«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»


1994ko urtarrilaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohiari elkarrizketa
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohia
Polizia frantses batek 1988ko otsailaren 19an atxilotzeko unean bizkarrean jotako tiro baten ondorioz kadira baten gainean bizi da ustez Iparretarrak taldeko kide den Ttotte Etxebeste. Joan den maiatzean zenbait auzirengatik berriro preso sartu zuten, ondorioz, protesta ugari eraginez. Abenduaren 24etik kalean da, zazpi hilabete Fresneseko espetxean egon ondotik. Hemen ditugu bizi izan duen egoeraz gogoeta batzuk.
ARGIA. Zazpi hilabete horietan, Fresneseko ospitalean, zer izan da gogorrena?
TTOTTE ETXEBESTE. Biziki baldintza txarrak izan ditut. Zeldan ezin nuen mugitu, sobera txikia baitzen. Adibidez, komunera joan nahi banuen ezin nuen, nire kadirarekin mugitzeko ez zegoen lekurik. Beraz, komuneraino joateko izugarrizko ariketak egin behar nituen, eta horrela zango guztiak hondatu ditut, kolpe franko gelditzen zaizkit oraindik.
Bestalde, hasieran, erizainak etortzen ziren zeldara, baina hilabete baten buruan ziegaren atearen gibeletik ongi ote nengoen galdetu eta jarraitzen zuten. Beraz, erran nezake, zazpi hilabetez ez dudala abantzu inor ikusi. Niretzat funtsezkoak diren zainketa berezietan ere, beste presoak ikusi gabe egon behar nuen. Horrek sortzen zituen arazoengatik anitzetan ez nituen egiten ere.
Bi presondegi ezagutu ditut aldi honetan, hormaz egindako presondegia eta mugitzea debekatzen zidana. Eguneroko ezin mugitze hori oso gogorra izan da.
A. Une latz horietan zerk lagundu zaitu?
T.E. Sostenguak. Aldi honetan sostengu handi bat sentitu dut abertzale guztiengandik, bai Iparraldetik bai Hegoaldetik. Frantses estatuko hainbat talderen sostengua ere izan dut.
A. Preso egon zaren zazpi hilabete horietan gertakizun garrantzitsuak iragan dira, hala-nola Iglesiasen bahiketa, Goikoetxearen hilketa... Zer gogoeta egiten duzu ekintza horietaz?
T.E. Nire iduriko Hegoaldean haustura bat gertatu da: bi errealitate daude, ezker abertzalea eta EAJko militanteen ingurukoa. Zer komentario egin nezake bahiketari buruz... dirua behar da eta nire iduriko medio guztiak baliagarriak izan daitezke. Goikoetxeari buruz, gogorra izanik ere, uste dut egin behar zela, gizon hori afera askotan bustia zegoen. Euskalduna izan ala espainola izan ustelkeriak egiten direlarik ezin ditugu onartu, eta egiten dituenak asumitu egin behar ditu. Ertzaintzari buruz konparaketa bat eginen nuke Algeriako harkiekin. Horiek arabiarrak ziren, hautua egin zuten independentziaren kontra borrokatzeko. Goikoetxeak hautu bera egin zuen.
A. Azken hilabete horietan galdera asko agertu dira, borroka armatuaren baliagarritasuna zalantzan jartzen da zenbait kasutan. Zer diozu kritika horietaz?
T.E. Ez ditut ezagutzen Hegoaldeko errelitate guztiak, baina, hala ere, konfiantza ematen diet Hegoaldean borroka eramaten dutenei. Batzuk behin baino gehiagotan talde armatuaren desagertzea iragarri baldin badigute ere, oraindik ez da gertatu, eta talde horretan jendea sartzen den bitartean arazoek konpondu gabe jarraitzen dutela adierazten du.
A. IK-k daraman borrokari buruz, aldiz, kritika gutxi azaltzen da...
T.E. Iparraldeko egoera desberdina da. Hemen lan asko dugu egiteko oraindik, eta dudarik gabe borroka armatua behar beharrezkoa dugu. Garbi dago jende gehienarentzat borroka armatuak etorkizuna eraikitzearen eremuan lekua daukala. Denek diote oso egoera txarrean gaudela baina ez da deus egiten, gure jauntxoek ez dute aterabiderik emanen. Orain arte erakunde armatuak eman du erantzun sakonena autonomia proiektuaren bitartez. IK-k bere proposamena euskaldunen eskuetan utzi du denen artean aterabide bat atzemana izan dadin.
A. Batasuna asko aipatzen da, alta, ezker abertzalearen barnean talde asko daude. Nola egin daiteke batasuna?
T.E. Gehienak gauza gehienetan errazki ados jarri gintezkeela pentsatzen dut, desberdintasuna, egiteko eran baita soilik. Izan ere, gure etsaia gu baino azkarragoa da, beraz, indarrak zerbaiten lortzeko batu behar ditugu, ezinbestekoa dugu.
A. Gabi Mouescak hamargarren urtea preso beteko du datorren martxoan, zu aulki batean zaude. Zer gogoetara eramaten zaitu horrek?
T.E. Min handia ematen dit. Gabiren gutunetan urteen pisua nabari da. Hamar, hamabost urte preso erokeria da. Baina, negoziatzeko bi izan behar dira, noski ez herria saltzeko, baitakit Gabik ez duela herria saldua ikusi nahi bere askatasunaren truke. Gabik hamar urte daramatza preso eta ni kadira baten gainean nago, niretzat hori da askatasunaren prezioa; batzuk ez dira gehiago hemen, garestiago ordaindu dute. Guk eramaten dugun borrokan ez dute hitzek bakarrik balio, ekintzak ere behar dira. Berriz egin behar balitz, eginen nuke dudarik gabe.
A. Euskal Herria Europako puntu beltz bat da. Krisialdi denbora honetan asko entzuten da lehentasun batzuk daudela, alegia, ekonomia mailan egoera kaskar batetik ateratzeko, `egiazko' arazoez arduratzeko garaia dela. Nola ikusten duzu ohar hori?
T.E. Niretzat denbora da herria askatzeko, Irlandan eta Kortsikan bezala. Bakea nahi dugu baina arazoa ez da borroka armatua, arazo politikoa da, gure izatea ukatzen zaigun bitartean. Preso nengoen bitartean bi gertakari eman ziren; palestinarren negoziaketa eta Irlandan ere lehen urratsak eman dira; alta, askotan entzun izan dugu politikariek ez zutela behin ere terrorista batzuekin hitz eginen. Ez da, noski, oraindik dena konpondu, baina, onartzen da gaur arazo horiek konpontzeko mintzatu behar dela. Zergatik beraz, Frantzia eta Espainiako estatuek ez lukete bide bera hartuko bake lortu ahal izateko?
Ixabel Etxeberria
8-9



GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazETXEBESTE5
EgileezETXEBERRI11Politika

ASTEKARIA
1994ko urtarrilaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iparretarrak
Filipe Bidart, Iparretarrak-eko militante ohia
"Frantziak ez du jokamoldez aldatu: segitzen du gu ito nahian"

Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko  beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]


2021-12-14 | Beñat Espil
Gora Allande gudaria!

Nihau bürüari izigarriko desafio bat ezarri diot: Allande Sokarros, ekialdeko Etxebartar seme eta Iparreko anaiaren bizia, horrialde bakar batean llabürbiltzea... Desafio izigarria Allanderen bizia ez beita izan lasaiezko ibai lüze bat. Bena halerik ere... [+]


2021-12-10 | Axier Lopez
Allande Sokarros kazetari eta militante euskaltzalea hil da

Allande Sokarros kazetari, itzultzaile eta militante zuberotarra zendu da 64 urterekin. Kazetaritzan urte luzez aritu da, ARGIAn eta beste hainbat hedabidetan.


2021-07-23 |
"Goiz edo berant negoziatu egin beharko da"
Ttotte Etxebeste euskal presoari elkarrizketa.

Totte Etxebeste, Ivry-ko ospitaletik
"Goiz edo berant negoziatu egin beharko da"
88ko otsailean polizia frantsesak Bokalen eginiko operazione batean Ttote Etxebeste urruñarra, Filipe Bidart eta beste lau... [+]




2021-07-23
Ahaideak: "Preso komunak baino okerrago dauzkate"
Teresa Mitxelena-rekin elkarrizketan.
Ahaideak: "Preso komunak baino okerrago dauzkate"
Iparraldeko preseen familiak eta lagunak biltzen dituen elkartea da "Ahaideak", eta orain artean Iparretarrak eratun dearen inguruan eroritako presoen senideak koordinatzen ditu. Teresa... [+]


2021-07-23
PASCAL DUMONTEN AFERA ETA LEONGO GERTAKARIAREN ARTEAN LOTURARIK OTE?
Leongo aferaren inguruan beste afera izugarria dago: Pascal Dumonten desagertzea. Aferek loturarik ote duten argitzeke dago. Alta, bien arteko loturarik frogatuko balitz, Poporen desagertzea argitzeko urrats berebizikoa litzateke.
Pascal Dumont Carbon-Blanceko 15 urteko gaztea,... [+]

2021-07-21 | Mikel Asurmendi
Manex Pagola: «Frantzian demokrazia oso ttipia da, Filipe Bidart auzia lekuko»
«Carlos Garaikoetxea dimentsio handiko politikaria izan da, Euskal Herriak bere balioa gehiago baliatu izan balu, naski, ez ginateke egungo atakan» diosku Manex Pagolak. Gure solaskidea Euskal Herrian gaindi dabil goizdanik politikaren karietarat: «Nahiago nuke denbora... [+]

2021-07-20 | Mikel Asurmendi
Ttotte Etxebeste: «Kudeaketa politikoaren garaia iritsia zaigu abertzaleoi»
Iparraldeko mugimendu abertzalea erabat, eta jendartea oro har, Filipe Bidart preso baigorriarraren askapena exijitzen ari da etengabe. Frantziako auzitegiek alta, bi aldiz -urrian eta abenduan- errefuxatu dute eskaera. Eskaera otsailaren 1ean izanen da berriz aztertua.


[+]


2021-07-20 | Mikel Asurmendi
LEONGO AFERA
LEONGO TIROKETAREN AUZIA EDO LAU MILITANTEEN OHOREA
Leongo afera gertakari ilun gisara pasako da gure herriaren historiara maleruski. Egun hauetan Parisko asiseetako gortetan Euskal Herriaren alde borrokaturiko hiru militanteen kemena eta ohorea dago auzian. Popo Larre desagertuarekiko gorazarre duina, bestalde.

2021-07-19 | Eider Rodriguez
Filipe Bidart: «25 hilabete horietako laburpen baten azalpenera mugatu naiz»
Liburuaren nondik norakoak?
2000. urtean, Seaskako lizeoan, Etxepare ikastetxean, Elorri ene alabaren ikasgelan bakartasunari buruzko idatziak aztertzen ari zirelarik literaturan, ene lekukotasuna galdein zautaten. Idatzi labur bat nahi zuten, «bi hitzez», baina abiatu eta... [+]

2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
Mixel Berger arkitekto EBko militanteari elkarrizketa
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
MIXEL BERGER
A lgeriako gerlaren ondotik Euskal Herrira etorria, arkitektoa da lanbidez. Politikagintzan egin du, baina, bide... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Iparretarrak erakundearen bozeramaileekin elkarrizketa
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Apirilaren 10eko prentsaurrekoa baino lehenago mintzatu zitzaigun Iparretarrak:
Borrokan hogei urte egin berri dituela eta, Iparretarrak erakundearen... [+]



2021-07-19 | Mikel Asurmendi
LANDETAKO TIROKETA: AUZI ILUNA ARGITU NAHIAN
Leoneko (Landak) tiroketari buruzko gertaera ulertu aldera, komeni da auzi honetan inkulpatuak diren hiru militanteen erakundeaz hainbat zehaztapen egitea. IK-i buruzkoak, hots. IK 1973an sortu zen. Filipe Bidart izan zen klandestinitatera pasa zen lehen militantea: 1980an. Urte... [+]

2021-07-15
POPO LARRE: HELETAKO BIHOTZ ONEKO GAZTE ALAIA ETA PRESTUA
Jean-Louis Larre "Popo"k 21 urte zituen desagertu zenean. Azken 17 urteetan, familiak nahiz lagunek kalbario luzea jasan dute. Larre sendiak izen bereko ostatu eta etxaldea dauka Nafarroa Behereko Heletako plazan. Ttotteren anaia eta bere ama Maddi bizi dira bertan. Poporen aita... [+]

2021-07-15
Frantses justiziaren gatibuak
Jean Louis Larre
Jean Louis Larre 1962ko apirilaren 6an sortu zen; Heletan. `Popo' izengoitiaz ezagutua. Gaztetan dantzari eta antzezlea izan zen, baita rugbilaria ere. Xirrixti Mirrixti taldean aritu zen antzerkian. Kultur munduak bideratu zuen Euskal Herriaren aldeko... [+]

Eguneraketa berriak daude