Jon Aizpurua: «Jendearengandik hurbil nagoelako atsegin dut irratia gehien»


1991ko azaroaren 03an
Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioko Jon Aizpurua kazetariari elkarrizketa.
Jon Aizpurua: «Jendearengandik hurbil nagoelako atsegin dut irratia gehien»
Denbora ugari darama Jon Aizpuruak irrati munduan murgildurik. Oraingoan goizeko seiretatik bederatzietara bitartean aritzen da. "Goiz Kronika" saioa eskaintzen, entzulego goiztiarrari nolabaiteko esnatze goxo bat emanez. Berarekin aritu gara bere orainarteko ibilbidea aztertuz.
ARGIA. Nola iritsi zara Euskadi Irratian "Goiz Kronika" aurkeztera?
J. AIZPURUA. Ni lehen Ataungo udaletxean itzultzaile modura ibili nintzen. Gero 1982tik, irrati hau sortu zenetik, hemen aritu naiz lanean. Hasieran kirol sailean, berri sailean gero eta azkenik, oraingo saio honetan.
A. Orain ohitura handia dago berriak ematerakoan interpretazio eta balorazio zabala eskaintzeko. Zuk zein iritzi duzu horrelako kazetaritzari buruz?
J.A. Interpretatu, zentzu zabalean, denok egiten dugu; berriak emateko eran pertsona batetik bestera desberdina bait da, baina interpretazio zabala antzerki gehiegi iruditzen zait. Nik informazio hutsa ematea nahiago dut. Bakoitzak bere matizak ditu eta gero eta gehiago interpretatzen da. Hala ere, nik informazio soila dut gustokoen.
A. Zein da gustokoen duzun komunikabidea?
J.A. Gustokoen irratia, bigarrenik komunikabide idatziak eta azkenik telebista. Irratia atsegin dut jendearengandik hurbilen bertan nagoelako. Telebistan, ordea, aurkezlea eta ikuslegoaren artean tarte handia dago, ez dago irratiko hurbiltasuna, telebista oso medio nahasia dela deritzot. Eta komunikabide idatziak, aldiz, beste modu batetakoak dira, ez dira hain zuzenak.
A. "Goiz Kronika" saioan zein erizpide erabiltzen duzu elkar hizketetako jendea aukeratzerakoan?
J.A. Aktualitateko jendea aukeratzen dut, interesgarria izan daitekeena, aldi berean, saioa Euskal Herri osorako denez, Euskal Herri osoari dagokion zerbaiti lotua dagoena. Pertsonaiak ikutu beharreko arazoa tokian tokikoa ez izaten saiatzen gara, baina sarritan hau egitea zaila gertatzen zaigu.
A. Zein saio mota egin nahiko zenuke etorkizunean?
J.A. Saio berriarekin oso gustora nabil. Orain arte informazio hutseko saioetan aritu naiz. Oraingoa, nahiz eta informatiboa izan, magazin modukoa da eta nik horrelako saioak ditut gustokoen. Emanaldiaren ordua ez dut asko atsegin, baina bestela oso gustoko dut saio hau eta horrelako bat egiten jarraitu nahiko nuke.
AITZIBER YARZA
61



GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrSaioak
PertsonaiazAIZPURUA6
EgileezYARZA1Komunikabid


Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude