Koldo Zuazo: "Hizkuntzan ere oztopo nagusia Euskal Herria banatzen duten mugetan dago‘’


1989ko apirilaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Koldo Zuazo, filologia irakasleari elkarrizketa

"EUSKARAREN BATASUNA" TESIAZ EUSKALKIEN EGOERA MAMITU
Koldo Zuazo: "Hizkuntzan ere oztopo nagusia Euskal Herria banatzen duten mugetan dago''
Filologia ikasketak burutu eta egun irakasle gisa ari da Koldo Zuaso eibartarra, Gasteizko UPVn. Oraintsu kaleratu du liburu mardul eta mamitsua, "Euskararen Batasuna'', 1987an bere dotoragutza tesiarako moldatua, euskara eta euskalkiak gaia sakonki jorratzen duena.
ARGIA. - Zergatik horren bero orain batua eta euskalkien gaia?
K.ZUAZO.–Hara, duela 12-15 urte batua bai ala ez zen gure artean eztabaidatzen zena. Orain, ostera, beste batzuk dira gure buruhausteak: zein izango ote da euskalkien geroa? Galtzen utzi behar ote ditugu ala ba ote dute lekurik euskal gizartean? Eta azken honi baiezkoa ematekotan, beste hauei ere beharko genieke aurre egin: noiz erabili batua eta noiz euskalkiak? Euskalki guztiak ala bakar batzu bultzatu?... Hauexek dira epe laburrera askatu beharko ditugun korapiloak.
A.–Zeure liburuan garrantzi handia ematen diozu Euskal Herriaren zatiketari. Azal iezaiguzu hori.
K.Z.–Hizkuntzari kanpotik datorkion arazoa litzateke hau. Euskal Herria politikoki guztiz zatituta dago: Hegoaldea-lparraldea batetik, Nafarroa-Euskal Komunitate Autonomoa bigarrenik eta Lapurdi-Nafarroa Behera-Zuberoa hirugarrenik. Zatiketa honen eragina ezin nabarmenagoa da eta, ondorioz, lehenago gara bizkaitar, zuberotar, nafar... euskaldun baino. Aurretik jarri ohi dugu maiz gure euskalkia edo euskaratxoa euskara baino. Eta hau, jakina, oso kaltegarria da eta, luzera begira, euskara heriotz bidean jarri dezake gainera.
A.–Kanpotik datorkion arazoaz mintzatu zara. Eta barrukoei dagokionez?
K.Z.–Euskalki bakoitzaren apartekotasunak harrotzeko eta puzteko joera erakutsi dugu sarritan. Eta horrela, bistan denez, gero eta aldenduago eta urrunago jarriko gara gainontzeko euskaldunengandik. Euskalkiak erabiltzerakoan, hortaz, euskara bere osotasunean izan behar dugu begien aurrean. Eta, bigarrenik, euskalki jakin bakoitzean hedatuen dauden ezaugarriei eman beharko zaie lehentasuna.
A.–Eta zergatik euskalkien arteko lehia hori?
K.Z.–Batere zalantza gabe, Hegoaldea eta Iparraldea banatzen duen muga dugu hizkuntzan ere oztopo nagusia. Gu gaztelaniaren eta haiek frantsesaren morroi Bara sarri askotan, horretaz jabetzen ez baga ere. Ondorioz, gero eta urrunago gabiltza batzuk besteengandik. Elkarren arteko harremanak sendotzea eta erabakiak hartzerakoan Euskal Herri osoari begiratzea, izan beharko dira, beraz, gure ardura nagusiak.
A.–Zein euskalkik sortzen ditu istilurik bizirik?
K.Z.–Bizkaiera eta zubererarekin buruhauste-iturri oparoak izan ditugu eta ditugu. Biak dira bazter euskalkiak eta, hortaz, itxura berezi samarra dute gainerako euskaldunentzat. Biak dira, bestalde, literatur tradizio aberatsaren jabe eta bizkaierari dagokionez bada oraindik hirugarren arrazoi bat, arrazoi indartsua bat: euskaldun kopuru haziak berba egiten duela euskalki honetan eta gaur egungo euskal kulturgintzan partaidetza zabala dutela bertoko hiztunek.
A.–Eta Nafarroa aldean, ze berri da?
K.Z.–Azken bolada honetan badirudi Nafarroa Garaian ere, euren euskalkienganako atxikimendua pizten ari dela. Baina badira hemen aintzakotzat hartu beharreko gertaera zenbait: oso nabaria da Nafarroa Garaiaren izaera hizkuntzaz den bezainbatean. Zaraitzun edo Luzaiden hasi, Ultzama eta Baztan zeharkatu eta Honarrabia, Leitza edo Olaztiraino bada ezberdintasun ugari eta sakonik natarrera batez mintzatu ahal izateko. Nafarroako garaiko hizkerak, bigarrenik, ia arautu gabe daude eta literatur tradizioa ere urria da. Dena den, goizegi da erabaki bat hartzeko. Ezabaida, elkarrizketa eta azterketa da orain bultzatu behar dena.
XABIER LETONA
51


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazUAZO1
EgileezLETONA1Hizkuntza

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude