"EZ DA EGIA POETOK NARRADORE TXARRAK GARENIK"

  • lana, «Euri kontuak» ipuin bilduma, kaleratuko du aurki Susaren eskutik. «Katuak» ipuineko protagonistak bezala, Azpeitiako Eperra tabernan jardun dugu liburuaren inguruan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zure lehen poema liburua 1980an kaleratu zenuen eta ordutik hona poesia munduan jardun duzu. Nolatan ekin diozu prosari?
Aspaldidanik nuen narratiban zeozer egiteko har hori barruan, baita tarteka gauzatxo batzuk egin ere. Baina orain artean ez diot gorputz seriorik ikusi. Egia esan, sekulan ez dut horretarako presarik izan eta orain ikusi dut koxka hori gainditzeko aukera.

Laugarren poema liburua idatzita, bide agortua izan zitekeenera iritsi omen zinela esan zenuen iaz. Ondoren «Lur bat zure minari» etorri zen. Baina, horrek zerikusirik izan al du narratibara pasatzearekin?
«Lur bat zure minari» horretan pausu garrantzitsua eman nuen aurrera jarraitzeko. Ihesbide bat aurkitu nuen agortzen hasi zen bidetik. Baina, hustualdi handia izan zen niretzat eta gogoan dut garai hartan esaten nuela aldi batean poesiari ez niola berriro helduko. Barruak eskatzen zidan beste zerbaitekin aproba egitea eta hortik etorri da «Euri kontuak».

Aspaldi esan zenuen poesia zuretzat askoz erosoagoa zela, zure burua ez zenuela gauza ikusten prosarako eta ez zenuela horretarako adorerik.
Narratiba lanak beste disziplina bat eskatzen du. Besteak beste, alfer xamarra ere banaiz eta egin baldin badut izan da astiro hartu dudalako eta poliki-poliki ikusten joan naizelako idatzitakoak nortasun, batasun minimo bat bazuela. Hari nagusi antzeko bat ikusi dudanean ausartu naiz lana osatzera. Baina ez dut uste, orain ere, horrelako lan bat derrepentean hasi eta bukatzeko gauza izango nintzakeenik.

Hortaz, prozesua luzea izan al da?
Poesian ere hala egiten dut. Gauzak metatzen joaten naiz eta gero saiatzen naiz barne loturak bilatzen.

Lifting
bat egin eta itxura osoagoa eman diot. Hasieran ez nekien gauza izango nintzen, oso urruti ikusten nuen. Gauzak egin ahala, ikusi nuen corpus bat banuela, horren atzean bazela batasun bat.
Gero, ipuinak badu batasun eta intentsitate bat, poesiak duen bezala, kolpe batean barruan duzuna ateratzeko aukera ematen dizuna. Abantaila hori du. Garai batean antzerki bat ere idatzi nuen eta han ere hori estimatu nuen. Kristal bati jaurtitako harrikadak bezala dira.

Zure poema askotan bezala –«Zainetan murrailak» lanean kasu– hogei ipuinotan ere heriotzaren presentzia oso nabarmena da. Emaitza ez al da oro har ilun samarra?
Nire literatur jardunean konstante bat da heriotza. Gure belaunaldiari, gu gauden talde demografikoari, dagoeneko lubakiaren aurrekaldean egotea egokitu zaigu. Aurreko belaunaldietako jendea hiltzen hasia da sarri antza eta beste begi batzuz hasten zara gauzak ikusten, beste gertutasun eta larritasun batekin.
Dena den, gehiegizko dramatismoa ekiditeko ahalegina egin dut. Baina, tremendismoak alde batera utzi baditut ere, bada halako giro ilun bat, halako itzal bat.

Giro ilun hori islatzeko haizea, hotza eta, batez ere, euria erabili dituzu maiz. Bildumari ere «Euri kontuak» titulua ipini diozu. Zer dela eta?
Euria beti izan dut oso gustuko, bai hots aldetik eta bai irudi aldetik. Azkenean, literaturan topiko bat da; nostalgiarekin, desamodioarekin lotzen den zerbait da.
Tituluan narrazio laburrak zirela garbi gera zedin nahi nuen, baina ipuin hitza erabili gabe. «Euri kontuak» horrek horretarako bide polita eskaintzen zidan. Azkenean, titulu sujerentea lortu dut, xarma duena, ipuinen giro lauso hori, itzal hori, adierazten duena.

Heriotza, euria... eta gerra ere, lehenengo ipuinetik, elementu garrantzitsua da zure narrazioetan. Txetxeniakoa, Gerra Zibila...
Geure garaiko umeak gara, gerra ostekoak, eta asko mugitzen gara giro horretan. Gainera, 80ko hamarkada bukaeratik hona, gerra gertutik bizi behar izan dugu. Bosnia, Kosovo... Pisu handia izan zuen ipuin batean ere aipatzen dudan Golkoko gerrak. Gauzak ikusteko modua aldarazi digu horrek. Bloke komunista erori ondoren, garai bateko optimismotik posibilismo makurrenera ekarri gaitu gerrak eta horren isla utzi nahi nuen. Dena den, nahi gabe ere ateratzen zaidan gai bat da, bizitzako gainontzeko oinarrizko elementuak bezala: maitasuna, heriotza, adiskidetasuna, leialtasuna...

Gerrarekin jarraituz, «Manexak» ipuinean etorkizuneko Euskal Herriko Independentzia Gerraz mintzo zara. Garaipena lortuta ere zuberotar asko kexu da ipuinean.
Hor ironia erabili nahi izan dut. Gauzak nahi bezala nekez ateratzen dira. Ipuinean agertzen ditudan arrisku horiek beti hor daude: sektarismoa, elkar zapaltzeko joera... Inperialista txiki bat daramagu denok bihotzaren barrenean. Helburu handi batzuen aitzakian, geure-geureak ditugun alderdi batzuk zapaltzera jotzen dugu. Gogoeta hori eskaintzeko bide eman dit ipuinak.

Miguel Angel Blancoren heriotza, Jose Luis Gerestarena, ETAren su-etena, presoen sakabanaketa... aipatzen dituzu hainbat ipuinetan, batzuetan traman eragin zuzena duten gertakariak dira, gainera. Zerk bultzatu zaitu horiek liburuan jasotzera?
Niri interesatzen zait bizi dudan garaiari buruz idaztea, ahal dela mezu jakin bat ematea saihestuz, baina oso garbi adieraziz zein zurrunbilotan bizi garen eta bizi izan garen, zerk harrapatu gaituen. Oso prentsarako diren gertaerak ekarri nahi izan ditut literaturara eta jende arruntak nola bizi izan dituen kontatu. Gertakari horien karga humanoa azpimarratu nahi izan dut, adiskideen arteko leialtasuna edota guraso-seme-alaben arteko harremana borroka gorrian ere agertu. Gertakariak hor dira, baina azkenean indar handiena hartzen dutenak giza harremanak dira.

Zentzu horretan, hitz hauek zuk zeuk esanak dira zure poemen inguruan: «Batetik badago ezkortasun-zama, baina bestetik bizitzaren xamurtasunaren, maitasunaren aldeko apustua egiten duzu». Horrela al da ipuinotan ere? Izan ere, badirudi «Iharra» ipuineko protagonistari, adibidez, alderantzizkoa gertatzen zaiola, maitasuna joan eta erori egiten dela...
Maitasuna irtenbidea da, baina irtenbidea ez dago denentzat. Egia da Iharra bera hil egiten dela. Baina azken batean, lagunak hiltzen du, ekintza solidario bat eginez. Eta horrek salbatzen du, Iharrarenganako maitasun horrek, «hil egingo haut, ezin haut horrela ikusi, mesede hori egingo diat» horrek. Eustekotan, ez bagara pesimismo beltzenean eroriko, elkartasun keinu horiek geratzen zaizkigu, eguneroko ahalegin, xera eta maite-maite horiek. Hori gabe ez dago ezer.
Iluntasuna hor dago, baina eusteko borondatea ere hor dago. Etsipena da zilegi ez den bakarra. Ezin dugu etsi, elkarren premia dugulako. Eta elkarren beharra izate horrek bultzatzen gaitu aurrera.

Zentzu horretan, «Hagina» azken ipuinaren amaieran zera dio protagonistak: «Esan behar nion Enekori. Adiskidetasunak baduela odolak ez duen zerarik. Goitik behera ezartzen zaigunari gaina hartzeko modu bat badela»...
Maitasuna, azken finean, aukeratzen den zerbait da, ez da derrigorrez emana datorkigun zerbait. Determinismo karga horren kontrako alegato bat da.

Deliberatua izan al da ipuin hau azkenean jartzea eta, oro har, ipuinen ordena?
Hor aukera asko ziren eta horietako bat joera desberdineko ipuinak tartekatzea zen. Eta hori izan zen bilatu nahi genuena. Bi muturretan daudenak, lehena «Rusoa» eta azkena «Hagina», iniziazio ipuinak dira, haurtzaro eta nerabezaroan kokatuak, eta horregatik aukeratu nituen kokapen horretarako.

Ipuin asko Azpeitian, zure herrian, eta inguruetan kokatu dituzu. Gertutasuna lortzeko-edo?
Asmo nagusia hori izan da. Istorioak ez dute zertan Azpeitian gertatutakoak izan behar, Euskal Herriko beste edozein tokitan gerta litezke. Gertutasuna bilatu nahi izan dut eta

petit pays
horri kantu bat egin. Baina, beste alde batetik zorroztasuna bilatu dut horrekin. Bertakoa izanda, horrek bide ematen du gure artean ematen diren hainbat jokabide makur azaleratzeko, geure izaerari kritika egiteko.
Bestalde, garai batean esaten zen euskal narratiban beti urruneko gaiak bilatzen zirela. Gero mutur batetik bestera egin zen: dena bertan kokatu zen, baina giro sozio-politiko oso markatuan. Eta egia da nik zenbait elementu sartu ditudala, baina marko moduan. Baina, ahalegin bat egin nahi nuen egunerokotasun neutroago bat islatzeko. Gure narratiban egunerokotasunaren presentzia faltan botatzen dut, gizon arruntaren presentzia. Hutsune bat sumatzen nuen hor.

Lehen pertsona asko erabili duzu eta arratoi baten edota hildako baten barruan sartu zara.
Erregistro ezberdinekin jokatzen saiatu naiz eta oso ohiko ez diren ikuspuntuak erabili ditut; arratoiarena edota hildakoarena kasu. Narrazio batean, poema baten bezala, ikuspuntua da gidaria. Kamara non jartzen duzun, begia non dagoen, horrek markatzen du kontakizun guztia.

Zure poesian bezala, narrazio hauetan irudi eta metafora ugari erabili duzu. Zein neurritan saiatu zara zure estilo poetikotik alde egiten?
Bada poetak narradore txarrak direla esaten duenik. Ni ez nago batere ados. Konparazioak, irudiak, metaforak... poesian baliabide erabilienetakoak dira eta narraziotan ere asko erabili ditut. Gogoetak egiterakoan sujerentzia lortzeko balio izan didate.

Hemendik aurrera zeri helduko diozu, poesiari ala narratibari?
Azkenaldian, musikarekin uztarturiko jendaurreko poesia emanaldiak egin izan ditugu, tarteka, Iñigo Aranbarrirekin, Koldo Izagirrerekin, Bide Ertzean taldearekin... Bide horrek hainbat poema laga dizkigu eta material horrekin –beti bezala, presarik gabe– poema libururen bat egin daitekeela pentsatzen dut. Gero ikusiko da argitaratu edo ez. Hontaz bizi ez garenok askatasun hori daukagu.

Posible al da, «Katuak» ipuineko pertsonaiei gertatu bezala, poema batek bizitza aldatzea?
Ez dakit. Gustatuko litzaidake poema batek horrelako indarra izatea. Baina, askotan ez dugu dena idazten, izatea nahiko genukeena baizik


Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude