Amaia Illarreta: "Garai batean zegoen giroa galdu da"


2007ko otsailaren 21an
Amaia Illarreta dantzariari elkarrizketa.

Amaia Illarreta: "Garai batean zegoen giroa galdu da"
Donostian berriki jokatutako Fandango eta Arin-Arin txapelketan, Euskadiko txapeldunak diren Amaia Illarreta eta Antxon Mendizabal izan ziren irabazle. Duela bederatzi urtetik hona txapelketaz txapelketa aritu den bikote honek, soberan ezagutzen du mundu bau. Amaia Illarretarekin mintzatu gara gu.
ARGIA. Noiz hasi zinen mundu bonetan?
AMAIA ILLARRETA. Gurasoen eskutik murgildu nintzen mundu honetan, hasiera batean lehengusu batekin aurkezten nintzen txapelketatara. Hamaika urtekin, Donostiako Eskola dantza taldean sartu nintzen.
A. Noizkoa da Amaia Illarreta-Antxon Mendizabal bikotea?
A.I. Gurasoengandik ikasitakoa Eskolan irakasten hasi nintzen, eta Antxon zen "ikasleetako" bat. 1981. urtean aurkeztu ginen lehen aldiz txapelketa batera, Gasteizen goizez eta Lazkaon arratsaldez.
A. Ba al da eskolen araberako estilorik?
A.I. Urratsen aldetik, ez da ezberdintasun handirik egoten. Ezberdintasunak dantzatzeko eran atzematen dira: besoak nola kokatu, urratsak nola markatu...
A. Nola ikusi duzu Donostian jokatu den azken txapelketa?
A.I. Garai batean egiten ziren Donosian horrelakoak, baina denboraren poderioz galdu egin ziren. Segurako txapelketan bi donostiar txapeldun gertatu ondoren, txapelketa hau berpiztu beharra zegoela pentsatu genuen.
A. Eta partaidetza?
A.I. Ezarritako sariek jende asko erakarri zuten, hemeretzi bikote guztira, hauetarik lau Donostiakoak gainera. Mailari dagokionez, oso maila handia erakutsi zuten partehartzaileek.
A. Sariek Segurako txapelketa gainditzea zuten helburu?
A.I. Helburua ez da inolaz ere Segurako txapelketa gainditzea, Segurakoa da txapelketa nagusia. Hala ere, denboraldi hasieran izateak badu bere traba, hasi bezain pronto txapelketa indartsuena...
A. Nola ibusten duzue epaimahaiaren lana.
A.I. Donostiako txapelketan puntuazioa agerian ematea proposatu genuen, eta epaimahaiaren erantzuna ezezkoa izan zen, behar bada beldur dira. Dena den, denetarik dago, batzurengan kriterioa badagoela soma daiteke, besterengan ordea ez.
A. Bukatzeko, nola ikusten duzu dantzaren etorkizuna?
A.I. Bikoteei dagokionez ondo, bikote kopurua ugaritzen ari bait da. Dantza taldeei dagokienez, garai batean zegoen giroa galdu da, beste giro bat somatzen zen ni hasi nintzenean.
I. Goikoetxea
57

Gaiez\Kultura\Dantza\Dantzariak
Pertsonaiaz\ILLARRETA1
Egileez\GOIKOETXEA5\Kultura

Azkenak
Hondarribiko Udalak aitortza egin die Asturiagako hondartzan hildako bi biktimei

Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".


2024-05-21 | Gedar
Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta

Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.


Surf parkerik ez dute eraikiko Donostiako Antondegin, udal gobernuak atzera egin du

Donostiako Udalak El Diario Vascori filtratu dionez, ez dute olatu artifizialen surf parkerik eraikiko Martutene eta Txomiñenea auzoen artean dagoen Antondegi mendian. Albisteak sorpresa eta poza eragin du mugimendu ekologistan, izan ere, orain arte EAJ eta PSE-EE sendo... [+]


Eguneraketa berriak daude