"Sasintelektual asko daude euskal kulturan"


1991ko abuztuaren 04an
"Jakintza Baitha" elkarteko sortzailea den Federiko Krutwig euskaltzainarekin
FEDERIKO KRUTWIG
"Sasintelektual asko daude euskal kulturan"
Orain hamar bat urte sortu zuen Federiko Krutwigek Jakintza Baitha izeneko elkartea. Zarautzek ezagutu zuen talde honen lehen egoitza Sanz Enea etxean. Zeresan ugari eman ditu ordutik dagoeneko polemika bizten ohituta dagoen gizon honek. Grekoen eta euskal klasikoen garrantziaz konbentziturik, garai bateko grina politikoa baztertu du euskaltzain honek, euskararen ikerketari eusteko.
ARGIA. Zer da Jakintza Baitha?
FEDERICO KRUTWIG. Euskaltzaindian badira filologoak eta erdi filologoak. Bertan literatur talderik ez zegoenez, nik sortu nuen talde bat. Garai hartan bazirudien ez zegoela literato klasikorik euskal literaturgintzan. Jendeak ez zituen ezagutzen. Euskaldunon literatura oso ttipia da, baina baditugu Axular eta Leizarraga bezalako ereduak. Beste lekuetan beraien oinarriak ikasten dituzten bezala nahi genuen guk jendeak ezagutzea euskal klasikoak.
A..Nortzuk osatzen duzue taldea?
F.K. Alfonso Irigoien, Labin, Imanol Aztiria, Goikoetxea... azken aldi honetan sartu dira baita Pujana, Caño eta Prieto ere.
A. Zer egiturarekin funtzionatzen duzue?
F. K. Astean bitan biltzen gara. Eta subbatzordeak ere eginak izaten ditugu. Bata adibidez da Platonen "Politeiari buruz" liburuaren itzulpena egiten diharduena.
Bertze talde bat egin dugu grekoen presokratikoei buruzko estudioa egiteko. Azken honetan eginiko lanarekin liburu bat kaleratu nahi dugu. Ohorezko komite bat eratu dugu eta ni izendatu naute buruzagi. Pujana, Caño, Gallastegi, Goikotxeta, Gorordo... nirekin daude talde honetan.
A. Zer helburu ditu Jakintza Baithak?
F.K. Munduan beti izan da literatura sortu nahi izan duten herri guztietan greziar literatura klasikoarenganako itzulera. Hartzen baduzu Alemanian literatura, Goetherekin guztiz ikasiak ziren. Salbu Euskal Herrian. Nire ustez hizkuntza bat ez da bakarrik zure herrian dauden baserritarrei buruzko gauzak jakitea. Zabaldu behar dugu izpiritua. Euskaldun izpiritua zabaltzeko eta ez soilik zure haran ttipian gertatzen diren gauzak ezagutzeko. Mark Legassek askotan esaten zuen bezala, Euskal Herrian badaude bi gizon tipo: bata kostakoa eta bestea barrukoa. Kostakoentzat beraien aurrean duten ezponda beti da Ingalaterra edo Estatu Batuak. Barrualdean bizi denarentzat, bere aurrean mendi bat du eta soilik haran ttipi bat ikusten du. Gu euskaldun izpiritu zabalaren tendentzia horretan sartzen gara. Baserritarkeriari agur erraitea da gure nahia eta nolabait euskara mundu zabalari egokitzea.
Jakintza Baithakoek nahiago dugu Bibliaren itzulpena gauza interesik gabekoak baino. Zeren eta gauza asko itzultzen dira gaur egun euskarara inolako interesik ez dutenak. Askotan sakrifizio abertzale bat eginez irakurtzen genuen, eta nire hizkuntza ez da izan behar sakrifizio bide bat, interes iturri bat baizik.
A. Nola ikusten duzue euskararen etorkizuna?
F.K. Oso beltz ikusten dugu. Europan sartzera goaz eta badirudi euskal gobernuak ahantzi egin duela konpetitibitate latza hasiko dela. Aspaldi pentsatu behar zuketen. Gaur egun euskarak ez du zereginik ingelesaren aurrean, ezta espainolaren aurrean ere. Munduan dauden hizkuntzen artean bi hizkuntza unibertsal besterik ez daude, ingelesa eta alemana. Espainola ez da kultur hizkuntza. Espainolez mintzo den mundu zatia Hirugarren Mundua besterik ez da. Nire ustez adibide bezala espainolak hartzea ez da egokia, kontuan hartzen badugu espainol erdiek ez dutela libururik beraien etxean. Euskaraz bezala izkiriatu beharko litzateke ingelesez, alemanez eta frantsesez. Behin ikasiz gero, ez dira bertzeak baino zailagoak.
A. Bi tendentziez hitz egiten duzu beti euskarari buruz aritzen zarenean.
F. K. Bai, bata "espainolista" eta "europeanista" bestea. Errazagoa omen da espainolez izkiratzea, baina ni ez nago ados. Errazagoa da Europan bezala ikasten hastea. Hizkuntza beti tradizioez erakusten da. Baina hizkuntza ez da komunikazio bide soil bat.
Horrela galtzen da euskara, agintera heltzen direnek euskaraz hitz egiteari uko egiten diotelako. Juan Luis Goikoetxeak esan zuen euskarak korta kiratsa zuela, eta korta kiratsa duen hizkuntza batez neronek ere ez dut mintzatu nahi. Hau gertatu egiten da, eta askotan erabiltzen jarraitzen duzu, baina gizon normalak korta kirastun hizkuntza bat arbuiatzen du.
A. Zer pentsatzen duzu, beraz, euskara batuari buruz?
F. K. Orain berrogei urte inguru hasi zen erabiltzen. Orduan Txillardegi eta nire artean eztabaida bat zegoen. Txillardegi beti batuaren alde zegoen, eta nik ez nuen ia «batua» hitza erabili, «literatur hizkuntza» hitza baizik. Beti izan dira diferentziak gure artean eta toleratu egin behar ditugu horrelako diferentziak. Berez, izenetik hasita, badago desberdintasun bat.
A. Euskarazko irakaskuntza nola ikusten duzu?
F.K. Gaur egun euskarazko irakasleek ez dakite zenbait gauza. Espainolez pentsatzen den bezala pentsatzen dute. Hori asko gertatzen da ikastola eta euskaltegietan. Horrela euskara hizkuntza espainola bilakatzen da. Unibertsitatean euskaldunak espainoltzeko bide bat bilakatzen da euskara. Hemen gure intelektual edo intelektualtxoek ez dakite espainolez baizik. Lehen euskara erabiltzen zutenen gehiengoa analfabetoa zen, baina euskara askoz ere hobeki zaindua zegoen. Espainolaren izpiritua ez zitzaielako ezartzen. Gaur egun jendea unibertsitatera joaten da. Eta euskal unibertsitatea Europako apalena da.
A. Eta euskarazko euskal komunikabideetan erabiltzen den euskarari buruz?
F. K. Hizkuntza guztietan badadude maila batzuk. Egunkarietan erabiltzen dena normalean apalena da. Telebistarekin ere berdin gertatzen da. Ikuslegoa murrizten doakio euskal telebistari.
A. Talde itxi bat osatzen duzuela diote.
F. K. Badugu gure estatutua, eta baldintza batzuk bete behar dira. Baina beti saiatzen naiz taldea zabaltzen. Gustora hartuko nituzke pertsona berriak, baina dudarik gabe izan behar du helburu bat. Helburu honen eta publikoaren artean badago mailaketa bat eta beti izan naiz horren alde. Orain arte etorri diren gehienak nire bidez sartu izan dira. Jakintza Baithan daude "Socios de numero" izan liteke kultur klasikoan interesatu den guztia; eta gero «socio acádemico»a dago, grekoa ikasteko dagoena. Bigarren hauetan sartu nahiez gero, egia da bete behar direla zenbait baldintza, baina gorago heldu ere egingo da betetzen dituena. Elkarte klasiko guztietan eskatzen da latina eta grekoaren ezaguera, hori ez da nire errua. Badakizu batzuek herria tontotu nahiko luketela, sozialistek adibidez. Espainol guztiak tontoak izatea komeni zaie. Herria tontoa bada Guerra eta Felipe bezalako tontoei ematen die botoa. Kultura lantzeko esfortzu bat egin behar da, hori ez da gure kulpa.
A. Elitista al zara?
F.K. Beti egon naiz sekten aurka. Lapurtera klasikoan izkiratzen dugu gehienek, baina Pujanak adibidez bizkaieraz egiten du. Tolerantzia daukagu. Alfonso Irigoienek ere ez du nik bezala izkiratzen. Baina alde batera utzi behar dugu Txillardegiren erara edo nire erara izkiriatu behar den, eta etorkizunera begiratzen hasi behar gara. Ni mundu honetan toki askotan bizi izan naiz eta zera ikasi dut, Jainkoaren semea ez naizela. Ez dut pentsatzen nik ditudan aburuak nahitaez egiazkoak izan behar direnik. Nik horrela pentsatzen dut eta horregatik defendatzen ditut, bainan errorea izan daiteke. Bertzeak ere bai. Nik ez dut uste besteak Jainkoaren semeak direnik. Horregatik hau ez da determinatzen botoen bidez. Ezta euskaltzainen botoen bidez ere, euskaltzainak ere pertsonak bait dira, kultoagoak izan arren.
Gure taldea elitista dela esatea astakeria bat da. Hemen alderdi politiko guztietako jendea dago. Nahi duena sar daiteke. Sozialistak ezik. Sozialista bat ezin da izan euskaltzalea. Baditugu, lehen esan bezala, arau batzuk, baina itsu batek ikusi ezin duen bezala, zenbaitek ez du ulertzen gure aburua, eta itsua dago zentzu horretan. Ezin da itsu bat pinturari buruz mintzatu. Horrek ez du esan nahi itsu horretaz gaizki esaka ibiliko naizenik, baina ezina da. Horixe gertatzen da hemen. Sasintelektual asko dago euskal kulturan.
A. Europari begira ari zara etengabe.
F.K. Europan sartzera goaz orain, eta ikusi dugu sozialismoak eta marxismoak porrot egin dutela. Zein izan daiteke Europaren etorkizuna? Hori dena ikutzen dugu taldean. Baina Orain erabiltzen den denboraren ideia Erdi Arokoa da zeharo. Hori oso faltsua da, eta fisikaren bidez demostra daiteke. Klasikoek askoz ere termino zuzenagoak erabiltzen zituzten. Euskara ere egokia da denbora adierazteko. Horregatik da hain garrantzitsua klasikoengana itzultzea. Leizarragak euskaratu zuen guretzat eredu den Biblia.
A. Baina klasikotzat hartzen duzuen Leizarragaren lan hori bere garaian ere gaitzetsia izan zen euskara aukeratzeagatik, hizkuntza arrunt bezala kontsideratua izan arren.
F.K. Hori garbizaleen gauza zen, Azkueren denbora. Bi motatako abertzaletasunak ezarri ziren. Bata Arana Goirirena, hitz berriak asmatzearen aldekoa. Azkuek mailegu hitzen bidez adieraz zitezkeela uste zuen bere garaian euskaraz adierazpen arazoak zituzten kontzeptuak. Biok garbizaleak ziren.
A. Zerbait idazten ari al zara orain?
F. K. Baditut bi nobela. Amaiturik daude, baina ez daukat publikatzeko intentziorik. Bi entsegu ere baditut, eta azken hauek hamabost aleko tiradetan kaleratuko ditut.
A. Nola mantentzen da ekonomikoki Jakintza Baitha?
F.K. Bazkideei esker.
A.- Eta zeu?
F.K. Nire artikuluen bidez.
A. Eta zure iragan politikoa? Zure lanek eragin politiko handia izan dute.
F. K. Ni ETAn egon nintzen, egia da, V. Asanbladan. Nik egin nituen txosten politikoa eta estrukturala. Poliziak harrapatuez gero, mugimendua desager ez zedin.
A. Zure ustez gudak jarraitzen du beraz...
F.K. Nik ez dut ikusten esfortzu edo sakrifiziorik gabe zure helburuak lor ditzakezunik, beraz... Ez nago gerlaren alde, bakezalea naiz. Baina lortu liteke nahi genukeen helburua bortxa erabili gabe? Ez dut sinesten. Askok esaten dute denok elkarturik, eskuetan ezer gabe, lor daitekela. Eman dezagun euskaldun guztiok euskal independentzia proklamatzen dugula Lituanian eta Eslovenian bezala. Ez dut uste Espainiak hori demokratikoki onartuko lukeenik, zoritxarrez.
Horrelako estrukturak lau edo bost urterako dira baliagarriak. Gero aldatu egin behar dituzu. Nik ez dut ETAren estrategia ikusten. Estrategia berritu egin behar da, partidua ez da nahikoa.
A. Bozkatzen al duzu hauteskundeetan?
F.K. Ez, jadanik utzia dut politika mundua. Ez zait gehiegi gustatzen.

NORTASUN AGIRIA
Getxon jaio zen, 1941 eko maiatzaren 15ean
Kirolzalea, gaztetan asko ibiltzen zen zaldiz eta eskiez
Atzerrian bizi izan da urte askoz, eta bertan bi aldiz ezkondu zen, baita dibortziatu ere
Mundu guztian ibiltari, 500 kilo liburu eramaten ditu ekipaia gisa bere bidaia guztietan
1942an sartu zen Euskaltzaindian
Zazpi hizkuntza menderatzen ditu

Amagoia Iban
Bilbon bizi da azken aldi honetan, mundu guztia zeharkatu duen gizon hau.
Bi liburu dauzka idatziak baina ez du argitaratzeko asmorik.
Klasikoak ikastea nahitaezkoa da Jakintza Baitha elkarteko partaidea izateko.
31-34

GaiezKulturaLiteraturaTaldeakJAKINTZA
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazKRUTWIG1
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude