Karmelo Otaegi:‘Euskal irratigintza ez da bebera joango’


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Karmelo Otaegiri elkarrizketa.
Duela 27 urte hasi zen Karmelo Otaegi Loialako Herri Irratian lanean. Irakaskuntza utzi eta lokutore gisa. Ordutik hona, Urolako bailararen babesean kasik euskara hatsean aireratzen den Loialako Herri Irratian egunak eta urteak eman dituelarik, Francoren garaietan hasita komeria franco ezagatu duen bere irratiari guztiz lotuta, mikroaren aurrean euskal kultura bultzatzeko prest beti ere. Zuzendari orde bezala ari da egun lanean. Irratigizona dugu beraz Karmelo. Langilea oso. Mikroaren aurrean ari zela harrapatu dugu, 'nik zer esango dizuet ba?' bota digularik hasteko.
Karmelo Otaegi:'Euskal irratigintza ez da bebera joango'
GALDERA: Loiolako Herri Irratiko zuzendari ordekoa zara egun. Nolatan hasi zinen?
ERANTZUNA: Loiolako Herri Irratia sortu ondoren entzun genuen irratia egin behar zela Azpeiti inguruko bailaran, baina errosarioak errezatzeko eta horrelatsukoetan aritzen zenez kasu gehiegirik ez genion egin. Baina, halako momentu batean dei bat izan nuen. Etortzeko. Ahozkatze frogak egitera etorri nintzen, gustatzen omen zitzaien nire ahotsa, hitz egiteko era, eta zerbait egiteko asmoa zela eta etorriko al nintzen egunero zenbait orduz eskatu zidaten. Klaseak emanda libratu ondoren etortzen hasi nintzen.
GALDERA: Urte mordoxka honez gero segur aski. Zenbat bezala?
ERANTZUNA: Hogeitazazpi bete dira oraintsu, nahiz eta probak egiten lehenagotik hasi. Orduan ikusi nuen zein zen irrati honen proiektua; hasera batean, kontatzen dugun bezala, nahiz eta aita Bergara hasi eta asmoak elizkizun, errosario eta hemen inguruko nekazariei zuzentzea izan, gerora ikusi zen estatuko elizaren irratikate baten babespean aritu behar genuela. Eta hortik hasi ginen gu, piskanaka piskanaka irratsaio geroz eta gehiago eginez eta momentu bat iritsi zenean, duela dexente, irakaskuntza utzi eta irratira lotu nintzen zeharo.
Gerora ere aritu nintzen irakaskuntzan, urtebeteko ixilaldia ere izan bait zen, arazo teknikoak zirela medio. Gure borroka izan zen orduan geureari eustea, COPE katearen Gipuzkoako bakarra bait zen. Borroka asko egin izan behar genuen, baina hela eta guztiz Madrileko ministeritzan ez genuen 'aita pontekorik' izan, eta aldiz, bai etsaia eta orduan hau istea erabaki zuten. Ikusten zen irteera bakarra, bai hemen bai Madrilen, F.M.ra pasatzea zen. Emisora bat F.M.n ipintzea orduan abentura haundia zen eta guk itxi aurretik kanpaina bat eratu genuen jendeari zuzendua, ea prest egongo al ziren gu apoiatzeko. Herriaren erantzuna oso ona izan zen –geroago atentatua jasan genuenean bezalaxe–. Bost mila bazkide genitnela baimenak eskatu eta F.M.n hasi ginen.
GALDERA: Hemendik pasatzen hasiak izango ziren ordurako musikari, kantari, kulturako jende eta beste zenbait, emisio laikoak baziren ordurako, ezta?
ERANTZUNA: Bai, bai, musika saioak... gogoratzen naiz bazirela kiroletako kolaboratzaileak ordurako, baserritarrentzako irratsaioak, Luis Iriondo, Joxe Mari Iriondok ere bertsolari, trikitrilari eta mundu horrekin egundoko lana egin zuen... Nik azpimarratu nahi nuke, garai hartan gehiegi konturatzen ez baginen ere borroka giroa izan zela. Beti korrontearen kontra, beti abisuak, mehatsuak eta muga ezarriak. Albisterik emateko baimenik ez genuen, bakar bakarrik berri 'lokalak'. Baina hortik aparte kantu bat ipintzen zela edo ez zela ipintzen, euskara gehiegi erabiltzen genuela, salaketak edozein modutara sartzen zizkiguten. «Honaino» esaten baziguten, gu handik edo hemendik aitzakiak bilatzen saiatzen ginen haraino iritsi ez ezik gehixeagora ere ailegatzeko. Geroago etorriko ziren bestelako planteamenduak: Hemengo gaietaz eta arazoaz euskaraz emititzekoaren aldekoak baginen ere, libre genuela ohartu ginenean hizkuntzaren arazoaren oztopoekin aurkitu ginen, lagun gehiago behar genituen irratian eta gu bakarrik nola moldatu...?
GALDERA: Herriko irratigintzaren panoraman ze leku betetzen du Loiolako Herri Irratiak gaur egun?
ERANTZUNA: Badago tendentzia bat, halako ikuspegi bat irrati honekiko, eta da Segura Irratia edota Arrate Irratiarekin parekatzekoa. Kouparaketetan sartu gabe, denak aitortzen digutena uste dut: beste era batetako irratia egiten dugula. Eta nik uste hedadura haundia dugula, hasera haseratik. Bestalde Donostiako Herri Irratikoekin aro batean izan dugun lotura dela eta ere jendea ohartzen da horretaz.
Gure nahia gauza bat izan da eta bestea gure eginbeharra. Hau da, gure nahia beti izan da, euskara hutsean aritzea asmoa ez zen elebiduna izatea. Baina bide horretan ondo hasi baginen ere, atzetik bai bait zegoen halako bultzada bat, instituzioetatik laguntasun bat. Subentzio bat eman ziguten euskara hutsean aritzeagátik, edota euskara geroz eta gehiago sartzen saiatzeagatik geure irratigintzara. Baina, nonbait orain zuen aldizkariarekin gertatua gertatu zitzaigun guri ere duela urte parea. Murriztu ez baino guri zeharo kendu ziguten dirulaguntza hori. Ez dugu builarik atera baina horrek bere ondorioa ekarri du. Horrek ez du esan nahi irratigintzan atzera goazenik, hizkuntza arloan bai ordea. Euskara aldetik atzerakada egin da eta jendea kexu da. Hori ez ote dugun gaindituko? Hasi ginen sistima hartan gero eta gehiago ari ginen. Informatiboak ez ezik dena eman nahi genuen euskaraz, baina horrela dago orain. Badirudi euskara garestia dela.
GALDERA: Euskara aitatu dugu. Zein da Loiolako Herri Irratian euskarak duen presentzia, gehientsuena, ala?
ERANTZUNA: Dudarik gabe gehientsuena, eta proportzio haundian gainera. Gure kalkuluen arabera orain %70ean gande. Gure helburua orduan –eta orain ere–aurrera jotzea zen. Badirudi eritzi ezberdinekoak ez garela batzuek eta besteek, hau da, elebitasunak komunikabideetan ez duela batere etorkizunik. Eztabaidetu daiteke, baina errealitatea hori da. Guk euskarara gero eta gehiago jotzen ari ginen bezala, orain oztopo bat jarri zaigula eta mugaturik gaudela ekonomi aldetik.
GALDERA: Iaz hamahiru frekuentzien banaketa burutu zen. Zer perspektibak irekitzen ditu iragarririk dauden beste hamasei F.M. frekuentzi berrien banaketak?
ERANTZUNA: Pentsatzen dut konpetentzia haundia egongo dela, gehitu egingo dela. Badakit Herri Irratiak baduela bat eskaturik Gasteizen. Aurreko urtean eskatu zuenean baztertu egin zen COPEk eskatu zuelako. Gertatzen da gu COPEkin ez garela oso ondo ibili bolara batean. COPEkiko borroka Madrilekin gobernu mailakoa bezalakoa da. Prolema da guk gure autonomia nahi genuela COPEgandik. Eta autonomia hori onartu arte borroka dexente egon da. Orain autonomiaz gabiltza, eta joño! Gasteiz hor dugunez, Araba Euskadi denez, COPE sartu baino nahiago genuen Herri Irratia sartu.
Banatu diren frekuentzia horiek gehienak ez al dira erdaldunentzat? Horiek zer asmo duten ez dakit oraingoz, baina euskarari buruz pentsatzen dut ez dutela asmo gehiagorik. Guretzat konpetentzia izango direla nabarmena da, eta aitortu behar da. Koupetentzia gutxiena sortuko digute Gipuzkoako barrenean gaudenoi. Denak Donostia, hiria nahi dute. Irratigintza kalitatekoa eta aukera gehiagokin hiri nagusietan egiten da. Pertsonaiak behar dituzula –edozein mailatan, kultura, politika...–hirian aurkitzea erreza da. Gure irratiarentzat zaila. Erraxtasun gehiago daude baina. Hiriburuetan kokatuko diren irrati horiek ez dira hainbesterainoko konpetentzia izango Loiola Irratiarentzako. Nahiz eta beti izan konpetentzia, batipat merkatal arazoetan. Baikorra naiz, lehen dugun entzulegoa mantenduko dugu.
GALDERA: Nolatan ikusten duzu euskara irratigintzan?
ERANTZUNA: Euskarak atzeraka egin du. Baikorra izanez, kanpotik datozenak SER eta Donostisko Herri Irratiari egingo diote konpetentzia zenbait alorretan, kirol mailan; La Voz de Guipuzcoa eta Radio Nacionalari... entzulego euskalduna eta euskaraz irratia entzun nahi duen jende kopuru hori ez dute eramango. Euskarak proportzioetan galduko du, baina gu eta Euskadi Irratikoei ez badigute kentzen, galtzen irtetzen al da euskera? Zifratan akaso ez, kopuru osoa kontutan izanik agian bai. Horiek etorrita gehitu ez da egingo. Baina euskaraz eginiko irratigintza ez da behera joango. Garbi dago zerbaitetan egin dugula atzera euskarari dagokionez. Hor gelditzen bagara–hori baino gutxiago egiteko asmorik ez dugu ez eta gutxiagorik ere–, gure ekonomi arazoa piska bat konponduz gero mantendu eta gehitzeko asmoa badugu. Nire ideia da euskarak irratigintzan atzera ez badu egiten ere geldi dagoela gutxienez.
GALDERA: Espero al duzu halako jarrera aldaketaren bat Madriletik datozen irratiengandik, somatu al daiteke euskara nolabait bultzatuko luketeela edo alferrik itxarotea da?
ERANTZUNA: Nik uste baietz, alferrik itxarotea dela, Madrileko horiek ez dutela ekarriko euskararekiko zaletasunik. Gaizki pentsatuta ez eta Euskal Herriko gauzetaz... derrigortuta noski, Euskal Herriaz gogoratu beharko direla eta gure nortasun eta gaietaz akordatu beharko direla. Entzulego erdaldun bat aurkitzen duten bitartean ez dira gogoratuko euskeraz.
GALDERA: Publizitate eskaintzak baldintzatzen dute, zer ikusia badute programen edukiekin?
ERANTZUNA:. Garbi dago kirol mailan adibidez dagoen eskaintza publizitarioa dela dena. Besterik dauden saioetan interesa sortzen duten tamainan. Luis del Olmo sartzea ala euskarazko saio bat, ona izan arren, publizitatean antzeman egiten da. Baina beste zenbait kasutan euskararen eta erdararen arteko arazoak daude ala kalitate kalitate ezaren artekoak ere badira? Kalitatesk interesa sortzen badu bai, baina batzutan interesa kalitaterik gutxiena duten lehiaketak sortzen dute. Ondo saltzen da eta ez da batere aberasparri.
GALDERA: Irrati pobre xamarra egiten dela esan duzu. Duela urte batzuetakoa baino pobreagoa akaso?
ERANTZUNA: Zein alderditik begiratzen diozun. Oro har aberatsagoa da, lilura falta zaiolakoarekin ados nago, hori bai. Hori nola sortu? Irratinobela txarrez aparte lehenago egiten zen estatuko irratietan literatur kontakizun nagusien antzezpenak. Oso ondo egina. Irratigintza horrela ulerturik entretenigarri eta aberasgarri izan liteke. Oraingoz lilura hori falta zaigu.
GALDERA: Irrati desberdinen programazioak oso estandarrak dirudite, molde beretik ateratakoak.
ERANTZUNA: Estandarizatuak eta oso oso berdinak. Alor bakoitzean dabilen irratigizon bakoitzak besteek zer egiten duten beretsua eta gehiago egingo. dute. Segurutik jotzen da, badakigulako aldamenekoak egiten duenarekin entzulegoa badaukala eta hortik. Lehiaketak, berriak, musika, magazineak eta kirola (azken honek hartu duen gorakada!). Eredagarria da garai honetan eguraldiaren berri emateari ematen zaion garrantzia. Inoiz ez du bete eguraldiak hainbeste denbora (!).
GALDERA: Eta, zuen programazioarekin markatu dituzuen helburuetara zoazte.
ERANTZUNA: Nahiko programazio orekatua egiteko asmotan egiten dugun plangintza. Interesa duten gaiak, irratsaio bakoitza ahalik eta irekiena egitea, mugatu gabe gai batetara. Kultur alorrean bagabiltza, kultur gai edo ideia hori izan dadila ahalik eta zabalena. Entzulegoari interesa sortaraziko dion zenbait gai izan dadila. Helburua ahalik eta irratsaiorik orekatuenak sortzea. Estan darizazio batetan erori gara denok, baina zer zor zaio entzuleari? Zor zaio albistea, eta eman egiten zaio. Informazio eta entretenimendua, nahiko orekaturik daukagu, kirola ezik: denok bezalaxe gaineztaturik dankagu hau. Informazioari baino kultur eta gizarte saioei gehiago eskaintzen diogu, garrantzia eman nahi izaten diogu, alde horretatik besteek baino oreka gehiago gordetzen dugu.
GALDERA: Nola defnituko zenuke Loiola Irratia. Irrati modernoa dela esan al genezake?
ERANTZUNA: Modernoak al garen edo? Gure garaiko gizarteari dagokion irratigintza egiten dugula uste dugu. Horrek moderno esan nahi baldin badu, modernoa da. Leporatzen diguten arren musika modernoa eta rocka ez dugula sartzen eta hortik nonbait topiko horien zera.
GALDERA: Nekazal giroan sarturik...?
ERANTZUNA: Daudenekotako beste topiko bat da baserritarren irratia dela Loiolakoa. Ez eta pentsatu ere, horren kontra nago. Hori euskarazko irratsaio bakanak egiten dituztenentzat geratzen da. Gainera, jakina, euskaldungoa gaur egun urbanoa da.
GALDERA: Pentsatzen dugu ez dela berdina izango Donostia, Bilho edo Loiolan irratigintzan aritzea. Errealitate ezberdinei erantzungo diete irratigintza bakoitzak?
ERANTZUNA: Bai, nik uste dut baietz. Beti izan dugu interes berezi bat, non gauden kontuan izanda, herri txiki edo ertainetako informazio, prolematika eta arazoak biltzen. Saiatzen gara Deba, Leniz, Goiherri eta horietako herri mugimenduak eta herri bizitasun hori biltzen eta azaltzen. Inguruko jendeengatik bizi gara, lagundu zigutelako eta entzulegoa ere hor dugu. Orduan horiengana heldu behar dugu eta konkreziorik gabeko gaiak erabiliz ez dugunez ezer egiten herrietara goaz. Esate baterako Euskadi Irratiak hori egiterik ez dauka, ezin da Euskadi osoko erdi tamainako herriak korritzen ibili. Hirietan daudenak ezin dute eta gu berriz, iristen gara.
GALDERA: Komentatzen da A.M.k ez duela kalitaterik, eta etorkizuna F.M.ean dagoela. Zer deritzozu horretaz?
ERANTZUNA: F.M.ra aldatu ginenean F.M.k bazuen esan duzun horize bera, geroz eta gehuago zetorren F.M.a eta orduan eta gehiago pasako ziren F.M.ra. Hogei urte daramatzagu horrela. Itzuli al da jendea F.M.ra? F.M.n dabilen irratia beti eta orain ere musika ematen den frekuentziatzat joan izan da. Kalitate aldetik askoz hobea da F.M., nabarmena da. Ahobatez esaten zen duela gutxi mahai inguru batean, horregatik izango zela garai batean F.M.a etorkizunerako irrati sistima. Hamabost urte entzuten hori eta ez dugu ikusten oraindik. Akaso orain frekuentzia banaketa horiekin ohizko A.M.koak F.M.ra pasatuko dira. Lehen dauden irratiak bai behinepein.
GALDERA: Zuk zer irratigintza mota egingo zenuke gustora?
ERANTZUNA: Hitz gutxitan esateko, entretenigarri eta hezigarria dena. Hitz potoloak izan daitezke, baina orain dagoen joeratik ezberdina. Joera da informazio piloa ematea jendeari, datuak, baina ez zaio heziketarik ematen behar duen jendeari. Honekin behar bada ez dakit entzulegoa maxiatu, maneiatu, nahi dugun geure erara. Salaketa hori ere etor daiteke. Komunikabide batek nere ustez hezitze funtzioa bete behar luke. Informazioa eman eta entretenitu beti izan dira irratiaren helturuak, baina horrez gaina ere badago gehien hezitzen duen gaia, kultura. Klaro, zer da kultura? Kultura zabalkiro harturik dena da. Eta kultura informazio falta ikaragarria dago. Iruditzen zait gaur egun irrati interesantea ere bai, baina pobrea egiten dela.
J.M. ARANO J.J.PETRIKORENA
35-39

GaiezKomunikabidIrratiaEuskaraz irr
GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazOTAEGI2
EgileezARANO1Komunikabid
EgileezPETRIKOREN1Komunikabid

Azkenak
2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


2024-10-31 | Andoni Mikelarena
“Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte”

Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-31 | Julene Flamarique
Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin

Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]


2024-10-31 | Euskal Irratiak
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


2024-10-31 | Jon Torner Zabala
“Eskolak ezin dio heriotzaren gaiari bizkarra eman”

Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]


Eguneraketa berriak daude