"Kalera lotsa gabe ateratzeko ausardia lortu dugu, jarrera desberdinakditugu"


1996ko azaroaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Txikitatik omen duzu sorkuntzarako joera. Noiztik duzu zaletasun hori?

Panpinak janztea nuen gustuko eta trapu zaharrak erabiltzen nituen jolasteko. Soinekorik ezean, hala konpontzen ginen. Adibidez, duela gutxi Barbie panpinaren arropa diseinuari ekiteak gogobete utzi ninduen, nolabait antzinako portzelanazko panpinen gogoetak ekartzen zizkidalako lan horrek, Barbie-a niretzat oso panpin itsusia izan arren. Baina onartu behar dut, dena den, mota horretako bitxikeriak erakartzen nautela.

Zeintzuk dira zure lehentasunak? Ibiltokien abangoardia ala kale janzkera?

Bilduma beti. Argi dago hori dela diseinatzaile batek duen lehentasuna, baina ezin dugu inoiz kale janzkera ahantzi, horretara egokitu behar dugu derrigorrez. Ibiltokia sormenaren erakuslehioa dugu azken finean; nahiz eta gerora arropa jantziezina izan, nahiz eta gainerakoek zorotzat hartu, ilusioa eta joerak ezarri behar dituzu, ilusioa eta joerak bai materialei zein koloreei dagokienez.

Sormena bapatean heltzen da, bilduma diseinatzea zenbait ideia piztearen ondorioa da, edozein tokitan, kalean, jatetxe batean datuak bilduz jaiotzen da. Gerora, ideien gorpuzteak hainbat isla izan ditzake, kaleko erosotasunera edota ibiltokiaren eskaeretara molda daiteke. Nik ez diet nire printzipioei huts egiten. Gustuko dut emakume femeninoa, erraz mugitzen dena eta bide horretatik jarraitzeko asmoa dut, aldaketak ezinbestekoak badira ere.

70. hamarkadan lehen denda zabaldu zenuenetik, modaren munduak aldaketa ugari bizi izan ditu. Gainera, emakume janzkeraren lerro klasikoa apurtzeagatik nabarmendu zara, ez al da horrela?

Modaren munduan hastapena latza izan zen, bai, baina dagoeneko galdu dut laztasun horren inpresioa, ez dudalako uste emakume gisa oztopo gehiago izan ditudanik, nahiz eta onartu beharra dagoen, moda munduan gizonezko gehiago daudela emakumeak janzten, gizonezkoak janzten dituzten emakumeek baino.

Nire buruarengan dudan konfiantzak lagundu nau. 500.000 pezetako mailegu batekin zabaldu nuen lehendabiziko denda eta ez zen erraza izan. Garai haietan Bartzelonara abiatzen ginela, orduan ez zegoen Madrilen ezer, askoz ere erasokorragok ginen, ausardi gehiago genuen abangoardia horri aurre egiteko zein norberaren proiektuari ekiteko. Aurriritziak ere bazeuden, gainera, eta denak bezala jasan behar izan genituen lekuz kanpoko kritikak edo zentsura hitzak.

Egun klasikoagoak izan gaitezke, apalagoak, baina lotsa gabe kalera ateratzeko ausardia dugu. Lehen jai egunetako arroparekin nahikoa bagenuen ere, jada ez da horrela gertatzen eta, garai desberdinak izanik, balore eta jarrera desberdinak ditugu arroparen inguruan. Izugarri aldatu gara, batzutan hobera egin dugu eta bestetan atzera.

Modak ezartzen dituen kanon estetikoak gainditzea zaila izatean da. Nola lortu duzu, klasikotasuna apurtzea, betiko ildo gainditzea?
Klasikotasuna ez da inolaz ere apurtzen, baizik eta aldatzen. Abangoardia eta naturaltasunaren edo norberaren bapatekotasunaren nahasketa bezala ulertu behar dugu klasikotasuna. Moda, oro har, hainbat e
lementuren lotura da, eta era berean eroso egon behar duzu, bai norberaren irudia islatzen den heinean zein jantziaren barruan.

Ildo honetatik, ez dut beldurrik izan nire artxibategian elementu desberdinak eta berriak gordetzeko. Agian begiluze bat izan naizelako txikitatik, eta dena begiratzeko ohitura dudalako, bost axola arropa, lanpara, jostailu denda bateko erakuslehioaren aurrean gelditzea zerbait deigarria suertatu bazait.

Azken finean, nire izaeraren isla da eta hori ere nolabait agertzen dut nire jantzietan. Elementu, material ala estilo desberdinetara jo dezaket jantziaren azken emaitzak hala eskatzen badit.

Diseinatzaile gazteek ekar dezaketenaren beldur zara?

Inola ere ez. Irudimen berriari ateak zabaldu behar zaizkiola uste dut, mugak edota trabak jarri gabe hegan egiten utzi behar diegu. Diseinu eskoletatik emaitzak agerian daude eta gu baino prestatuagoak daudelako ala berritasuna eta ideia berritzaileak beharrezkoak ditugulako, ezin dugu moztu gazteen ideien etorrera.

Diseinatzaile berriengan sinesten dut moda mundura ekar ditzaketen emaitzak asko baloratzen ditudalako. Baina ez gaude batere kontrajarriak, gure arteko batuerak emaitza hobeak eman ditzakeela uste dudalako, bai bezero zein kalitatearen alde.

Kalitatea oso kontuan hartzekoa da, batez ere, ideien urritasuna dagoenean. Hala ere, lagungarria da nire ustez zure ondokoak zuk adina ala zuk baino gehiago dakiela jakiteak.

Artean gertatzen den bezala, modaren abangoardia ez da diruari esker mugitzen eta horregatik zerikusirik badugu arte plastikotan ala antzeko arlotan ari den jendearekin.

Euskal diseinatzaileek modaren industrian hankamotz zabiltzala uste duzu?

Merkatuak eskatzen dituen salmenta baldintzak kaleak ezartzen baditu ere, «business is business» ukaezina da. Horregatik nahiago dut industriaren atzaparretatik, ahal dudala, ihes egitea. Nahiz eta onartzen dudan industria horren baldintzen pean ari garela ezinbestean eta egokitzea derrigorrezkoa dugula.

Nik neuk etxean dut, zorionez, lantaldea eta lantokia gertu izatea nahiago dut. Eta hauek dira niretzat moda industria horren oinarriak, jantzigintza tailerrak hain zuzen ere. Oztopo handiak gainditu behar ditugu ehungintzaren industria handira heltzeko eta bertoko diseinatzaileek ezinbestekoa dugu Euskaditik ateratzea produkzio prozesu horren bila. Txarrena da, baina, horrek asko garestitzen duela emaitza.

Bestetik, diseinatzailearentzat zaila izaten da horrela sortze-prozesuaren pausoak eta azken bukaera jarraitzea edota zuzentzea. Horregatik ez dut batere gustuko besteen eskuetan uztea nire lana, zerbait gaizki ateratzen bada nire erantzukizuna delako. Hala ere, Eusko Jaurlaritzatik laguntzak jasotzen ditugu eta eskergarria da gure alde egiten duten lana, kementsu ari baitira.

Estilismoan ere aritua zara, telebista zein antzerki mailan. Aktore zein emakume ezagunak jantzi dituzu. Zertan ezberdintzen da lan hori?
Eszenatokiarentzat lan egiteak ikusmira desberdinak eskatzen ditu. Lana egiteko modua desberdina da. Neurri eta koloreekin beste era batera aritu behar zara pertsonai horren izaera agertu nahi baduzu. Ezaguna da telebistarako ere zenbait kolore ezin direla erabili. Gainetik, antzerki lanak eskatzen duen pertsonaiaren arabera jokatu behar duzu.

Eta, kale mailan, zer deritzozu euskal emakumearen janzkerari dagokionez?

Gizonezkoak ere jantzi izan ditut inoiz, jantziak eta gizonezkoak merezi bazuen behintzat, senarra ala semeak... Txantxak alde batera utzita, esango nuke euskal emakumeak zein gizonezkoak ondo jantzi direla. Horretan nabarmentzen gara.

Irudia oso garrantzitsutzat jo dugula esango nuke, baina ez dugu behar izan arropa garestia. Armairura jo eta irudimena izan dugu aldatu ala estiloz berritzeko, ukitu berezi bat dugu desberdintzen gaituena.


MYRIAM GARTZIA


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude