«Araban euskararen etorkizuna baikor ikusteko arrazoirik badago»


1994ko urriaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Koldo Zuazo Euskara ikertzaileari elkarrizketa
«Araban euskararen etorkizuna baikor ikusteko arrazoirik badago»
Koldo Zuazo
Duela bi urte Euskal Herriko Unibertsitatean abian jarririko Hizkuntza Plangintzarako Diplomaren zuzendari berria dugu; proiektu hasi berria, denbora beharko du oraindik sendotu eta fruituak ematen hasteko. Besterik ere bada, baina, Koldo Zuazo, aspaldi honetan orduak ematen baititu Arabako euskara ikertzen. Nerbioi ibai aurreko bere etxean hartu gaitu eibartarrak, luze jo duen solasean.
Zein da EHUko Hizkuntza Plangintzarako Diplomaren egitekoa?
EKB eta Eusko Jaurlaritzako HABE eta HPIN izan dira bultzatzaile nagusiak. Bi proposamen heldu ziren, eta unibertsitateak bi horiek batu ditu. Bi bultzatzaile horien helburua euskara teknikariak eta euskara munduan lanean ari direnei prestakuntza teoriko bat ematea zen.
Nola egituratu da ikastaroa?
Lau arlo dauzka, lehenean munduan zehar egin diren esperientziak _Kanadan batez ere_ eta Euskal Herrian bertan Txepetxek egindako proposamena jorratuko ditugu. Bigarrenean, Siadecok egindako lanak oinarri hartuz gehienbat, teknikariei azalduko zaie zelan diseinatu herri edo eskualde batean euska- ra normalizatzeko estrategia.
Hizkuntzaren arazoa ahal den ikuspegi orokorrenean aztertu nahi dugu. Hasi haurtzaindegietatik eta hizkuntzaren transmisioaz, lan munduaz segi, UEMAren esperientzia, udaletxeetako euskara teknikariak...
Behar handia al dago euskara munduan lanean ari diren teknikari eta ez-teknikari horiek prestatzeko?
Duda barik. Hor dabilen jendea eta hor ibiliko dena prestatu egin behar da. Luzera begira, baina, hizkuntzaren egoera eta hori hobetzeko azterketa unibertsitateko ikasketa ezberdinetan txertatu nahi genituzke. Filologian, Soziologian, Pedagogian edo Psikologian, esaterako, orain arte hizkuntzari ez zaio behar adinako garrantzirik eman.
Luzera begira, uste dut diploma hau izan daitekeela bidea beharrizan hori jendeak ikusteko, irakasleak trebatzeko, unibertsitateak horretarako pertsonala eta lanabesak eduki ditzan.
Ikastaroan erakunde eta herri mugimenduen arteko elkarlana eman da.
Elkartzea ezinbestekoa da. Interesgarria izan da horrelako ekimen batean erakundeetako eta hortik kanpoko jendea elkartzea. Iazko alderdi positiboetako bat hori izan zen, eta aurrerantzean ere hori landu behar dugu.
Uste dut erakundeak bere aldetik ibili direla, eta herri mugimenduak ere beste bidetik, batasun barik. Ikastaro honek aukera eman du bi mundu horietan dabilen jendea batu eta elkarren berri izateko, norberaren esperientzien berri izan eta horiek trukatzeko. Bateratze hori derrigorrezkoa da. Helburuak eta taktikak ere antzekoak izan behar ditugu. Garrantzitsua da, bestalde, Hego Euskal Herri osotik etorri dela jendea ikastaro honetara.
«Arabako euskara» lana argitaratua duzu. Bertan, Araban garai batean euskalki propioa mintza zitekeenaren hipotesia planteatzen duzu. Ba al dago, gaur egun, haren arrastorik?
Arabakoa euskalki ezberdina izan zitekeela Mitxelenak esan zuen, 1958an. Ditugun datuekin ezin da esan euskalki ezberdina zenik, gerta baitaiteke egun Bizkaian egiten denaren jarraipena izatea. Esan daiteke, ordea, Araban 2-3 hizkuntza eremu ezberdin daudela.
Egun Nafarroako Burunda eskualdeko euskara aztertzen ari naiz, Arabarekin mugan dagoena. Herrialde honekin muga egiten duten eskualdeetako euskara aztertuz, garai bateko arabar euskararen ikerketan aurrera egin daitekeela uste dut.
Burundako hizkera ustekabeko handia izan da niretzat. Hangoa oso euskalki berezia da. Nafarroan egiten den euskararekin antza handia du, baina, era berean, badu antzik gipuzkera eta bizkaierarekin ere.
Arabako ipar ekialdean euskara zelakoa zen jakiteko era bakarra toponimia da. Toponimiak eta Burundako hizkerak erakusten digutena antz handia dute. Pentsa daiteke Aguraindik ekialdera behiala egiten zen euskararen jarraipena izan daitekeela hangoa.
Aurki al daiteke arrasto berririk beste inon?
Artxibategi zibilak eta elizarenak arakatu beharko lirateke, ia gauza gehiago aurkitzen diren. Dialektologian askotan pentsatzen dugu dena eginda dagoela, eta kontrakoa gertatzen da. Behar bada gipuzkera eta bizkaiera pittin bat ezagutzen ditugu, baina Nafarroa, Nafarroa Beherea, eta Araba ezezagunak zaizkigu.
XVIII. mende bukaeran Arabako zati handia euskalduna zen artean. Zeintzuk izan dira atzerakada horren arrazoiak? Nafarroako gibeleratzearekin parekotasunik ba al dago?
Bai, eta baita Euskal Herriko beste tokietan eta munduan hizkuntza txikiekin gertatu den prozesuarekin ere. Hegoaldean euskara sustatzeko lehen mugimendua XVIII. mende erdialdekoa da, Donostia inguruan abiatu zena, handik Gipuzkoa eta Bizkaira hedatuz. Ordurako Araban euskara dexente galdua zegoen hiriburuan, baita Iruñean ere. XVIII. mende erdian eta zeresanik ez XX. mendean izan den euskararen aldeko mugimendu hiritar hori, industria guneetatik etorri izan denak, Araban eta Nafarroan ez du indarrik izan.
XVIII. mende bukaera aldera oraindik Arabako eremu zabal bat euskalduna zen, nekazari mundukoa. Nafarroan bezala, jende horrentzat euskara inertziaz erabili izan den hizkuntza izan da, hiztunak lotsatu egin dira euskaldunak izateaz. Nekazari munduarekin lotu dute hizkuntza, mesede baino kaltea bailitzan.
Nolako etorkizuna du hizkuntzak Araban?
Baikor izateko arrazoirik badago. Beti esaten da demografia behera doala, baina Araba eta Lapurdi dira gora doazen bi euskal herrialdeak. Gora joate horrek hor gazte jendea badagoela esan nahi du, eta hizkuntza baten etorkizuna gazteen eskuetan dago. Bestalde, hiriburua eta unibertsitatea dela, Gasteiza gazte jende euskaldun asko joan da.
Arazoa beste leku batzuetako berbera da, Gasteizko euskaldun horiek nola bildu, ekintza antolatu eta bateratuak egiteko. Irakaskuntza bultzatu behar den legez, aisialdia ere funtsezkoa da.
UA inguruko sektoreen erasoa hor dago.
Ezin dugu ahaztu UA Gasteizko fenomenoa dela, eta Gasteiz eta Araba ezin dira berdindu. Ez dut uste Araban jarrera anti-euskalduna dagoenik. Jarrera normala dago, edo aldekoa. Araba Euskaraz iaz Labarkan egin izana jarrera horren adierazgarri da.
Zeintzuk dira, beraz, alderdi ezkorrak?
Asko. Estatu espainiarrean hizkuntzei buruz sekulako ardura eza dago, irakaskuntzan esaterako, batere garrantzirik ez zaie ematen hizkuntzei. Eta ez bakarrik estatu barrukoei; zenbat jendek daki hemen, ondoan edukita, frantsesa? Ez dago kultura hori.
Bestalde, hizkuntz aniztasunari ez zaio begirunerik. Esaten da demokrazia badagoela, eta demokrazia botoa ematea baldin bada, egon badago. Baina demokrazia kultur aniztasun hori errespetatzea bezala ulertzen badugu, oso urrun gaude oraindik.
Hirugarrena euskaldunok euskararengako dugun ardura falta da. Sarritan identifikatzen da hizkuntza nekazari munduarekin, baserritarrarekin, artaburuarekin... Besteen adinakoak bagarela ez dugu ikusten.
Gure baitan egin behar dugu aurrerapausoa. Azken 30 urteotan izugarrizko urratsak eman ditugu, badago nahiko jende euskaldun izateaz lotsatzen ez dena, eta gainera euskara kultur hizkuntza bezala darabilena. Baina asko dira dinamika horretatik urrun dauden euskaldunak.
Kultur alorrean egin da, beraz, aurrerakada.
Kontzientziatuta dagoen jendearen artean ere konturatzen gara zenbaitetan huts egin dugula. Irakaskuntzarekin dena konponduta zegoela uste genuen, eta ez da egia. Hizkuntza haserrerako, maitasunerako, denerako da... Sarritan argota erabili behar dugunean frantsesa edo gaztelaniara jo behar dugu. Hori orain 50-60 urte gertatu den kontua da, orain dela 50 urteko euskaldun batek arazoak izango zituen kultur alorrean euskara erabiltzeko. Orain, ostera, gai gara kultura alorrean, baina beste alde batetik dugu koska. Lagunarteko hizkera sarritan gaztelania da, nahiz eta gai izan gauza serioez euskaraz idazteko, hainbat esapide erderetatik hartu ohi ditugu. Horrek hizkuntzak transmisio arazo serioak dituela esan nahi du.
EHUko irakasle bezala, nola dakusazu irakasle kanporatuen auzia?
Konpontzea nahi nuke. Honetan, gauza guztietan bezala, gizarte honetan aniztasuna ez da aintzakotzat hartzen. Oso gizarte intransigente batean bizi gara, alderdi guztietatik. Orain arte izan ditugun zenbait jarrera itsu baztertu eta jarrera zabalagoa hartu behar dugu.
Horko lagun batzuk aitzindariak izan dira euskara unibertsitatean sartzean.
Unibertsitatearen normalizazioazioa ez da arazorik ez izatea bakarrik, baizik eta ongi funtzionatu eta giro ona egotea. Giro on hori egoteko, jarrera intransigenteak alde batera utzi behar dira. Irakasle hauek badituzte beren arrazoiak.
ALBERTO IRAZU
28-32

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poEAE
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazUAZO1
EgileezIRAZU1Hizkuntza

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude