«Tiro bat bezala izan da guretzat»


1990ko otsailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Juan Petrikorena eta Teodora Leundarekin elkarrizketan.
JUAN PETRIKORENA eto TEODORA LEUNDA
«Tiro bat bezala izan da guretzat»
Orain bost hilabete semea Andoaingo kuartelera eraman zutenetik batera eta bestera dabiltza, gartzelaz gartzela, Juan eta Teodora: Juan Joxe nora, beraiek hara. Andoaingo etxean hartu gaituzte.
ARGIA.–Nola hartu zenuten Petri atxilotu zuteneko berria?
T.L.–Tiro bat ematea bezala izan zen guretzat. Gure artean ez zen inoiz halakorik gertatu. eta ustekabean Juan Joxe... Beltzak pasatzen dira horrelakoetan, bai guk eta bai berak.
A.–Nola topatu zenuen semea, Andoaingo komisaldegian?
J.P.–Kobazulo batean bezala zegoen, ibiltzeko lekurik ere ez zuen. Manta ttiki bat, ez lehiorik ez ixtoririk... hantxe eserita. Hura ez da pertsonentzako lekua.
A.–Andoaindi'k Martutenera eraman zuten gero, Biurrun epailearen aginduz...
J.P.–Biurrun-i deitu genion, ea gauzak nola ziren azaltzen zigun, baina ez zigun kasurik egin, ez zen telefonoan jarri.
A.–Martutene eta gero Iruñera, gero Langraitza... zer dela eta mugimendu hori?
T.L.–Ez dakigu. Beno, 5 edo ba omen ziren elkarrekin ibiltzen zirenak, eta banatu egin zituzten. Onenean gurea geratu zen hala ere, besteak Burgos eta halakotara eraman bait zituzten. Batera eta bestera eraman dute eta guri ez zaigu inoiz ezerren abisurik eman...
A.–Langraitz ere ez dago zuentzat oso urre.
J.P.–Ez, trenez joan behar duenarentzat egun oso bat galtzea suposatzen du. Lehendabizi treneko bidaia, gero geltokitik gartzelara 5 km. oinez, eta behin gartzelara ailegatuta, hiru ordu egon behar zain! Bidaiak dirua kostatzen du gainera, eta guk ez daukagu soberan.
A.–Baina merezi al du egun guztia pasatzea gero semearekin orduerditxo bat besterik ez egiteko?
T.L.–Hara, nik astean zehar lan egiten dut, eta igandea libratzen dut soilik. Igandean Langraitza joatea gogorra da baina merezi du sakrifikatzeak. Bisitan joaten garenean txoria kaiolatik ateratzen den bezain bizkor etortzen zaigu.
A.–Datorren astean du epaiketa. Semea zuen artean izateko esperantzarik izango duzue...
T.L.–Gertatu direnak gertatu eta gero, edozer gauza espero daiteke... Bost hilabete egin ditu eta beste hainbeste egiten baditu ez harritu!
22


GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
PertsonaiazPETRIKOREN2
PertsonaiazLEUNDA1
EgileezMURUA2Politika


Azkenak
Eguneraketa berriak daude