Allande Sokarros kazetari eta militante euskaltzalea hil da

  • Allande Sokarros kazetari, itzultzaile eta militante zuberotarra zendu da 64 urterekin. Kazetaritzan urte luzez aritu da, ARGIAn eta beste hainbat hedabidetan.


2021eko abenduaren 10ean - 07:55
Azken eguneraketa: 09:00
Allande Sokarros, 2020ko argazkia Zaldieroren eskutik.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Allande Sokarros Estekondo (Etxebarre, 1957) kazetari, itzultzaile, idazle, militante, hautetsi eta euskaltzain urgazlea hil da. Hainbat hedabidetan parte hartu izan du, tartean ARGIAn, Euskaldunon Egunkaria-n, Berria-n, edo Xiberoko Botzan. Bide horretan, zenbait liburu idatzi ditu: Maule-Lextarre, Züberoa Herria –Jean-Louis Davantekin lankidetzan–, Ziberouko Egunaria, Hiztegi Ttipia Euskara Batua-Zuberera / Zuberera-Euskara Batua...

Militantzia politiko luzea egin zuen. Iparretarrak taldeko kide izan zen, Zuberoako Herri Elkargoko presidenteorde eta Sü Azia elkarteko kide izan zen besteak beste.

Sare sozialetan oso aktiboa zen eta Hitzapitz blogean idazten zituen bere gogoetak.

2020ko urrian Miel A. Elustondok elkarrizketa sakona egin zion: "Euskal Herri bat izan behar bada, euskalduna behar du izan"

 

Zaldierok 2020an egindako argazkia.
Gaizka Irozek 2007an egindako argazkia.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude