«Biltegi hutsa baino, museoek kultur proiektua izan behar dute»


1994ko apirilaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
San Telmo museoko zuzendari berria den Rafael Zulaikari elkarrizketa
«Biltegi hutsa baino, museoek kultur proiektua izan behar dute»
Rafael Zulaika da Donostiako San Telmo Museoaren zuzendari berria
Donostiako Kultur Udal Patronatuko Museoen arduradun nagusia izendatu berria, Rafael Zulaikak, besteak beste, aurrerantzean San Telmo Museoaren ardura izango du. Arte Historian lizentziatua, lehenago Bilboko Arte Ederretako Museoan, zabalkunde arloan 5 urtez, eta Donostiako Untzi Museoan arlo berean 3 urtez aritu da. Museoek bete beharreko funtzioa eta, oro har, museogintzaz duen ikuspegia azaldu digu ondoko elkarrizketan.
ARGIA. Donostiako San Telmo Museoan zubi lana egitea tokatu zaizu.
RAFAEL ZULAIKA. San Telmo aldaketa garaian dago. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udalak sinatutako hitzarmenaren bitartez, jada gauzatutako lehiaketaren bitartez sei enpresak aurkeztutako proiektuen artean, urtebete barru inguru bat aukeratuko da museo berria egiteko. Beraz, Donostiako Udalak San Telmorekiko zein harreman izango duen ikusteke dago, baina ia ziur, oraingoa _bere esku erabat_ baino txikiagoa izango da.
A. Zeintzuk dira San Telmok dituen behar nagusiak?
R.Z. Bi arlotakoak izan daitezke: kanpora eta barrura begira. Barrura begira, konfiantza berreskuratzeko proiektu bat guztion artean osa dezakegu, jakinik urtebete edo epe laburrekoa izan daitekeela. Erreleboa ziurtatu behar dugu, beste proiektu zabalagoa laster etorriko zaigulako.
Kanpora begira, gizartearen ekarpenean konfiantza handia dut. Museoekiko egon ohi den irudi txar horretan gizartea ere bada maila batean erruduna. Gizarteak _erabiltzaile gisa_ ardura ere badu, eta bere ideia eta eskaerak helarazi behar ditu. Museoarekiko harremana eta eztabaida beharrezkoak dira.
A. Museo berrien definizioan, zein da zure ustez atalik garrantzitsuena: zainketa, ikerketa ala zabalkunde lana?
R.Z. Hiruren arteko oreka behar da. Aldi berean, museoen lana gehiago gizarteratu behar da. Hala ere, ondarea da museoen arima, eta horren gainetik egin behar da lan guztia.
A. Museo baten baliagarritasun publikoa zeren arabera neur daiteke?
R.Z. Kultur arloan garbi dago inork ez duela zalantzan jartzen. Eskolako lanaren osagarria izan behar luke. Museoak eskaintza zaindu behar du eta jendeak probetxua atera behar dio, eta horretarako lehen aipatutako hiru atalak zaindu behar dira.
A.Museoen artean elkarlana bideragarria izan daitekeela iruditzen al zaizu?
R.Z. EAEn Eusko Jaurlaritzari dagokio lege berriaren bitartez hori burutzea. Oraindik ere, LTHren bitartez, konpetentziak modu zabal batean diputazioei dagokie. Horrela, bada, gaur egun lurraldekakoek _diputazioen esku direnak_, gehi Jaurlaritzarenek _sail desberdinetakoak gainera_, udal mailakoek... inolako harremanik gabe dihardute. EAErako Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailaren partaidetza handiagoa behar da. Bestalde, oraingoz ez dugu _Frantzian bezala_ museo homologatuen sarerik, jabegoa edozeinena izanda ere... Sare hori elkarlana bideratzeko abiapuntua izan liteke.
Euskal Herri osorako, berriz, hainbat lagunek Museoen Nazioarteko Kontseiluaren barruan euskal taldea osatu dugu, eta gure ekimen nagusia horixe da: museoen arteko elkarlana bultzatzea. Oraingoz Euskal Herriko museo guztien direktorio bat osatzen ari gara, eguneratutako datuekin, eta museo guztietara bidaliko dugu. Gobernuz kanpoko erakundea denez, EAE, Nafarroa eta Iparraldeko museoak koordinatzeko aukera bat izan liteke.
A. Zeintzuk dira une honetan beharrezkoagoak: museo interdiziplinarrak ala gai baten ingurukoak bakarrik?
R.Z. Denak dira beharrezkoak. Nik interdiziplinartasun hori oso ontzat hartzen dut, beharrezkoa da gainera. Kultura gauza zabala da, gehiegi zehazterakoan pobretzen da. Arloak nahasten dituen kultur ikuspegia aberatsagoa iruditzen zait. Lehengo kontserbadurismo horretatik atera behar du kulturaren kontzepzioak.
A. Museoak ustez bizi diren marjinaltasunetik atera daitezen, zein litzateke jorratu beharreko bidea?
R.Z. Museoak aldatu eta gizartearentzat baliagarriak egin behar ditugu. Gizarteak dauzkan interesguneak zehatz jakin behar ditugu. Gure arazoez hitz egin behar digu museoak. Zentzu honetan, ez bakarrik kanpoko atea, barrukoak ere irekita eduki behar ditu: mintegia, liburutegia, berriztapen laboratorioa, biltegia... mezu zabalagoa eman behar du. Museoak ez dira biltegi hutsa, eraikuntza bat objetoak bere baitan dituena, baizik eta kultur proiektua izan behar dute museoek. Gaur egun, gizartean, behar hainbat eragiten ez badute ere, hala ere, gauzak aldatuko direla eta epe laburrean askoz eragin handiagoa izango dutela uste dut.
A. Murrizketa garai honetan, Guggenheimi dagokionez, baliabide eta lehentasunen arteko orekarik ikusten al duzu?
R.Z. Dagoeneko gainditu behar dugu alde eta aurka egoteko garaia. Bertan dago, eta ondorioz, zentzu honetan ontzat eman behar dela uste dut. Bere tokia duela ez dut zalantzan jartzen. Hala ere, lehentasun aldetik, gehiegizkoa eman diotela iruditzen zait, jakinik bestelako beharrak ere badaudela, eta oso nabarmenak, San Telmo esate baterako. Jarrera kritiko batetik ere, Gugenheimetik ikas dezakegula iruditzen zait, metodologia aldetik berritasunik ekarriko digute. Beraien esperientziarekin aberastu gaitezke, azken batean beraiek ere guregandik ikasten arituko direlako, eta gure errealitatearen zenbait atal ere ikertzen arituko direlako. Hor trukea egon daiteke, eta aberatsa gertatu.
Patxi Sarriegi
46-47

GaiezKulturaArteaAretoakMuseoakSan Telmo M
PertsonaiazULAIKA2
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Izpegiko gainak herri baten aldarri izanen dira buruilaren 19 eta 20an

Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


Eguneraketa berriak daude