"Atzerrian ikusi dugunez euskal esportazioen gorakada ahulduz doa"


1995eko azaroaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Javier Elorriaga, San Jose enpresako gerenteari egindako elkarrizketa
"Atzerrian ikusi dugunez euskal esportazioen gorakada ahulduz doa"
Javier Elorriaga, San Jose nazioarteko garraio enpresako gerentea
Transportes Internacionales San Jose, 1956an sortu zen enpresa, 4.000 milioi pezetako fakturazioaz (160 milioi libera) Euskal Herriko garraio konpainia nagusienetakoa bihurtu da. Egoitza Oiartzunen duen sozietate anonimo hau jada Europan ere finkatu da Hixpan eta Tremsa elkarte filialekin.
Azken urteotan garraioen sektorea gogor jo duen krisiak ez du eragin larririk izan San Jose konpainian; zergatik izan da hau?
Azken urteok orokorrean denontzat izan dira txarrak, 1992ko uztailetik aurrera batik-bat. 1994ko azken sei hilabeteetan hobekuntza sumatu zen nazioarteko garraioen sektorean, batez ere pezetaren debaluzioa zela eta. Debaluazioak esportazioen gorakada eragin zuenez, nazioarteko merkantzien garraioa suspertu egin zen. Espainian aritzen diren konpainiek, aldiz, ez dute debaluazioarekin ezer onik atera, eta gainera Espainiako kontsumoa lurretik dabil.
Aipatu duzunez, zuentzat erabakigarriak dira esportazioak; euskal enpresek geroz eta gehiago esportatzen dute?
Aurten euskal enpresen artean nabaria den esportazioen gorakada hori mantendu bada ere, jada apur bat moteldu egin da. Dena den, zera eduki behar da garbi: orokorrean gehiago esportatzeaz gain, esportatzen denaren artean gure kamioiekin garraiatzen diren merkantzien kopurua ere hazi egin dela.
Zein eragin izan du zuen konpainian nazioarteko garraioen alorrean gertatu den tarifen gerrak?
Arazoa sortu zen Europako zenbait garraio konpainiek pezeta goian zegoela baliatuz tarifak zeharo merkatzea erabaki zutenean. Debaluazioa gertatzean pezetatan zeuden tarifa merke horiek, liberatara edota markoetara pasatzean tarifa barregarriak bihurtu zirela. Orduan Espainia Europako hainbat garraio konpainiarentzat pena merezi ez zuen merkatua bihurtu zen gauetik goizera. Gauza bera gertatu zen Italian; han hemen bezala irteeratik jarritako tarifak ez dira inolaz ere errentagarriak Alemaniako nahiz Frantziako garraio konpainia gehienentzat. Egun tarifen merkatze zentzugabeak jada hondoa jo du, moderazio nabarmena nabari daiteke.
Dena dela, orokorrean garraioen sektoreak aspalditik izan ditu arazo endemikoak; egungo egoerak arazo horiek gainditzen lagun dezake?
Aipatu dugun tarifen merkatze basati horrek ondorio oso larriak ekarri dizkie Euskal Herriko konpainia askori. Zenbait konpainiak esportazioen gorakadari esker egun ondo baino hobeto ibili beharko lukete, baina tarifen gerrak jipoi latza eman zienez, orain ondorioak pairatzen ari dira. Horrez gain, Espainian kredituen interesak Europan baino askoz altugoak egon dira: alemaniar edo frantziarrek baino sei-zazpi puntu garestiagoak diren interesak ordaindu izan ditugu.
Eta kredituez gain, terreno industrialen kostu handiak ere ez dira ahazteko modukoak izango?
Terrenoen kostuak ez dira ez txantxetakoak garraio enpresentzat; azken batean guk ez dugu industrialdeen alternatiba hori. Zerbitzu enpresa bereziak gara: terreno handiak behar ditugu eta Gipuzkoako eskualde honetan garraio enpresa bat jartzeak izugarrizko kostuak dakartza. Arazoa da terreno industrialaren prezio ikaragarriak ordainduz guk produktiboak ez diren lursailak erosten ditugula, soil-soilik kamioiak aparkatzeko. Iparraldean, esaterako, terrenoen prezioak ez dira hain garestiak, hango enpresak ez dituzte halako eragozpena. Arazo honek irtenbide zaila du gaur eta hemen.
Etorkizunari begira zein baldintza bete beharko dituzte aurrera atera nahi duten garraio enpresek?
Tontokeria dirudien arren, gure artean oso garrantzitsua da bidaiak sortzen diren leku jakin horietatik gertu egotea. Azken hiru urteotan hemengo enpresa askok Europara nola edo hala irten beharrean ikusi dute euren burua. Eta noski, guk tarifa oso txarrak genituen han, frantziarrek eta alemaniarrek tarifak zeharo merkatu baitzituzten. Gauzak okertzeko bueltako bidaia kargatuta egitearren hirugarren enpresaren bat bilatu behar zenuen, kamioiak hutsik itzultzea galera izugarria baita. Orain, ordea, gu gara tarifak merkatzeko moduan gaudenak eta jada delegazioak eta filialak ditugu Europan, hirugarren eskuetara zihoazen komisioak aurreztuz.
Eta pezetaren debaluzioak bukatutakoan zer gertatuko da?
Noski, ezin dugu pentsatu egungo merkatuan iraunbiziko garenik etortzear dauden pezetaren debaluazioei esker. Absurdoa da. Orain, adibidez, nominen kostuak duela bi urte baino merkeagoak dira eta momentu ona bizi dugu baina ezin gara lo geratu. Enpresaren gestioa zuzen eraman, kamioiak berritu -bataz beste gure kamioiek egun bi urte baino ez dituzte-, Europako Batasuneko arau teknikoak arretaz jarraitu eta informatikan -software- eta teknologian -telefonia mobila, bueltako bidaiak ez galtzeko- inbertsioak egitea ezinbesteko baldintzak dira gaur egun.
KOLDO GOITIA
GOITIA, Koldo
18,19


Gaiez\Ekonomia\Zerbitzuak\Garraioak\Kamioiak
Pertsonaiaz\ELORRIAGA3
Egileez\GOITIA1\Ekonomia


Azkenak
Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude