Musikaz Jantzitako Trikiti Berriz Jendearen Gustoarekin Asmatu Nahian


1987ko azaroaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Imuntzo eta Epelarre trikitilariei elkarrizketa
Imuntzo Eta Epelarre Azkoitiarrak Urtea Amaitzeko Diskoa Burutzekotan
Musikaz Jantzitako Trikiti Berriz Jendearen Gustoarekin Asmatu Nahian
Iazko txapelketan hirugarren egin, Tapia-Leturia eta Kepa-Mutrikuren jarraian eta orain bi azkoitiar hauek IZko estudioan sartuak dira mikroei eta pentagramei desafioka. Berritasuna eta kalitate garantia espero izatekoak dira duten gaia ikusirek.
Eskatu gabeko bazkari eder baten laguntzaz solastatu ginen Azkoitiako epelarretarren etxean, soldaduskan dagoen Juan Ramon "Imuntzo" eta Epelarre soinujolearen hamasei urteko panderojolearekin. Diskoa baldin bazen ere aitzakia, beren bizitza musikalaren haritik abiatu ginen.
ARGIA.– Nondik zure soinuarekiko kontaktoa?
IMUNTZO.– Hiru urtetik hasita izan dut soinurako gogoa. Lau urterekin eskolara joan nahi ez, eta soinua eskatzen nuen. Horela ekarri zidaten soinua. Gero, gurean, artzain bat etortzen zen soinua jotzen zekiena. Beti izan dut zaletasuna.
Zazpi urterekin solfeora hasi eta gero soinu handia, kromatikoa, ikasten hamalau urterarte. Orduan beste soinu bat erosi behar, eta trikitixa soinua hartzea erabaki nuen gazte gaztetik gustatu bait zitzaidan.
A.–Pauso zaila kromatikotik seinu txikira pasatze hori?
I.–Batzuek, esaten zidaten kalte egingo zidala, diferentzia handia zela, nahastu egingo nintzela, eta abar eta abar. Hasieran beldur pixkabat banuen. Probatu nuen eta askoz ere erraxtasun gehiago nabarmendu nuen neuk behintzat, beste soinuarekin ibilia bait negoen. Ez zait neri halako alde handirik iruditzen. Garbi esateko, lehen soinu kromatikoarekin iharduna mesederako izan zen, bai musika aldetik, bai soinua manejatzeko aldetik.
A.–Ez al da nahasmem durik sortzen behatz joku desberdinarekin eta auspoaz jokatu beharrarekin?
I.–Esan egin zidaten, baina neri ez zidan batere afektatzen, eta gehiago esango dizut gainera, orain bi soinuak jotzen ditut, ia oraintxe arte Azpeitiako «Itsasi» taldean iharduten nuen soinu handiarekin.
A.–Nolaz hasi zinen soinu txikia ikasten?
I.–Azpeitian, Sakabirekin hasi nintzen.
A.–Baina ez huen gero Sakabirekin jarraitu...
I.–Sakabirekin urte bete ibili nintzen eta denbora pixkabat Lajarekin. Baina nere oinarria, teknika, erabilketa eta pieza batzuk Sakabirekin hartu nuen. Handik aurrera, geuk geure kontura, piezak atera eta geure esperientzia egin diagu.
A.–Dena dela Lajak ere lagundu dizu.
I.–Batzuk esaten dute, baina gutxi... Lajarekin bi edo hiru hilabete ibili nintzen. Nik baserik handiena Sakabirekin hartu nuen; hori horretan gera dadila behintzat.
A.–Hala ere Sakabik erakutsitaketik aparte, zuk zeuk posizio eta akordeetan-beste zerbait sartu duzu.
I.–Hori dena musikagatik da. Zuk musika baldin badaukazu, gauza batzuk sartzeko posibilitatea daukazu; asmatu egiten duzu.
A.–Epelarre aitarekin ere ibili zinen noski.
I.–Bai, hilabete-edo egin nuen berarekin.
A.–Eta zu, Epelarre, nola hasi zinen panderoa jotzen?
EPELARRE.–Gizon batek pandero bat ekarri zuen hona, kasualitatez, eta aitarekin batera hasi nintzen, horrelaxe, tirri-tarran; gero, Zabalek erakutsi zidan piska bat nondik zihoan eta zera horiek. Hori orain dela zazpi bat urte.
A.–Zure plazaratzea nola izan zen?
E.–Lehenengo, Jauregirekin irten nuen Zeanuriko txapelketan. Gero, aitarekin Azpeitiakoan, 1982an. Ondoren Imuntzorekin, Zaldibarren. Epelde ilobarekin ere bai pare bat aldiz. Eta azkenik, ja honekin, Imuntzorekin.
Mirenekin ere, txapelketa irabazi zuen garaian, ibili nintzen; kantatzeko era moldatzen berak lagundu zidan gehienbat.
A.–Baina seinua ere jotzen duzu...
E.–Soinu handi kromatikoa jotzen dut. Txikia ere badakit jotzen, baina oso gutxi.
A.–Beraz, Imuntzori, panderoz laguntzen diozu kaleko lanean?
E.–Bai, hala da. Baina errepertorioa prestatzerakoan biok aritzen gara soinuarekin.
I.–Orain, diskarako ere elkarrekin aritzeak, izugarrizko aldea egiten du. Bion artean jarduten dugu jotzen; bi bozak jotzeko izugarrizko aldea da; piezak ateratzerakoan ere, honek solfeo berdin berdina dauka eta laguntza handia da, jakina. Bai doinuak egitean bai aukeratzean.
A.–Zer solfeo ikasketa dituzue eginak?
I.–Biok ditugu solfeoko bost urteak burutuak, eta nik armoniako beste bi.
A.–Ez al zaizue gogor egiten zuen kaleko edo kanpoko lana?
E.–Onbre! Aste osoa pasa eskolan eta gero nonbaitera joan beharra...
I.–Aste osoan lanean-edo pasatzen baduzu eta zapatu eta jaiean ondo pasatuz probetxatzeko zai baldin bazaude, askotan gertatzen da ezin duzula, soinu jotzera joan behar-izaten duzu eta goizaldera arte jardun... baditu "erre pasarak", esatekotan. Baina hori gainditu egiten duzu.
A.–Bikote bezala noiz plazaratu zineten?
I.–Ni soinua ikasten hasi eta handik urtebetera edo, hamabost urte nituela. Zaldibarko txapelketan irten genuen. Handik aurrera hasi ginen batera eta bestera.
E.–Gehiena ordea, orain; iazko txapelketa nagusian hirugarren egin genuenetik.
I.–Txapelketan bistaratu egiten da zer erresultatu egiten duzun. Jendeak ikusi egiten du eta alde handia du lanerako deiak jasotzerakoan.
A.–Lanetan atseginena zein izaten da?
I.–Ezteiak, adibidez. Giro onarekin eta gustora jarduteko modua izaten duzu. Batzutan gertatzen da betegarritzat eramaten zaituztela jende eta giro gutxi dagoela, eta jardun egin beharra–zer erremedio! -, kobratu egiten duzu-eta. Zenbait leku izaten dira erromeri ona egiten dena. Esate baterako, lehengoan Askizun ondo irten genuen. Aspaldiko urteetan ez omen zen erromeririk egiten, halabaina oso giro onean aritu ginen.
A.–Nondik nora dator diskoa egiteko ideia?
I.–Gogoa aspalditik genuen, baina aurten «I.Z.»koek hotsegin ziguten. Beste trikitilariak ere ari direnez geuk ere zer edo zer egin beharko dugu, grabatzeko eskatu digutenez gero...
A.–Zer eratako piezak sartu behar dituzue, denak berriak?
I.–Aurten irabazi genuen Zeanuriko txapelketarako eginak dira hiru; Besteak erabat berriak izango dira. Bestalde, diskaren alde bat kontzertu-abildade bezala joango da. Beste aldea berriz, trikiti aidekin joango da. Doinuetarik bi baltsak izango dira.
A.–Kantatuak?
E.–Baita. Xenpelarren hitzak dauzkat aukeratuta. Koplak berriz, Eguzkitzek ateratzen dizkigu.
A.–Zer instrumentu joko dituzue?
I–Soinu txikia eta panderoa. Soinu handia ere bai, pusketa bat edo beste.
A.–Beraz, ondo iruditzen zaizue azkeneko trikiti diskoetan instrumentu gehiago sartze hori...?
I.–Bai...
E.–Piska bat pasa egin dira, neuretzat behinepein.
I.–Keparenarekin behintzat, lagun askori eta jendeari galdetuta, ez zaie gustatu horko kitarra, txistu eta abarren nahasketa. Ez dakit... Geuk behintzat ez dugu asmorik horrelakorik sartzeko. Gainera, diskoa saldu eta ondo gelditzea nahi baduzu, jendearen gustoa ere begiratu beharra daukazu.
A.–Noizko izango da zuen diskoa kalean?
I.–Martxoaz gero ari gara prestaketan. Abendurako grabatzea esan ziguten, baina soldaduska dela, lana eta Zarauzko irakasletza direla, daramagun martxan kostako bazaigu ere urtarrila alderako behintzat saiatu behar dugu argitaratzen.
A.–Soinuaz aparte zer musika moeta entzuten duzue?
I. eta E.–Modan dagoena. Hori jakinikoa dago. Gure asuntoa soinua jotzea izan arren, guri besteei bezalaxe, "pop"a,... Jazza eta rock-a? ez, ... para, para! Klasikoa? Hori ja ez dugu agoantatzen.
A.–Zer errepertorio jotzen duzue?
I.–Segun eta zer jende dagoen. Erromeri girokoa gehienean. Eta baltsak, tangoak...
A.–Eta "Hertzainak" eta horrelakoak?
I.–Niri arraroa erizten zait hori soinu batekin jotzea. Sanbak-eta jotzen ditugu, baina behin hortik irteten hasiz gero, ez dakit... Gero, jendeak zer gusto daukan...
MIEL ANJEL ARANA

Argazkiaren erdian dagoen Sakabi mitikoarekin hasi zen Imuntzo ere soinua jotzen.
"Txapelketan bistaratu egiten da zer erresultatu egiten duzun; jendeak ikusi egiten du eta alde handia du lanerako deiak josotzerakoan».
60-61

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariIMUNTZO ET1
EgileezARANA3Kultura

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude