Bankinter, Banesto, Endesa, Repsol eta burtsan kotizatzen duten beste hamabost enpresa. Milatik gora izan daitezke milioikako gainsoldatak jasotzen dituzten enpresa handi horietako zuzendariak.


TELEFONICAKO 100 GOI-KARGUEN ETEKINAK.

Telefonicako gainsoldaten zalaparta azaroaren erdialdean ezagutu da. Zalapartak indar handiagoa hartu du Espainiako Gobernuan agintzen duen PPren eta oposizioko PSOEren arteko hauteskunde giroko tirabiren ondorioz.
Datorren urteko otsailaren 25ean Telefonicako 100 goi-karguk, bere lehendakari Juan Villalonga buru dutelarik, enpresako akzioak burtsan kotizatuko dituzte. Ondoren, akzioek egun hauetan duten balioaren arabera, 30.000 eta 45.000 milioi pezeta inguruko (1.200 eta 1.800 milio libera) diru kopurua banatuko dute, orain arte isilean gordetako mekanismo baten bidez. Ezkutuko mekanismoaren berri eman denean, erabateko iskanbila sortu da.
1997an hasi zen dena, Espainiako Gobernuak Telefonican zeukan azken akzio sorta (% 21) saltzea erabaki zuenean, enpresa pribatu egin zenean. Hilabete batzuk lehenago Villalonga lehendakari izendatu zuen Espainiako Gobernuko lehendakariak, hau da, bere lagun min Jose Maria Aznarrek. Telefonicako lehendakari berriak beste enpresa batzutan berarekin lanean aritutako konfiantzako lagun kopuru handia jarri zuen enpresaren zuzendaritzan. Villalongak hiru urteko plangintza eratu zuen, haiei lanerako pizgarriak eskaintzeko eta leialtasuna ziurtatzeko.
Horretarako «stock options» (akzio aukera) izeneko eredu anglosaxoniarra erabili zuen. Administrazio kontseiluak onartu egin zuen plana eta iritzi publikoak ez zuen ezer jakin. Plana sinplea da: Telefonicak 307.339 akzio eman zizkien ehun goi-karguri, bakoitzak 3.500 pezetako balioa izanik, garai hartako, 1997ko, kotizazioaren arabera. Goi-kargu guztiek ez zuten eskaintza berbera jaso, enpresan zuten arduraren araberakoa baizik, oraindik ezagutarazi ez den faktore biderkatzaile batez zehazturik. Planaren iraupena hiru urtekoa da eta horren epemuga 2000. urteko otsailaren 25ean betetzen da.
Egun horretan, Telefonicako ehun zuzendari horiek milaka milioi banatuko dituzte beren artean –45.000 milioi pezetaraino irits daitekeela esaten da–, 1997az geroztik irabazitako balioaren arabera. Horrek nabarmen biderkatuko du urte hauetan irabazi duten soldata. Plana 1997an onetsi zenetik 1999ko azarora bitartean Telefonicaren burtsako balioa 160 puntutan, (% 30) igo da. Ehun zuzendarien plan hori ez zen Telefonicak zeukan bakarra. Ekainaren 30ean jakin zen konpainia horrek beste «stock-options» bat onartu zuela. Horretan Telefonica Taldeko beste 450 zuzendari ziren onuradunak, baita kontseiluko hiru partaide ere, izenak ezagutzen ez badira ere.
Plan horretatik ezagutu ahal izan denaren arabera, zuzendari horiek akzioak saldu eta beste akzio sorta bat eskura dezakete. Honela dio plan horretako atal batek: «Akzioak saldu edo transferitzen dituen plan honetako partaideek akzio kopuru gehigarri bat jasotzeko eskubidea izango dute». Kalkuluak ezagutarazi ez diren parametro batzuen arabera egingo dira. Honek esan nahi du, zuzendari batek enpresak emandako akzioak saldu egiten baditu, beste akzio sorta bat jaso dezakeela, negozioari berriro ekinez

«Stock options»ek zergak ezin saihestu

Stock options» bezalako hitzak ez dira ulertzen errazak. Irakurleak nondik nora jo jakin dezan, galdera-erantzun bidezko azalpen bat egingo dugu.

Zer da «stock options»?
Zuzendarien soldata konpainia horrek burtsan dituen akzioen bilakaerari atxikita duen ordainketa sistema da. Zuzendari bakoitzak etorkizunean akzio kopuru jakin bat prezio jakin batean erosteko eskubidea du. Epea iristean, zuzendariak ezarritako prezioan eros ditzake akzioak. Irabazia erosterakoan eta saltzerakoan akzioen prezioen arteko aldea izango da. Bi urte barru txaleta erosteko eskubidea izatea bezala da, baina gaur eguneko prezioa ordaindu beharko dela jakinda. Ordainketa mota hau 50eko hamarkadatik erabiltzen da Estatu Batuetan. Pfizer enpresa farmazeutikoa izan zen sistema honen aitzindaria, 1952an bere langile guztientzako aukera plan bat eskainiz.

Norentzat izango da mozkina?
Orain arte, goi mailako zuzendari eta kontseilarientzat. Baina, Estatu Batuetan erdi mailakoengana eta langileengana zabaldu da. Intel eta Microsoften adibidez, ia langileen ehuneko ehun da enpresako akzio batzuen jabe.

Zergatik dira ezinbestekoak plan hauek hainbat enpresarentzat?
Sektore guztietan, batez ere telekomunikazioetan eta Interneteko enpresetan, geroz eta lehia handiagoa dago eta zuzendarien mugikortasuna ere oso handia da. Konpainiak ahalegin guztiak egiten ditu onenek enpresa utz ez dezaten.

Espainiako Estatuko zein enpresak erabiltzen du sistema hori?
Oraindik gutxik erabiltzen dute. IBEX-35eko enpresen erdiak eskaintzen dituzte «stock options» programak. Horien artean, BSCH, BBVA, Banesto, Bankinter, Endesa, Repsol eta Telefonica.

Enpresek derrigorrez ezagutarazi behar dituzte ordainketa mota hauek?
Orain arte ez. 1999ko azaroaz geroztik, hau da, Telefonicaren zalaparta zabaldu zenetik, bai.

Zein tratamendu fiskal dute «stock options» horiek?
Orain arte, ordainketa sistema honen onuradunek zerga abantaila handia zuten. 1998ko PFEZari buruzko legeak akzio aukera horiek ez monetazko ordainketa gisa hartzen zituen. Akzioa, gutxienez, bi urteko epean burutzen bazen, eragindako errentatzat jotzen zen eta % 30ak ez zuen zergarik ordaintzen. Azaroaren 10az geroztik, Telefonicaren iskanbilaren ondoren, egoera aldatu egin da. Diputatuen Kongresuak bi zuzenketa onetsi zituen akzio aukeren zerga tratamendua aldatuz. Errendimenduek, Espainiako zergadunen batez besteko soldata gainditzen dutenean, % 48 kotizatu beharko dute PFEZari dagokionez, eta horren azpitik geratzen badira, berriz, % 30. Erreformak atzeraeraginezko indarra du joan den urriaren 1etik aurrera


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude