Maria Luisa Lopez Ballano "Promozioaz biziki arduratzen gara‘’


1988ko otsailaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Maria Luisa Lopez Ballano-rekin elkarrizketan.
"PRINCIPE DE VIANA"KO KULTUR EKINTZETAKO ZUZENDARIA MINTZO.
Maria Luisa Lopez Ballano "Promozioaz biziki arduratzen gara''
Nork nahik dabi garai batean `.Principe de Viana.'k euskal kulturaren hedapenean Nafarroan nolako garrantzia eduki duen. Orain ere bide beretik doa. Maria Luisa Lopez Vallanok postua hartu berria du eta bere eritzia ezagatu nahi genuen.
ARGIA.–Zer nolako ekintzak bultzatzen ditu «Principe de Viana»k?
MARIA LUISA LOPEZ BALLANO.– Era askotakoak, hor dituzu arte plastikoak, musika, literatura, antzerkia, dantza eta abar. Guzti guztietan hiru adarrez arduratzen gara, formazioaz, zabalkundeaz eta promozioaz. Hemengo taldeei irtenbidea ematen saiatzen gara kanpokoak gaitzetsi gabe. Baditugu komenioak hainbat talderekin: kontzertuetarako koral de kamara, Santa Cecilia, ikerketatarako "Ortzadar"ekin, Jeronimo de Ustaritz istitutuarekin, Euskal Dantzarien Biltzarrarekin, Bertsolarien Lagunekin, Amigos del Arterekin eta beste batzurekin.
A.–Nola eramaten duzue kultura herrietara?
L.B.–Nahi duten Udaletxe guztiekin kultur ekintzak egiten ditugu, badira programak mila biztanle inguruko herrietarako eta hortik beherakoetarako ere. Denek jasotzen dute subentzioa kultur ekintzetarako. Urtean, jakina, ezin gara denetara iritsi, baina subentzioa izaten da nahi duten denendako.
Bestalde, ekipo, ikastaro eta abarretarako laguntzak izaten dira, kultur trukaketak herri batzurekin; iaz Baiona, Gasteiz eta . Zaragozarekin, aurten Gipuzkoa, Bizkaia eta Estatuko beste herri batzurekin ere egin nahi genituzke.
Ezin ahaztu hasten ari diren artista gazteentzat izaten diren laguntza, erakusketa eta aukeren prestakuntza.
A.–Ez zaizu iduritzen euskal kultura Nafarroan aski maingu dabilela?
L.B.–Ez dut hain maingu ikusten, egia da ez dagoela indarrean baina aintzinera doa, noiz nahi egon da mainguago; bestalde uste dut behar eta eskaera bat sortu behar duela euskal kulturaren alorrean, eta hori sortzen den neurrian erantzun eginen zaio. Erdarazkoetan eskaera gehiago baldin badago, erantzun egiten zaio eskaera hogi.
A.–Nolako independentziaz jokatzen duzue Gobernuarekiko?
L.B.–Hau Hezkuntza eta Kultura departamenduaren sail bat duzu, beraz irizpideak departamendutik heldu dira. Jakina, guk badugu geure gestio ahalmena, edo erabakitze ahalmena, geure propuestak egiten ditugu, independentziaz funtzionatzen dugu, baina errelatiboa da, beti dituzu eredu batzu departamenduak ezarriak.
A.–Aurre egin lekioke kultura bati bi istituzio desberdinetatik, irizpide sare eta idealogia diferentez, ez ote da desfeserik sortzen?
L.B.–Hizkuntzari dagokionez hori Hezkuntza Sailaren alorra dela esan behar dut eta ez doala «Principe de Viana»ren sarean, hala ere jabetzen naiz garrantzia gehien duen gaia hori dela. Kulturari dagokionez berriz, guk ez dugu inolako arazorik guk oso harreman onak ditugu Euskadiko entitateekin: izaten dira orkrestra, antzerki eta abarreko trukaketak. Ez dugu inolako kontradikziorik. Arazoa sortzen da behar bada hezkuntzan, komunitate diferentetik irizpide desberdinekin euskararen aterari aurre egiten diotenean.
A.–Zer dirudizu karrikan Nafarroako Jaialdiei egiten zaion kritikak?
L.B.–Hori ez da prolema. Puntu batzutan arrazoia izanen dute eta beste batzuetan ez. Ez dugu Jaialdien filosofia aldatzea pentsatu, bide beretik jarraituko da. Asmoa da ikuskizun edo espektakulo ekintzak egitea, hain zuzen horretxegatik deitzen dira Jaialdi, formazioa urtean zehar zaintzekoa dela uste dut, ez orduan. Gauza bera promozioari buruz.
Bestalde ekintzak herrietan eginen dira, merinalde buruetan batez ere. Espetakulu motaz mintzatuz, uste dut ahalik eta jende gehienarengana heldu behar duen ikuskizuna izan behar duela, baina kalitatearen langa jetsi gabe.
IÑAKI CAMINO

"Ez dut Nafar kultura hain maingu ikusten, egia da ez dagoela indarrean baina aintzinera doa, noiz nahi egon da mainguago".
51

GaiezKulturaKultur ErakPrincipe de
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazLOPEZ3
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude