"Lehiaketena beti da formula baliagarria"


2007ko otsailaren 21an

Irrati eta telebistako «Hirutan hiru»ren arteko lotura zergaitik eten da?

Egia esan, ez dakit zehazki zergaitik, baina formula bezala polita zen kolaborazio hori. Nik uste ordutegi kontua izan dela asko. Mertxe Ezeizaren programa eguerdi partean da eta gurea bazkalondoren; goizean etxean dagoena eta arratsaldean dagoena ez da dela beti publiko berdina izaten konturatzen ginen.

Irratian parte hartzeko joera zuen jendeak gero telebistara ez zuen etorri nahi, ez zitzaion erraza egiten. Guretzako ez zen horrenbesteko problema, baina irratikoentzako bai. Formula etetea erabaki genuen. Polita zen, zuzenekoan ziren etxeko deiak, oso formula radiofonikoa dira.

ETBn dagoen eguerdi-arratsalde parteko hutsunea betetzea lortu al duzue?

Oraindik ez dakit. Egutegia aldatu egin izan digute, oraingoz behintzat dei eta lehiakide kopurua ikusita, mantendu egiten dugu. Segmento horretan audientzia lortzea oso zaila da, eta erronka batez ere ETB-1ean. Gu oraingoz mantentzen ari gara, eta ez da gutxi.

Orain grabatua izateak jendearen parte hartzean eraginik izan al du?

Egunero dei mordoska izaten dira erantzungailuan. Oraingoz, atzeraka baino gora egin du pixkat.

Duela gutxi arte lehiaketa ugari ziren Euskal Telebistan, orain aldiz magazinak nagusitu dira. Erreta al dago lehiaketan formula?

Nik ez dut uste. Ni neu batzuetan harritu egiten naiz jendeak nola erantzuten duen ikusita. Jendea animatu egiten da, lehiaketena beti da formula baliagarria. Lehiaketen barruan formula diferenteak daude, batzutan asmatu egiten duzu eta beste batzutan ez. Gehienetan, zenbat eta formula sinpleagoa izan hobeto funtzionatzen du lehiaketak.

 

Arritxu Zelaia


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude