«Koprodukzioetara jo behar da eta kanpoan bilatu behar dira loturak»


1993ko maiatzaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Arantxa Lazkano zine zuzendariari elkarrizketa
«Koprodukzioetara jo behar da eta kanpoan bilatu behar dira loturak»
Laster estreinatuko da «Urte ilunak», Arantxa Lazkanoren lehen filmea
Arantxa Lazkano zarauztarrari zuzendu berri duen «Urte ilunak» izenburuko luzemetraiaz galdetu diogu. Azken bost hilabeteotan hainbat herritan filmatzen ibili da, eta ekainaren erdi aldera estreinatuko da. Espainiako Gerra ondoren, 50eko hamarkadako urteetan kokatua, filmeak neska gazte baten istorioa kontatzen du. Zehaztasun bila jo dugu berarengana eta zinemagintza hizpide izan dugu.
ARGIA. Filmaketa bukatu berria duzue, pozik al zaude egindako lanarekin?
ARANTXA LAZKANO. Ondo joan da dena eta sei astetan bukatu dugu. Filmearen zatirik handiena haurrek betetzen dute, eta haurrekin lan egitea oso desberdina da. Protagonistak zortzi urte ditu, hortik atera kontuak!
Klimatologiarekin izan ditugu gorabeherak, euria behar genuenean ezta arrastorik ere, eta alderantziz, eguzkia behar genuenean euria goian behean. Pasai Donibanen egun bakar batez filmatu genuen, ia hogei orduz, eta bukaerarako lehertzeko zorian ginen; egun gehiago behar genituen. Erlojuaren kontrako lasterketa bat bezala izan da.
A. Filme osoa bertsio bakarrean eta bietara, euskaraz eta gazteleraz, egiteko asmoa nola sortu zen?
A.L. Filmea kokatua dagoen garaian horrela behar zuen. Hizkuntza bakar batean eginez gero ez litzateke ulertuko. Orduko errealitatea islatzeko modurik egokiena zen. Haur hauek eskolan gazteleraz hitz egiten dute eta etxean euskaraz. Eta hori dena bikoizteak ez zuen zentzurik. Mende honetako 50eko hamarkadako hizkuntz egoera ere erakutsi nahi du modu honetara.
A.Zein da filmeak helarazten duen mezua?
A.L. Filmea zortzi urte dituen haur protagonista horren ikuspegitik egina dago. Era berean, bi gogoeta mota egiten ditu: bat etxeko kontuen gainean, eta bestea eskola inguruaren gainean. Bi mundu dira, oso desberdinak biak. Espainiako Gerraren ondoren, eskolakoa irabazleena da, eta etxekoa, berriz, galtzaileena. Gehien batean aitak jokatuko du paper hori, frakasatuarena. Askotan eskolakoak baino erreflesio latzagoa izango du honek. Bestetik, haurren mundua ere jasotzen da: kalekoa, duten askatasunaren nondik norakoak, erlijioak daukan pisua, haurren arteko harremanak...
A.Istoriaren klabeak ulertzen zailak al dira?
A.L. Nik uste dut edonork ulertzeko modukoa dela. Kamera haur horretan gelditzen da, bere pentsakizunetan eta abar. Bizimodua bere ikuspegitik aztertzen du. Indarra zer den ezagutzen ez duelarik haurrak mundu hori nola bizi duen kontatzen du. Bere gurasoak, bere lagunak... giro horretan geldituko da, eta horrek ez du ulertzeko aparteko arazorik planteatzen. Sentimenduak dira klabeak, eta azken batean konturatzen zara haur horrek inguruan bizi dituen gauza asko ez dituela ulertzen. Gainera, inork ez dio inolako esplikaziorik ematen. Orduan halako frustrazioa edo sortzen zaio...
A. Gaur egun filme bat egiteko garaian zer da gehien kezkatzen zaituena: azpiegiturak, baliabide teknikoak ala giza baliabideak?
A.L. Funtsezkoa eta oinarrizkoa da istorio on bat edukitzea. Gainontzeko guztia geroago dator. Hemen azpiegitura teknikoa badago. Gurean, adibidez, sonorizazioa izan da Madrilera jo behar izan dugun bakarra, nahasketak eta egiteko. Bestalde, bai aktoreak eta teknikoak, denak hemengoak dira. Istorio on batekin eta diru aldetik aurrekontu egoki batekin, filmea egina dago. Hala ere, zenbat eta medio gehiago eduki, jendeak birziklatzeko aukera handiagoak ditu, eta aurrerapenak hortik etorri behar du. Filme onak egiteko hemen badago jendea, medio kontua da batipat.
A. Orduan, filme onak egiteko Madrilera joan behar deneko kontua ez da egia.
A.L. Medioak behar dira. Ez da zinemarik egiten, eta horren ondorioz dena oso geldituta dago. Medio teknikoak diruarekin salbatzen dituzu. Adibidez, jo dezagun istorio on bat daukazula, dirua ere bai, eta hemengo jendeak hutsune batzuk dituela; orduan kanpotik zenbait jende ekarri eta gainera formazioa eman diezaiekezu.
A. Zinemarekiko politika egokirik ikusten al duzu?
A.L. Zinemarekiko politika oso itxia dago. Momentu honetan, jende berriari asko laguntzen ari dira eta betikoak ia dirulaguntzarik gabe gelditzen ari dira. Diru publiko gehiago behar da. Gaur egun orain dela urte batzuetako diru kopuru berbera ematen ari dira; orain dela urte batzuk urtero ehun pasatxo filme egiten ziren, eta orain askoz gutxiago dira. Lehengo urtean berrogeita zortzi izan zirela uste dut. Praktikan, dirua murrizten ari dira eta jende gutxiagori iristen zaio. Eta ekimen pribaturik nola ez dagoen batere, jendeak edo dirulaguntza lortu edo jai dauka. Kantitate handiak dira nork bere poltsikotik jartzeko. Ehun milioi, bestela, nondik atera?
A. Hemengo zinema aro berri batean sartzen ari dela dirudi azkeneko arrakastak ikusita.
A.L. Azkeneko urteetan hala ematen du, zinema berri bat sortzen ari dela edo. Kasualitate hutsa izan daiteke? Ez dakit, baina hala da. Betidanik zinemarako halako joera izan dugu... Hala ere, zinema, gaur egun, arte mundutik neurri handi batean aldendu eta prozesu industriala bihurtu da. Ameriketatik hala inportatu digute.
A. Etorkizunean nondik jo behar da?
A.L. Urrutira jo gabe, Frantzian esate baterako, dirulaguntzak askoz handiagoak dira. Horretara jo behar da. Gaur egun, nagusiki, koprodukzioetara. Hemen dirurik ez dago eta hemendik kanpora bilatu behar dira loturak. Hemen gelditzen bagara, ez dago etorkizunik. Kanpora jotzen dugun neurrian hemengoentzat ere lana bilatu ahal izango dugu. Zinema mundua horrela dago; azken batean, egiten den tokira jo behar da.
Patxi Sarriegi
46-49

GaiezKulturainemauzendariakLAZKANO7
GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
PertsonaiazLAZKANO7
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Eguneraketa berriak daude