«Denon Artean galtzaileen kolektiboa da»


1993ko urtarrilaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Luis Avila, EAEko Hezkuntza sailburuordeari elkarrizketa
«Denon Artean galtzaileen kolektiboa da»
Jose Luis Avila, EAEko Hezkuntza sailburuordea:
ARGIA. Zer iritzi duzu EAk, EUEk, HBk eta UAk Euskal Eskola Publikoaren Legeari eginiko osoko emendakinak aurkezteko bilkuraz?
JOSE LUIS AVILA. Oposizioko alderdiek iragarritako jarrera agertu zuten: ez ziren malguak izan. Gainera, HBk, EAk eta EUEk emendakin partzialei uko egin zioten eta euskal eskolaren eraikuntza bateratuari ere. Beraz, kontsentsua galerazi zuten. Beste alderdi batzuek eginiko emendakin partzialen gainean lan egingo dugu horiek ere ituna izenpetzeko. Dena den, Euskal Eskola Publikoaren Legea eta Irakasleen Kidegoei Buruzko Legea otsailean izango dira onartuak.
A. Ez al da kezkagarria alderdi abertzale guztiek _eta EAJren hautesleen zati handi bat_ eta ikastolen inguruko masa sozialak Lege hau diskriminatoriotzat jotzea eta bazterturik gelditzea?
J.L.A. Nik ez dut uste inor alde batera gelditzen denik. Akordio politikoa izenpetu dugun alderdiok ez dugu pentsatu legea biribila eta aldaezina denik. Besteen proposamenak aztertu eta herri taldeekin bildu gara. Hala ere, badira bi erakunde beren burua baztertu eta proposamenik egin ere ez dutenak: LAB sindikatua eta Ikastolen Elkartea.
Bestalde herri honetako gehienak Euskadiko Eskola Kontseiluak ordezkatzen du eta erakunde honek, oro har, lege honen aldeko jarrera erakutsi du. Beraz, herri honetako gehienak legearen alde daude, akats txikiak dituela esan duten arren. Beraz, Euskadiko Eskola Kontseiluak eginiko kritikak aintzakotzat hartu eta legea egokitu egin dugu. Gainera, txosten bat igorri diegu, eginiko aldaketak eta onartu ez ditugun kritiken zergatia azalduz.
Oposizioko alderdiek Euskal Eskola Publikoaren ereduetako _Jaurlaritzarena edo oposizioarena_ baten alde agertzeko eskatu diete gizarteko sektore guztiei eta, nik dakidala, oraindik herri talde bakar bat ere ez da agertu oposizioaren ereduaren alde.
A. Orain gutxi, ikastolen inguruko gizarteko sektoreak bildu nahi dituen plataforma berria sortu da, Denon Artean, EEPL eztabaidatu eta euskaltzale gehienen jarrera defendatzeko. Izan ote dezake eztabaidarako gaitasunik Hezkuntza Sailarekin?
J.L.A. Hezkuntzaren inguruan etengabe sortzen ari dira pertsona berak bultzaturiko kolektiboak. Hezkuntza Sailarekin mintzatzeko hiru interlokutore daude: sare pribatuan ikastetxe pribatuetako titularrak eta patronalak, langileen sindikatu ordezkariak eta gurasoen elkarteak. Guzti horiek, kolektibo haren baitan biltzen direnek ordezkaturik daude eta gu guzti horiekin mintzatu gara. Beraz, astero sortzen diren plataformekin ez ditugu elkarrizketak bideratuko; Denon Artean-en helburuak ezagutzen ez ditugunez gero, hezkuntzaren munduan sustraiturik dauden taldeekin hitz egingo dugu, eta ez koiuntura baten arabera sorturikoekin.
A. Euskal Eskola Publikoaren ereduak jaso dituen kritiken artean, Estatu espainiarreko sisteman integraturik egongo dela esan dute oposizioko alderdiek.
J.L.A. Ez dago arrazoirik hori esateko. Gure helburua ikasketa mailan Estatu espainiarreko ikasleekiko homologazioa lortzea da. Baina Euskal Eskola Publikoa hemengo berezitasunei egokiturik egin dugu: euskarari behar duen garrantzia emanez, zentroei autonomia pedagogikoa emateko, proiektuak garatzeko, kudeaketa mailan arlo ekonomikoa sendotzeko. Beraz, ez da aurreko proiektuaren eredu bera, lan tresna berriak erabiltzen ditugulako zentro bakoitzak bere izaera gara dezan. Oinarririk gabeko deskalifikazioa da.
A. Beste kritika bat da EEPL onartua izateko akordio soziala bilatu beharrean akordioa politikoa izatea.
J.L.A. Denon Artean kolektiboa, hein handi batean, galtzaileen kolektiboa da, hots, Euskadiko Eskola Kontseiluan parte hartzen dute, baina bere jarrerak beti galtzaile ateratzen dira. Hezkuntz arazoak foru demokratiko eta instituzionaldu batean azaltzen dira, baina hainbat jendek, beren jarrerak onartzen ez direnez gero, kolektibo berria sortzen dute eztabaidarik gabe jarrera horiek defendatzeko. Jarrera horiek, ordea, gutxiengo batek baino ez ditu aintzakotzat hartzen. EAEko gehiengo politiko nahiz soziala ados dago gure proiektuarekin. Eta gehiengo horri ezin zaio eskatu bere jarrerak aldatzea horien ordez gutxiengo batenak onar ditzan.
A. Ikastola askok, Euskal Eskola Publikoan ibiliak baina Hezkuntza Sailaren ereduarekin bat ez datozenak, publikotasunari uko eginik, sare pribatuan laguntza bereziak izango dituen taldea osatuz. Zer deritzozu horri?
J.L.A. Oraindik ikastola bakar batek ere ez digu esan pribatu bihurtuko denik, kasu horretan bere hitzarmena ezereztatuko genukeelako. Gezurra da sare pribatua aukeratzen duten ikastolekin hitzarmen berezia sinatuko dugunik. Norbait uste txar hori zabaltzen ari bada, gezurretan ari da. Gobernuaren helburua bi sare indartzea da eta horrek ez du beste aukerarik eskaintzen.
A. Irakasleen Kidegoaei Buruzko Legeak ere izan du kritikarik, ereduen arabera, B ereduan, 13 irakasleko, erdaraz arituko den bat izango delako.
J.L.A. Irakasle hori gai izango da euskaraz eginiko elkarrizketa bat ulertzeko, «bat» hizkuntz eskakizuna beteko duelako. Beraz ez da arazorik izango.
A. Ikastoletako irakasleak, sare publikora iristean, funtzionari izango dira?
J.L.A. Irakasleek langile finkoak izaten jarraitzea espero dugu, eta barne lehiaketa baten bidez, nahi dutenak funtzionari bihurtu ahal izango dira.
Ritxi Lizartza
30,31


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
PertsonaiazAVILA1

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


Eguneraketa berriak daude