"GAUR mugimenduaren porrotaren ondoren geure belaunaldia isolaturik bizi da"


1990ko ekainaren 17an
Nestor Basterretxearekin elkarrizketan.
NESTOR BASTERRETXEA
"GAUR mugimenduaren porrotaren ondoren geure belaunaldia isolaturik bizi da"
Euskal Herriko 3; eskultura errautsetatik maila gorenera jaso duen belaunaldiak lau hanka ditu: Oteiza, Txillida, Mendiburu eta Nestor Basterretxea. Hondarribiatik aparte samar bizi da Nestor. Baserriaren pakean. Gogoratzen du, hurrengo belaunaldientzat ekintza eredugarria gerta zitekeen Gaur mugimenduaren porrota. Ez du konprenitzen, politikoen artearekiko jarrera. Lotsagarria derizkio, Van Gogh-en inguruko mugida. Publikoa hitzak ez du zentzurik bere belarrietan.
Remiglo Mendiburu gogoratuz has gaitezke.
Irakurle porrokatua zen. Nik uste batzutan ez zuela den-dena asimilatzen, eta ondorioz nahastea antzematen zitzaion. Asmatzen zuenean zoragarria zen, baina derrepentean japoniar arteaz maitemintzen zen eta obra txundigarriak egiten zituen. Inportanteena hemendik aurrerantzean egin zezakeena gerta zitekeen.
Honekin lotuz, nik politikoak akusatu nituen ez dagoelako eskubiderik artista bat noiz hilko den itxoitea bere obrak erosteko. Ez dute ikusten... Instituzioetatik artearekito ezagupena baino gehiago borondatea dago. Esan ohi dut askotan oso zaila dela arteaz sakontasun piska batez hitzegingo dizun politikorik aurkitzea, ez daukagu zorterik maila honetan, euskal politikoa artearekiko erabat ukatua da, eta errealitate hau jasaten dugu. Ezagupenik ez dutenez akatsak berehala somatzen zaizkie.
Protestak politikoekiko, eta protestak prentsarekiko ere:"E1 Paiseko korrespontsalak Conchalo eskulturez hitzegin zuen lehengo batean kronikan, eta aipatu ere ez zuen egin nerea! Pakearen Usoa hortxe daukat jarria ba! Hogei metro eta zuri-zuria! Eskultura prozesu batean egongo dena, Haize Orraziarekin hasi, Fleming, nere usoa, Oteiza... Honelako gauzek izorratu egiten naute, gaizki emandalo informazioa delako".
Zer eritzi duzu Donostiako Conchan zehar antolatu nahi den eskultura sailari buruz?
Istorio bat kontatuko dizut: Orain dela denbora dezente Albizturrek deitu ninduen Donostian arte obra zenbait kokatzeko, batipat eskulturak. Nik projektu bat aurkeztu nuen, kanpoko jende baten obrak eta jende gazteareriak ere kontutan hartuz. Asmoa zen bilduma antzeko zerbait egitea. Kezka bat sortarazi zuen nere projektuak alkatearengan, baina ez dakusat lan hura aurrera eramateko borondaterik egon denik. Ni behin eta berriro jardun natzaio, nazkatu naiz deitzeaz, eta ez du jarraitzen... Finean, herri honetan egiten den guztia bultzaka bezala egiten da.
Zein oinarritan funtsatzen zenuen aurkeztutako projektu hura?
Donostia osoa hartzen nuen kontuan, baina projektu hark jarraipenik izan ez zuenez ez nuen lefu egokirik aurkitzerik izan. Leku bakoitzaren berezko ezaugarriei egokitzen zitzaizkien obra motak zehaztea nuen helburu, gero obra hori egingo zuena aurkitzeko. Guzti hau udaletxeko kaxoi batean gorderik geratu da. Diru neurketa bat ere egin nuen, artistak ondo ordainduak izan zitezen begiratuz, hamaika-hamabi bildu nituen, eta horretan geratu zen dena.
Badirudi Conchako arte mogida hau izeneko artisten inguruan antolatu dela.
Horri logikoa deritzot. Nik 25 urte nituenean ez nintzen inor, bai adinak bai egindako lanek maila bat eman didate. Baina lehen esan dizudan bezala, nere kezka bazen projektuan jende gaztea sartzearena, arrisku bat onartzen nuen, eta poztasunez gainera, are gehiago, nik buruan nituen prezioetan ezin genuen Oteiza bezalakoekin kontatu.
Nola ikusten duzu eskultore gazteen maila?
Nik gaztearengan konfidantza osoa daukat, beti aurkitzen ditut ustekabe arras atseginak. Eskultoreei dagokienez, badira batzuk guk egin lanaren jarraitzaile direnak, estetikoki diozut. Ez dakit gure lana eskertu ala gaitzesten duten, denetarik dagoela uste dut, batzuk eskerrak ematen dizkigutenak, eta besteak, gu bizirik gauden bitarten ez direla deusik izango diotenak. Badago beste talde bat, errebeltiaz, egin dugunaren aurkakoa egiten ari direna, gure artearekiko sinismenarekin–eskultura sendoa, kateatua, geltoa, kasik erlijiosoa, euskaldun bezala sentitzen duguna, arkaikoa eta modernoa era berean–, Dusketu dutenak.
Euskal Herrian arte mailako mugimendurik ba al dago?
Ez dakit, orohar ez dago giro handirik. Derrepentean, Zarauzko mogida bezalakoak sortzen dira, herria eskulturez beteaz. Ez dakit pasatu ere ez garen egiten... Honelakoak gara herri honetan Baina ez dago halako mugimendu bat, ez.
Zuen garaian sortu zen ordea mugimendurik Gaur taldea, Ez dok Hamairu. Nola gogoratzen dituzu urte haiek?
Badakizu zer gertatu den? Bata bestearengandik isolatuta bizi garela. Oteizak sortu zuen Gaur, giro hartan geunden guztiak bildu zituena eta mugimendu hark porrot egin zuen. Gerora ez gare gai izan orduko hure, tertulia, komentario giro hure, berreskuratzeko. Zatiketa eta ezinikusi latza sortu zen Txillida eta Oteizaren artean. Zatiketa hark artista dezente ikutu gintuen, alde batera edo besterako jarrera medio, eta gerora istera jo dugu, bakoitza berera, orein isolaturik bizi gara. Hurrengo belaunaldientzat ekintza eredugarria gerta zitekenak beraz ez zuen fruiturik eman.
Oteiza eta Txillidaren arteko ezinikusoa gainerea urteen poderioz areagotu egin da erabat, erabat. Biak hemengoak dira, bata Oriokoa eta bestea Donostiakoa, bataren eta bestearen formazioa, ideia politikoak hurrunduz joan dira, eta beno, aztertu beharreko gaia bada dudarik gabe, ze hor egon den "txaketeoa".
Txillida eta Oteiza kontsideratu izan dira maisu handiak, eta zuek haien atzekoak. Ez al zaitu horrek mintzen?
Ez, ni Oteiza zalea izan naiz, hamaika urte bizitu nintzen berarekin, eta nik dakidanaren parte handi bat berari zor diot. Ez dut inoiz dudarik izan Oteiza ni baino artista handiagoa dela onartzerakoan. Ordea ni dibismoek mintzen naute, zeren eta dibismo orok bestearenganako mespretxua eratusten bait du. Diboa funtsean pertsonalista, sektarioa da, eta bera edo bere klanekoa ez denarekiko mespretxua erakusten du, giroa bortxatuz.
Argi hitzeginda esan beharra dago maisua Oteiza dela, eta hori ukatzea gezurretan aritzea da. Berak zentratu gaitu, koordenadak ezarri ditu, baina dibismo jarrera batzuk sortu dira hor, ni zu baino hobea naiz eta holakoak, eta horiek umekeria baino ez dira izan.
Ekidin al zitekeen zuen artean gertatu zen za tiketa hura?
Bai, ekidin zitekeen Oteiza eta Txillidaren arteko haustura hura eman izan ez bazen. Besteek ez genuen haien planteamendu mikatz eta pertsonalistarik. Nik uste dut Oteiza, Txillida, Mendiburu eta nere arteko jarreretan adostasun bat egon zela, aldez aurretik pentsatu gabea, euskaldun bezala bermatu nahiaren borondatetik sortu zena. Bakoitzak soluzio diferentea eman zion borondate horri, eta nerea euskal kosmogonia berreskuratzetik etorri zen, Barandiaranen ikerketek lagunduta.
Nere artea gauzatzeko orduan mitologia baliagarri suertatu zait. Gure kulturan ez genuela imaginik heredatu eriden nuenean nere buruari proposatu nion imaginak sortzea. Oteizaren kasua intelektualagoa izan zen, espazioen analisi sakon batetik etorri zena, konkrezio biblikoa kasik berea, arras inportantea penisamenduari butuz Oteizak egin duen obra. Mendiburu beste erresorte batzuez, lurra, basoa. Txillida berearekin... Lauok euskaldun bezala bermatu nahiean aritu ginen, eta gara. Oso zaila da egin lan hori uhin berriaz ardezkatzea, gure 500 eskultura haiek!
«Frankismotik ateratzen ari ginela bazegoen bermatzeko beharra, euskaldunak ginela aldarrikatzeko beharra. Nik argi dakusat euskalduna izan nahi dudala, euskaldunon sustraietatik edan nahi dudala, euskal izaera honek nere bizitza botetzen duela. Herri honen mitologiari atxeki natzaio guzti honen gauzatzeko, mitologia dramatikoa dena funtsean, herri txiro, erasatuaren adierazgarri. Honela esplika daitezke herri honetako hainbat jarrera bestalde, edozein gertaeren autrean berehala erantzuteko daukan kapazitate hori, ñabartzeko batzutan erakusten duen gaitasun falta ere, bortxa heredetutako zerbait bezala agertzen da, mitologia bera da hala, eta gaur egungo bortxa arrazoi mitologikotan funtsatzen ez den arren, hala ere, iraganaren semeak gara, eta orduan, gauzek beste zentzu bat hartzen dute...».
Gaur mugimendua historiaren orrietan geratu da. Gaur egun antzekorik sortu daitekeenik ikusten al duzu?
Ez da gorputz berri bat sortu, koerentzia batez, projektu bateratuez. Ideen alkeko borroka, bizitzaren aldekoa, pertsonal mailako borroka batetara aldatu da. Hau da gure patua. Begira, Mendiburu lau kilometrotara bizi zelarik urtean hirutan ikusten genuen elkarri. Ikaragarria da gertatu zaiguna, ikaragarria... beharrezkoa izan da hori? Ze denontzat berdin gertatu da, denak uzkurtu gara. Nor ateratzen da guzti honekin irabazten? Ez dakit...
Galaz aldatuz zer diozu Van Gogh-ren inguruan antolatu den muntaiari buruz?
Lotsagarria deritzot, ikusita gainera bere bizitza nolakoa izan zen eta nola bukatu zuen. Eta halako xifrak ordaintzea? Ez dut ulertzen. Gero banku batetako sotoan gordetzeko! Zein krudela den!
Artea nolabait merkatuaren sareetan erori da. Asaldatuta nago prezioekin. Ez da posible artista baten eta besteren arteko diferenizia hori, ez da posible batzuk hain gainetik egotea.
Publikoak uiertzen al du arteaz?
Publikoa hitza bera erabiltzea ez dakit zuzena den. Publikoak gure keinuak onartzen ditu baina ez du obra ulertzen. Ez dezakezu publitoarengan pentsatu obra osatzeko orduan. Zein publikotan pentsatu dezakezu? Zeinek osatzen du publikoa? Nik esaten dizut: lan egiten dugunean beste artistetan pentsatzen dugu, maisutzat ditugun artistetan, eta beraiekin elkar hizketa imaginarioak sortzen ditugu. Neri kasu, Oteizaren kriterioa oso baliagarria zait.
Ze eman dizu eskulturak eta zer eman diozu zuk?
Nere bizitzari zenizu oso bat, hezitu nau, sentiberatu nau, bide argiago batetik eraman nau. Nik arteari ezer gutxi ordea, kosmogeniaz egindako saila ez bada.
Heriotzari buruz egin dizkigu azken gogoetak Nestor Basterretxeak: "Asko suiritu dut heriotza dela medio. Txilitan gerra, gero beste gerra, bi urte eta erdi Ameriketara iritesko... nere bizitza pelikula bat da, kontatuko banizu! Gai dramatikoak margotzen hasi nintzen, figura beltzak, gorriak, grisak, nere barruko sufrimendu guztiak kanporatu nahian edo. Konturatu gabe sufritu nuen, urteak eta urteak sufritzen pasa nituen...».
A.GOSTIN J. J.PETRIKORENA
27-30

GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakBASTERRETX1
PertsonaiazBASTERRETX1
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nestor Basterretxea
Nestor Basterretxea jaio zela 100 urte: munduari leihotik begira, baina leihoak itxita

Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.


2022-01-31 | Leire Artola Arin
Euskaldunen kontrako pintaketak egin dituzte Baionako Nestor Basterretxearen eskulturan

Eskuin muturreko ekintzaileei leporatu diete eskultura bandalizatu izana: Hau kaka euskalduna da idatzi dute frantsesez, eta Heil pepito agur nazia margotu. Jean-René Etxegarai auzapezak jakinarazi du salaketa jarriko dutela. Gainera, Frantziako Alderdi Komunistaren... [+]


Basterretxean barrena

Gasteizko Foru enparantzan metalezko eskultura berri bat agertu da, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) erakusketara ongi etorria ematen duena. Eremu anitzetan jardundako artistak sortutako 300 artelan baino gehiago biltzen ditu esposizioak, hala... [+]


Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez
Bizitza iruditan

Badira erakusketa madarikatuak. Horietako bat izan zitekeen Nestor Basterretxeari Donostiako Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea aretoan eskaintzen zaiona, inauguratu eta handik astebetera itxi behar izan baitzituen ateak. Ekainaren hasieratik urrira bitartean baina,... [+]


2014-08-19 | Judith Perez
Zarautzeko Photomuseumak Nestor Basterretxea omendu du

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Zarautzeko Photomuseumak gaur, abuztuaren 19an. Aurten Nestor Basterretxea omendu dute, artistari buruzko dokumentalaren proiekzioarekin.


Eguneraketa berriak daude