Azken agurra Nestor Basterretxeari Donostian

  • Senideak, lagunak eta euskal gizarteko ordezkariak bildu dira astelehenean Nestor Basterretxearen hiletan. Donostiako Zorroaga eliza izan da eskultore bermeotarraren omenezko ekitaldia ospatzeko aukeratutako lekua, nahiz eta ez den hileta erlijiosoa izan.

Donostiako Zorroaga eliza bete da Nestor Basterretxearen hileta zibilean (argazkia: Diario Vasco)

2014ko uztailaren 15ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekitaldia Jon Maiaren dantzarekin hasi da, eta ondoren Kukai Dantza Taldeak, Andoni Egaña bertsolariak edota Bermeoko koruak aritu dira.

Basterretxearen lagunek eta senideek, tartean, poemak eta testuak irakurri dituzte. Atzean, pantaila erraldoi batean, eskultorearen obren irudiak proiektatu dira.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia hiletan egon dira, beste alderdietako ordezkariekin eta agintariekin batera.

Kultura arloko ordezkariak ere hurbildu dira Zorroagara. Bertan izan dira, adibidez, Ricardo Ugarte eskultorea, Julia Otxoa idazlea edota Gontzal Mendibil abeslaria.

Nestor Basterretxearen gorpua astelehenean bertan erraustu dute. Bere errautsak Bermeon eta Hondarribiako Jaizkibel mendian botatzea nahi zuen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.