«Politikarien aginduak utzirik, kultura herritarren esku da»


1994ko ekainaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ipar Euskal Herriko kultur egoeraz Luzien Etxezaharretarekin
«Politikarien aginduak utzirik, kultura herritarren esku da»
Luzien Etxezaharreta, Ipar Euskal Herriko kultur egoeraz hausnarketan
Ezaguna da aspaldidanik Luzien mugaz bi aldeetara. Pertsona gutxik biltzen dituzte beren baitan horrenbeste kultur arlo ezberdin: kazetari, idazle, argitaratzaile... eta irrati-gizon ere azken berrien arabera. Gutxik bezala ezagutzen du Pirinioetatik iparralderako kultur egoera; eta gai istilutsu honen inguruan zuhurtasunez baina luze mintzatu zaigu elkarrizketa mamitsu honetan.
ARGIA. Euskal Kultur Erakundearen eskutik irratigintzan lanean hastear zaudeneko berria zabaldu da. Zein da proiektu berri honen ardatza?
LUZIEN ETXEZAHARRETA. EKE euskal kulturaren sustengu-politikaren emaitzetariko bat da. Hiru euskal irratiei _Gure Irratia, Irulegi Irratia eta Xiberoko Botza_ ekoizpenerako laguntza ematen zien, baina diru eza zela eta, EKEk laguntza horiek _komunikabideei oro har_ eta irakaskuntzari ematen zizkionak moztea erabaki zuen. Proiektu honen arabera, EKEk hiru irratiek batera egingo duten emanaldi bati bere sustengua ematea erabaki zen.
A. Nolakoa izango da irratsaio hori?
L.E. Kultur sorkuntzari lotua izango da eta autonomikoki ekoiztuko du EKEk. Kultur animazioa bultzatu eta harremanak sortzea du helburu, adibidez antzerkilari eta kultur sortzaileen artean, erakunde ezberdinen artean... Beraz, sorkuntza formak biziaraztea eta unean uneko kultur egoera irratiko asteroko saio honen bidez hedatzea.
A. Horrekin batera tartekatuko duzu «Euskaldunon Egunkaria»n burutzen ari zaren lana. Zein egoeratan da egun Ipar Euskal Herrian?
L.E. Euskararen arazoei loturik dago bere egoera gure artean. Ezagupen ofizialik ez du euskarak eta, beraz, egunkariak izaniko harrera ere mugatua da. Baina hobekuntza bidean sartuak gara, jendeak bere onespena eman dio eta lan-tresna nagusia da hemen ere, irakaskuntzan... Euskara estandarizatuak, bestalde, ez du erraztu onartua izatea. Garapen egoeran gaude, beraz, eta ez du hasieratik behera egin. Mantso, baina aurrera goaz. Lehen etapa batean gaude, eta jendeak ondo erantzuten die gure kanpaina berriei. Baikor gara.
A. Zein erronka du «Egunkaria»k Ipar Euskal Herriko bizitza jorratzeko?
L.E. Gehigarri bat egiteko beharra dago, baino arazo ekonomikoek ezartzen digute muga. «Iparkaria» egin nahi genuke, hurbiltasuna galdegiten zaie komunikabideei, eguneroko berriak biltzea, jendea mobilizatzen duten gertakariak kontatzea. Hori ezinezkoa da egungo egiturarekin, gertuko perspektiba eta nazio mailakoa jorratzea aitzinatzen da.
A. Maiatz aldizkari eta argitaldarian ere murgildurik zara. Burutu berri diren literatur jardunaldien emaitzak zeintzuk izan dira?
L.E. Euskal munduaren mugitzea bilatzen dute, eta Hegoaldeko idazleen ezagupena zabaldurik literatur sorkuntzaren gurutzatze bat. Emaitzak baikorrak dira eta Maiatzkideak bederatzigarren aldiz biltzea onuragarri izan da. Gainera zabalpen handia izan dute komunikabideetan. Horrela gogoeta bat bultzatu nahi izan dugu, euskararen inguruan, eta bertako egile batzuk plazaratu.
A. Argitalpenen aldetik, zein egoeratan dago Maiatz?
L.E. Hamar urtetan hogeita hamabost bat liburu eta aldizkariaren hogeita bat ale inguru plazaratu ditugu. Bada jenderik idazten duenik eta inon kaleratzen ez duenik. Dirulaguntzak oso murritzak dira, baina urtean hiruzpalau liburu kaleratzen jarraitu nahi dugu. Aldizkariaren berpiztea zen beste erronka, irakasle eta ikasleentzat material interesgarria eskaintzen baitu. Euskararen atsegina literaturak ekartzen du eta bere hedapena bultzatu nahi dugu, ez euskal hizkuntzaren defentsa, orain arte bezala. Esperantza dut belaunaldi gazte berri batek literaturaren funtsa bilatzea, elkarlanean oinarrituriko literatura berritzailea sortzea.
A. Ez dirudi euskal kulturaren egoera Iparraldean oso baikorra denik.
L.E. Kulturaren berpiztean euskararen iraupena irabazi edo galduko dugula dirudi. Arazoa oso politikoa da, gizartearen sektore guztiak daude inplikaturik, aukeraketa bat egin beharra dakarrelako. Aldaketak eman ere egin dira, kultur taldeen eraginez asko aldatu dira, garai bateko militantismoa krisi ekonomikoaren hutsean geratzen ari baita.
A. Kulturgintzaren birplanteatzea beharrezkoa dela entzuten da gero eta gehiago.
L.E. Norabide aukera, kultur politika baten egitea orain hamahiru urte planteatzen hasi ziren, ezker gobernuari norabide batzuk proposatzea. Baina gauza gutxi lortu da eta azkenik emaitza nagusia Euskal Kultur Erakundearen sorrera izan da. Erakunde hau ere barne-gogoeta sakonean murgildurik da, sorkuntza eta hedakuntza bere politikagintzaren bi adar nagusiak direla.
A. Zein jarrera dago kultur mailan kaleko jendearen aldetik?
L.E. Behar bat sumatzen da, eta erantzuna ematen zaionean beste beharrak sortzen dira. Kultur etxeak sortu zirenean euskal kultura ez zen ezaguna, eta militantismo handiz xede izugarriak erdietsi ziren. Jendeak parte hartzen zuen. Orduko gazte belaunaldi hori, lan handia egina, orain baztertua geratzen ari da. Beharrak ere aldatu egin dira eta gure egitura zaharrak ez daude egokiturik erritmo berean aldatzeko.
A. Bayrouk hitz ederrak esan zituen euskal kultura laguntzearen alde. Zein iritzi dago hark esandakoez?
L.E. Uste dut ez dela jada sinesterik. Ezkerreko gobernuaren aginduak sinetsi egin ziren behar handia zegoelako, baina ez dira bete. Bayrouk orain esandakoak oso gutxik sinetsi dituzte. Frantziako eta Europako norabide nagusiak inposatzen dituzte eta Euskal Herrikoak ahantzi egiten dira. Jendea ohartzen da berak behar dituela gauzak egin, politikarien aginduak utzirik kulturgintza herritarren esku da. Baina indar gutxiago da, akidura da krisi ekonomikoagatik.
A. Zein da EKEren egoera, guzti horren aurrean?
L.E. Onarpen ofizialik lortu ez bada ere _are gutxiago Toubon legearen arabera, frantsesaren peko berdintasuna du lelo nagusia, krisi egoeran sortua da eta diktadurapekotzat har baitaiteke_, euskara eta euskal kulturaren onespena lortu da gizarte mailan, baita politikari mailan ere, eta hau berri nagusia da. Gehiengoa dago alde eta EKE egoera onean da, laguntzak badituela, nahiz eta beti ere nahikoa ez izan (hiru milioi libera) urteko aurrekontua.
A. Etorkizunari begira, nola ikusten duzu kulturaren egoera?
L.E. Herri-erakundeen jarrera da kulturaren indar nagusia eta herri-kultura onetsia izan da. Ez dira indar antolatuak baina beraiengan datza kulturaren bilakaera. Euskararen kezka oinarri ez izan eta kultur sorkuntzarako gogoa, horrela beste herrietako kulturekin harremanetan jartzea da gure etorkizuna. Erronka nagusia sorkuntza zaintzea da, bultzatzea. Bideseinaleak, irakaskuntza eta sorkuntza dira hari nagusiak. Gogoeta-bideak ematea, bestalde, garrantzitsua da aurrera egiteko. Komunikabideek ere lan garrantzitsua dute bide honetatik.
Ritxi Lizartza
42-45

GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaKultur ErakEKE
PertsonaiazETXEZAHARR1
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


Eguneraketa berriak daude