AURREKONTUAK ETA SOLDATA SOZIALA


1999ko ekainaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
AURREKONTUAK
ETA SOLDATA
SOZIALA
Gasteizko Gobernuak zenbait neurri osagarri ezarri zituen iragan astean, bere aurrekontuak EHrekin hitzartutako konpromiso berrietara egokitzeko. Egia da, enpleguaren sorrerari eta gastu sozialaren estaldurari dagokionean, EHren arrastoa nabaritu dela erabaki horietan. Egia da 2.500 milioi pezeta (100 milioi libera) bideratuko direla enpleguaren sorrerarako, eta beste 3.000 AES (Ayudas de Emergencia Social) eta IMIrako (Mínimo de Inserción). Alta, ez da nahikoa, ezta gutxiagorik ere. Neurri honek eragiten dienei orain baino % 9,8 gehiago dagokie, baina horrek esan nahi du hileko 46.150 pezeta baino ez dituztela jasoko, hots, ez dela gutxieneko soldatara (60.000 pezeta inguru) ere iristen. Beraz, Karta Sozialaren eta soldata sozialaren berehalako ezarpena beharrezkoa da. Espero dezagun EHk bere hitza eta konpromisoa betetzea eta ez amore ematea. Eta are gehiago, laguntza horiek erabakitzen dituztenek eta kargu publiko askok milioi erditik gorako soldatak dituztenean. Seriotasun, koherentzia eta duintasun gehiago, mesedez.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude