MARTXAN DA LAB-EN BARNE EUSKALDUNTZE PROZESUA


1999ko irailaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azken urte hauetan gero eta gehiago dira bere jarduna gazteleratik euskarara aldatzeko egitasmo bereziak martxan jartzen dituzten enpresak, baina oraingoan erakunde bat da bide honi ekin diona, LAB sindikatua hain zuzen ere.
Sindikatuko kideek beti izan dute gogoan euskararen gaia, eta hala azaldu da behin eta berriz beren bilera, mintegi eta abarretan. Honetarako saiakerak egin izan dira baina uste bezalako emaitzarik lortzen ez zenez, ondo pentsatu eta antolatutako egitasmo baten beharra ikusi zuten. Honela, lan hauetan aritzen den Iñaki Markorekin jarri ziren harrremanetan iazko udaberrian.
Aurreko saiakerak ikusita, askotan egin izan dena egin zela ikusi zuen Iñaki Markok, euskaraz ez zekiena euskara ikastera bidaltzea alegia, baina bere iritziz «

beharrezkoa den arren ez da nahikoa, pertsonak euskaldunak izateak ez baitu ziurtatzen egiturak euskaraz funtzionatzea. Pertsona bat euskaraz komunikatzeko gai izan daiteke, baina erakundeak gazteleraz funtzionatzen badu, erakundera moldatzen da eta berak euskaraz jakin arren gazteleraz funtzionatzen jarraitzen du
».
Ezertan hasi aurretik egoeraren azterketa bat egin zuten irailean hasi eta abendura bitarte. Honetarako sindikatuko zenbait pertsonarekin elkarrizketak izan zituen eta zuzendaritzako kideei inkesta labur bat egin zitzaien. Egoera honen berri izan zuenean hasi zen Iñaki Marko «EUSLAB, euskararen normalizaziorako I. egitasmo estrategikoa» deitu dutena diseinatzen. Hasiera batean 4 urteko epea duen arren, sindikatua bera izango da hurrengo kongresuetan egitasmoaren iraupena eta norabidea erabakiko duena.
Egitasmoaren diseinua amaitu, LAB- eko kideei aurkeztu eta eztabaidatu ondoren, planteamendua onartu zuten.
Sindikatuko militanteen jarrera positiboak, indarrak eta oinarri ideologiko sendoak egitasmoa gauzatu ahal izateko aukera ematen dute, baina honen ondoan dago hizkuntza ohitura aldatzeko zailtasuna eta aurreko saiakerek utzi duten etsipen giroa.


PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK.

Proiektuan, kanpora begirako helburuez gain, sindikatu barrura begira, bi atal nagusi antzeman daitezke: batetik,«Hobelan» deitu dutena eta LABen euskararen normalizazio prozesua bideratuko duena, eta bestetik «Trebalan» programa, sindikatuak euskaraz funtzionatu ahal izateko kideen hizkuntz gaitasuna areagotzen lagunduko duena.
Proiektuari buruzko eztabaida epea pasa eta Aste Santu ondoren osatu zen proiektuan «hobemahaia» deitzen dena. «Hobemahai» hauek «hobelan» programaren zati bat dira eta sindikatuak berak dituen talde edo egiturek osatzen dituzte; eta lehenengoa Idazkaritza Tekniko Ekonomikoak osatu du. Mahai hau osatzeko taldeko kideek ados egon behar dute. Mahaia osatuta dagoenean, hizkuntza zertan erabiltzen duten eta euskararen presentzia zertan hobetu dezaketen aztertzen dute, lortu nahi duten helburua zehazten dute eta horretara iristeko egin beharreko bidea nondik nora joan daitekeen ikusi.
Hala ere, metodo partehartzailea eta irekia denez, bideak ibilbide ezberdinak egin ditzake helburura iristeko.
Bide horretan zehar talde edo mahaia bera izango da sindikatuaren atal horri dagokionez egitasmoaren kudeaketa egingo duena. Beraiek hartuko dituzte beren jardunean euskararen egoera hobetzeko hartu beharreko erabakiak. Erabakiak bertan hartuko direnez eta sindikatuko kide diren neurrian erabakietan hitza dutenez, euskaraz ez dakitenek ere hobemahaietan parte hartzen dute.


KIDEEN ARTEAN EUSKARA NAGUSI.

Sindikatuaren lan hizkuntza euskara izan dadin, ezinbestekoa da bertako kideek hizkuntza ezagutzea. Eta hizkuntza ezagutzea, ez bakarrik eguneroko bizitzan erabiltzeko, baita lanerako beharrezkoa den hizkuntza berezian erabiltzeko moduan ere. Honetarako «trebalan» programa prestatua dute. Hori da hain zuzen ere programaren helburua, LABeko kideen ezagutza maila hobetzea. Ezagutza maila hobetzeko maila guztietako ohiko eskolez gain, «mintzatratuak» eta «mintzaguneak» antolatzen dituzte.
«Mintzatratua» eskolak jasotzen dituen pertsonak lankideekin egiten duen tratua da. Tratu hauetan beraiek zehazten dute euskara noiz, zenbat eta nola erabiliko duten. Tratu hauek euskara maila hobetzen laguntzeaz gain, ohituren aldaketarako lagungarri dira.
«Mintzatratua» edozein izan daiteke, eta trebagaiak duen hizkuntz gaitasunaren arabera aldatzen da. Maila baxuko ikasleekin irratia euskaraz entzutea edo bileretarako bidean kotxean doazela euskaraz aritzea izan daitezke. Maila altuagoa duten ikasleek, berriz, ekonomia gaietan edo prentsako berriei buruz euskaraz egiten saiatzea bezalako tratuak egiten dituzte.
«Mintzatratua» duten kideen artean «mintzaguneak» deitu dietenak eratzen dira. «Mintzagune» hauetan hizkuntza sindikatuaren zereginetan erabiltzeko lantzen dute.
«Trebalan» programa bideratzeko AEKrekin hitzarmen bat egin dute eta koordinakunde honek proiektuaren ardura daraman koordinatzaile bat izendatu du. Honetaz gain, bertako irakasleak dira LABeko kideei eskolak eman eta mintzaguneetan hizkuntzaren lanketa dinamizatzen dutenak.
Euskararen normalizaziorako I. egitasmo estrategiko honek Hegoaldeko lau herrialdeetako ia 50 pertsona biltzen ditu bere baitan eta ia 12 milioi pezetako (48 mila libera) aurrekontua izan du lehenengo urte honetan. Dena dela hurrengo urteetan, eta egitasmoa era progresibo batean egin nahi denez, jende gehiago eta aurrekontu handiagoa izango duela espero da


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude