«New Age eta beste hainbat etiketa kritikariek sortzen dituzte»


1993ko urriaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gwendal taldedko Youenn Le Berre eta Robert Le GAll-i elkarrizketa
«New Age eta beste hainbat etiketa kritikariek sortzen dituzte»
Youenn Le Berre eta Robert Le Gall, Gwendal folk taldeko kideak
Gwendalek, 1972. urtean sortu zenean, zeltiar musikaren garapen berezia ekartzeaz gain, garai berria zabaldu zuen folk musikan. Azken hogei urteotan rokca, jazza eta are new age musikaren eragina onartu dute, baina talde bretainiarraren azken diskoan, «Glenn River», zeltiar musikaren jatorrira jo dute. Barakaldo Folk ekitaldian izan ditugu eta Youenn Le Berre eta Robert Le Gall, Gwendaleko musika egile eta kide zaharrenekin mintzatu gara.
ARGIA. Musika desberdinak onartzen dituzue zuen konposizioetan. Nola definituko zenukete zuen burua?
YOUENN LE BERRE. Egia da gure musika fusioa dela. Azken batean, musika zeltiarra edo tradizionala mende honetako beste musika modernoekin nahasten dugu. Klasikoa, tradizionala, rocka, jazza... Taldekide bakoitzak gustuko duen musika sartzen saiatu gara.
ARGIA. New age musikaren eragina duzuela esaten dutenak ere badaude, baina zein puntutaraino sartu da new age-a folk musikan, eta musika zeltiarra new age izenekoan?
ROBERT LE GALL. Oso zaila da horri erantzutea. Musika egile gehienak bezala, ez dakigu zer den new age musika edo asmatzen diren beste etiketa horiek. Azken batean, komunikabideek eta batipat kritikariek sortzen dituzten etiketak baitira. Egia da, bestetik, musika zeltiarra beste estilo batzuetako kantariek ere erabiltzen dutela euren konposizioetan, gu bezala fusio musika eginez.
ARGIA. Folkzale batzuen iritziz, mende honetako beste musika eta erritmoak erabiltzeak musika tradiozionalean, honen garapen naturala edo gardentasuna bortxatzen du nolabait. Ados al zaudete?
YOUENN LE BERRE. Ez dut uste kontraesan bat suertatzen denik musika nahasketa egiteagatik. Tradizioaren izenean garbitasunaren alde daudenak oso errespetatzen ditut, baina tradizionaltasuna eta modernitatea nahastea ere posible da, eta folk musika modernagoa egiten dugunok ere oso errespetagarriak gara, gurea ere ikerketa lana baita. Nire ustez, musika tradizionala bizirik mantentzeko oso formula egokia dira musika garbia jotzea zein fusioa egitea.
ARGIA. Zuen azken diskoan, «Glenn River»en, hasierako urteetako musika egitera itzuli zarete, hau da, musika zeltiarra, baina garbiagoa.
ROBERT LE GALL. Musika zeltiarrean zentratu nahi izan dugu antzinako eta egungo musika tresnak erabiliz. Sintetizadoreak xirularruarekin edota gitarra elektrikoa eta bateria bonbarda edo biolinarekin...
ARGIA. Zuek biak izan zarete zentratze horren erantzukizuna duzuenak, orain arte konposizio guztiak taldekide guztien artean egiten baitziren, eta hemendik aurrera zuek biak izango zarete Gwendalen musika egileak. Arazoak izan dituzue taldekideen artean?
ROBERT LE GALL. Talde guztietan izaten dira arazoak eta gurea ez da salbuespena izan. Eta horregatik erabaki dugu Youenn eta biok izatea musika egileak eta taldearen norabidea zehaztuko dugunak; harrezkero ez dugu izan arazo gehiagorik. Honekin ez dut esan nahi taldekideek ez dutela gustuko duten musika jotzen, baina musika idazten dugunok gu biok gara.
YOUENN LE BERRE. Nire ustez, azken aurreko diskoaren arazoa hori izan zen, musikari desberdinen arteko diferentziak nabarmentzen zirela, hau da, batzuek jazz-rocka egin nahi zuten eta gu biok musika zeltiarra egin nahi genuen. Beraz, musika zentratu bat egiteko askoz ere errazagoa da gu bion artean egitea, ados gaudelako. Gauza berbera nahi duten bi pertsona ados jartzea errazagoa da, ados ez dauden beste sei pertsonaren artean baino. Gure jarraitzaileentzat ere hobea da musika zentratu bat egitea. Eta Gwendalen musika fusioa bada ere, oinarria musika zeltiarra da, ez beste bat.
ARGIA. Dena den, nahiko kasualitate bitxia da taldeko bretainiar biak izatea musika zeltiarrera itzuli nahi duzuenak. Bretainiaren izaera zeltiarrak deitzen zaituzte?
ROBERT LE GALL. Bai, baina kultura mailako deialdia da, ez politikoa. Gauza asko aldatu dira Bretainian azken hamabost urteotan. Gaur egun bretainiarrek beste kultura batzuei zabaldu dizkiete ateak.
ARGIA. Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako folk taldeekin harremanak dituzue. Nola ikusten duzue gaur egun folk musikaren egoera?
YOUENN LE BERRE. Espanian oso egoera onean bizi da musika zeltiarra. Bestetik, lehen ere aipatu dugu oso hedatuta dagoela, beste musika mota batzuetan ere sartzen ari delako. Adibidez, Loreena McInith-ek folk musika egiten ez badu ere, bere kantu askotan musika zeltiarra erabiltzen du, eta berdin gertatzen da Iparramerikako hainbat talderekin. Jendea musika zeltiarra entzuteko ohitura hartzen ari da horri esker.
ARGIA. Folk talde zaharren artean `gogorrenak' zaretela diote kritikariek.
ROBERT LE GALL. Baliteke (barre egiten du). Lehen esan bezala, rocka eta gitarrari egurra ematea oso gustukoa dugu, baina azken urteotan gu baino askoz ere `gogorragoak' diren folk taldeak sortu dira, Pogues eta Oyster Band bezalakoak.
Myriam Gartzia
50-51

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakGWENDAL
PertsonaiazLE BERRE1
PertsonaiazLE GALL1
EgileezGARTZIA3Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude