URRUÑAKO IKASTOLA PREST


1999ko irailaren 05an

URRUÑAKO IKASTOLA PREST

Igande honetan, hilak 5, inauguratuko da ofizialki Urruñako ikastola. Lana gogotik egin dute bertako gurasoek, bai sos bilketa kanpainan, bai ikastola bera eraikitzen. Oztopoak ez dira gutxi izan, herriko auzapeza tarteko, baina azkenean ikastola errealitate bihurtu da. Kanpaina uste baino hobeto joan da eta hasiera batean 1.000 harri (10.000 pezetaren, 400 liberaren, truke) saltzea espero bazuten ere, erraz gainditu dute kopuru hori, ia 1.900 saldu baitituzte. Ostegun honetan bertan hasiko dituzte eskolak 2 eta 5 urte bitarteko 24 haurrek, baina inaugurazioa igandean goizeko 11etan izango da. Bertaratzen direnek ikastola barrutik ezagutzeko aukera izango dute, baita ondoren bazkaltzeko ere.


ERMITAGAÑAKO HAURRAK AURTEN ERE EZ

Iruñeko Ermitagaña auzoko 16 haurrek ezin izango dute aurten ere euren auzoan euskaraz ikasi. Nafarroako Gobernuak berriz ere ezetza eman dio D ereduko gela jartzeko eskaerari. Hezkuntza eta Hizkuntza kontseilari Jesus Maria Lagunak datorren ikasturterako (2000-2001) auzo honetan D eredua zabaltzeko aukera aztertzeko prest dagoela adierazi du.


ITZULPEN OKERRA

Espainiako Barne Ministerioak ekainean martxan jarritako drogen aurkako kanpainako leloaren itzulpen okerrak («A tope sin drogas» gaztelerazko leloa «Atsedenik ez drogarik gabe» itzuli dute) ika-mika handia eragin du Euskal Herrian. ETB sartu zuen saltsan Ministerioak eta honek ez zuela itzulpenean zer ikusirik erantzun zion. Eusko Jaurlaritzak kanpaina erretira dezan eskatu dio Espainiako Barne Ministerioari.


EUROLAGUN PROGRAMA INTERNETEN

Joxe Rojas internautaren «Hamaika ikusteko» izeneko webgunean «Eurolagun» programa aurki daiteke. Programa hau Macintosherako sortu du Rojasek eta euskara hutsez dago. «Eurolagun» programaren egitekoa pezetak eta liberak euroetara bihurtzea da.


Azkenak
2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2024-05-05 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Pertson(alismo)en politika

Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez. Bost egun errepikaren errepikaz. Enpatxura arte eztabaidatu da “hausnarketa” egun batzuk hartzeak zenbat duen zintzotik eta zenbat jokaldi politikotik. Baina deus ez bere egiteko... [+]


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude