"Urteotan Euskal Iraultzari Begira Aportazio Argiak Egin Ditugu"


1987ko uztailaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Txomin Ziluaga, HASIko partaideari elkarrizketa
Txomin Ziluagarekin, HASIren 10. Urteurrenean
"Urteotan Euskal Iraultzari Begira Aportazio Argiak Egin Ditugu"
Hamar urte bakarrik, edo hamar urte haina, baina horiek dira HASI sortu zen uztail hartatik pasa direnak. Geroztik haizeak gogor jo du paraje hauetan eta errekak ura galanki eraman ere bai. Txomin Ziluagaren bila jo dugu, hirugarren kongresoa prestatzen ari diren honetan, euskaldun korrienteari ezagunegi egiten ez zaion Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea solastatzera.
ARGIA.–Hamar urte dira HASI sortu zela.
Txomin Ziluaga.–Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea 1977ko uztailaren 3an sortu zen Aretxabaletan egindako asanbladan. Euskal iraultza egiteko alderdi iraultzaile bat finkatu eta hedatzeko beharra argi eta garbi nabarmentzen zen eta konbergentziarako oinarri batzuk egin ziren: EHAS izan zen guneetariko bat, gero bazegoen erakunde armatuaren inguruan ibilitako militante iraultzaile asko eta Eusko Sozialistak izeneko kolektiboa. Horien konbergentziatik sortzen da HASI.
Hamar urteotan euskal iraultzari begira aportazio ideologiko eta politiko argiak egin ditu alderdiak. Bere eginkizuna zehazki mugatua egon da, bai KAS bera definitzerakoan euskal iraultzarako bloke gidatzaile bezala, bai Herri Batasuna sortu eta gorpuzterakoan. Denborak ekarri du Herri Batasuna herritar batasun gisara gorpuztea, definitzea eta bere eginkizunak ere zehaztea. Indar batze prozesu horretan garrantzitsua izan da alderdiak egindakoa.
Gure lana, Herri Batasunatik aparte, KASeko erakundeetan ere egiten da, langile mugimenduan LABen bitartez ASKn herri mugimenduaren arlo ezberdinetan, Jarrai-n gazteen mailan... Horietan ere bere aportazio militante eta organizatua egiten du alderdiak. Alderdiak Nazio Askapen Mugimenduaren egituren barruan egin du lan, eta ez bere buruarendako.
A.–Jakin dugunez, udazkenerako kongreso berria prestatzen ari zarete.
Tx.Z.–Hirugarren Kongresuari begira, II.ean egindako ildotik aurrera jo beharra dago. Bereziki organizazioaren aldetik, organizazio teoriari buruz eta sakontzekoak gara eta oinarriak ipiniak ditugu. Linea politikoan, aurrekoan markatutakoaren bidetik joko dugu, baina gaurkotu beharra egongo da, aurrera begira zenbait gauza definituz. Nazioarteko mailan aurreko kongresuan onartutako ponentziatik garatu egingo dira definitu gabe egon diren arlo batzuk.
A.–HASlren sorreratik hona, hamar urteren buruan, diferentzia asko egongo da ezta?
Tx.Z.–Jende mailan bai. Politikoki edo ekonomikoki akomodatzen joan den jendeak utzi egin du. Egon dira desertzioak. Jende berria ere etorri da. Baina lan politikoaren aldetik, barruan nahiz kanpoan, kontinuitate handia egon da.
A.–HASI sortu eta handik bi urtetara EKIAren eszisioa eman zen, ia zuzendaritza guztia joan zen HASltik kanpora. Nola gertatu zen hori?
Tx.Z.–Bizi garen kontsumo gizarte honetan oportunismo eskuindarra gertatu egiten da. Pribilejiozko egoeratan ematen da, eta horixe da hain zuzen Euskadiko Ezkerraren politikak isladatzen duena. Gaur egun, Euskadiko Ezkerraren programan ez dago inolako diferentziarik EA batekin esaterako. Esan diezadatela zein den diferentzia. EA eta EEren arteko paktoa burutzera doaz. Baina gauza bera PSOE edo PNVrekin. Guztien artean egin dezakete paktoa gizarte beraren alde: orain gaudeneko gizarte honen beronen alde.
A.– Ideologikoki ze bilakaera izan du HASlk ordutIk hona?
Tx.Z.–HASlren bilakaera ideologikoa herriak jasaten dituen kontraesanekin batera doa. Bilakaera dialektikoa da. Euskadik dauzkan kontraesanei erantzutean egiten ditu HASlk bere aportazioak. Euskal Herria beharrezko dauzkan erakundeak sortzen ari da. Horrela ikusten da Euskal Herrian gazteen aldetik sortzea hain indartsu Jarrai bezalako indar bat, edota euskararen defentsan sortzea AEK, EKB edo Euskal Herrian Euskaraz beren funtzio espezifikoekin.
Beste herrietan ere ematen dira antzekoak baina badute bere berezitasunak. Sindikal mailan ere LAB bat, edo ELA bat, atipikoak dira estatu mailako sindikatuekin alderatuz gero. Ez dira beste inongo kopia, Euskal Herriaren kontraesanei erantzuten diete. Sentidu horretan, HASlren bilakaera ere dialektikoa da eta herriak bizi dituen kontraesan hauetan oinarritzen da. Horregatik agian lehen eszisio hura. Gizarte kapitalista aurreratu batetan bizi gara eta joera kontsumista oso indartsua da hemen. Hirugarren munduko herrietan ez bezala, handiagoa da akomodatzeko joera.
HASlren koerentzia dago hor, ildoaren mantentzea, printzipioen defentsa, pogramaren defentsa... eta guzti horretatik KAS alternatibaren habe oinarrizko bat. Alternatiba horren defentsa, linea mantentzea eta horretan aurrera egitea, masa burrukan eta burruka instituzionalean batez ere, dira alderdiaren ezaugarrietako bi.
Solidaritate handia ematen da alderdikideen artean, ez Santi Brouard baten estiloan nahi baduzu, baina bai malla handi batean. Kuriosoa da gurea bezalako alderdi marxista bat arlo askotan familia handi bat bezalakoa izatea, nahiz eta familia tradizionala ez defendatu, gutako asko familia tradizionaletan bizi arren, neroni bezala. Baina familia bat bezala gara. Horren barruan, eritzi trukaketak, debate politikoak eta Nazio Askapen Mugimenduko beste erakundeekiko solidaritatea ardatz oinarrizkoak dira.
A.– Santi Brouard-en heriotzak alderdiarentzat eragin handia izango zuen.
Tx.Z.–Maila askotan izan zuen eragina. Etsaiak zerbaitegatik aukeratu zuen bera. Politikoki asko suposatu du. Afektiboki ere asko suposatu du. Idazkari Orokor bezala ere bakar samar geratu naiz. Bizitza politikoaz gain gero eta gehiago konbibitzen genuen egunetik egunera. Txikito bat hartzen elkartzen ginen egunero, eta gai intranszendentalak ikutzeko askotan. Afinidade politikoaz gain kariñoa eta afektoa genion elkarri. Maila horretan galera handia izan da.
Politikoki ere asko galdu genuen Santiren heriotzarekin. Bere gaitasun profesionalaz-gain arma politiko handi bat zeukan, oso garrantzitsua: pazientzia zeukan. Pazientzia, lasaitasuna, serenitatea. Kolpeak jasotzen eta aurrera urratsez urrats egiten bazekien.
A.–Marxista bezala definitu duzu HASI. Kanpotik ordea askotan esan ohi zaio marxista-leninista dela.
Tx.Z.–HASI kanpotik marxista-leninista esaten zaigunean beti da zentzu txarrean esandakoa. Gezi bat edo akusazio bat bezala gehien erabiltzen duena eskuina da, ultra-eskuina bereziki. Kazetari baten ahoz edota politiko eskuindar baten bidez. Ezkerretik gauza bera esaten denean zentzu txarrean, eskuinak esaten duenen bezain peioratiboa da. HASI alderdi marxista bezala definitu zen bere 11. Kongresuan. Horrek ez du kentzen guk pentsatzea leninismoa, bere metodo zientifikoarekin eta bere mamiarekin, aportazio handi bat dela materialismo historikoan gizadiaren garapenerako. Zentzu horretan leninismoaren aportazioen aldekoak gara, nahiz eta alderdi-marxista leninista bezala ez definitu.
Normalean galdera hau egiten denean oinarri peioratibo batekin egiten da, 60. urteteko prozesuarekin antzeman nahian, Europako pro-txinotasunarekin e.a. Karikatura infantilak dira baina erabili egiten ditu prentsak. Burgesiak erabiltzen ditu, askatasun demokratikorik ez dagoen herri honetan, komunikabideak post-frankistez beterik daudenean, irratiak batez ere, SER, COPE... Baina ze eskubide daukate Luis del Olmo batek, Mariano Ferrer batek milioi laurden boto daukan formazio politiko batek baino gebiago? Zertan oinarrituta daukate eskubide hori? Jende horrek hitzegin dezake demokraziaz?
Eta irratia esaten dudanean telebista diot. Komunikabiderik haundienak ez daude oinarrituta legedi edota araudi demokratiko batzutan. Ondo iruditzen zait Elizak bere komunikabideak izatea, baina beraiek bezainbesteko eskubidea daukagu komunikabideak edukitzeko.
A.–Herri Batasunan retizentziak omen dande batzutan HASlrekiko, ~mamu» bat bezala ikusten du batek baino gehiagok...
Tx.Z.–Siñplifikazio bat dago. Jeude «borroka»ren artean, ezkerreko jendearen artean, inkapazitatez, heldutasun ezaz eta askotan harrokeriaz bada alderdiarekin desaogatu nahi izan den jendea. Egia da egon direla eta egon daitezkeela. Baina jende horixe da bost urteren buruan toki oportunistetan ikusten duzuna. Ezkerrean enmarkatuz, HASI baino ezkerrago enmarkatuz eskuinean bukatzen dute azkenean. Kritikatu izan gaituen jende asko dago gaur egun eskuinean kolokatuta.
Kritikak zehatzak direnean, gauza zehatzen gainean egindakoak, korrektoak izan daitezke. Alderdiaren aportazio edota hutsei buruz. Baina kasu horietan ez da horrelakoa izan kritika. Deskonfiantzazkoa izan da. Fundamento teoriko-praktiko gutxikoak.
A.–Teorikoki eta praktikoki, nola daramazue marxismoaren gaurkotzea eta horren aplikapena Euskadin? Duela urte batzuk jende askok esan ohi du «rollo zaharrak» direla horiek...
Tx.Z.–Uste dut ematen dela halako pasotismo politiko bat ezjakintasun politiko batekin batera. «Rollo zahar»aren tesiaz ari naiz. Dena da rollo zaharra. Rollo esan eta zaharra da dagoeneko. Badaukagu nahiko jende eskuinean multinazionalen jokoa eginaz, ezkertiar kontsideratzen den jendea honela hasteko. Prozesu politikoaren kontraesanei erantzun egin behar zaie fase bakoitzean eta garbi dagoena da Euskadiko prozesu politikoak, bere azken 30 urte hauetan, oso borroka gogorra daramala. Bere erakundeak sortu ditu prozesu honek eta guk uste dugu den-denak direla beharrezkoak.
Azken hamar urte hauetako fase honetan, kontzientzia hartze handia eman da Euskal Herrian. Erakundetze mailan emandako hazketa ere kontzientzia maila horren araberakoa izan da. Uste dugu horixe dela indartu beharreko iparretako bat. Honek ez du kentzen beste fase batetan, eman dezagun hemendik bost edo hamar urtetara, KAS alternatiba negoziatu ondoren, borroka mota guztiak, instituzionala, masa borroka nahiz armatua beste sigla batzuren prozesoan bilakatzea.
Siglek ez naute sekula kezkatu. Kezkatzen nauena antolaketaren arazoa da. Sigla ezberdinekin antolatuta gaude, bai KAS blokean, bai Herri Batasunean eta baita ere ez batean ez bestean dauden erakundeekin, baina Nazio Askapenerako Mugimenduaren parte direnekin. Aurrerakada oso positiboa gertatzen ari dela uste dut. Abenduan izango dugun lll. Kongresua ere koerentea eta positiboa izatea espero dut maila hauetan.
Beste arlo batean, kanpora begira, gure herrian urrats handi bat eman da Nazioartekoari buruzko kontzientzia hartzean. Euskal Herriak estatuko beste herriekiko, arabeekiko edota hegoamerikarrekiko hartu duen kontzientzia mailan aurrerapen historiko bat izan da. Euskadi beti izan da ikusia bere baitan itxitako herri bat bezala. Eskuin sabinianoaren joera ideologikoak nagusi izan direnean batez ere. Gaur egun herri solidario eta internazionalista da Euskal Herria. Oso garrantzitsua da hori eta Euskadiko borroka globalaren emaitza da hori.
A.–Nazioarteko herriek Euskadirekiko izan dezaketen solidaritatean ere aurrera ari al gara?
Tx.Z.–Munduko prozesu guztietan oinarrizko solidaritatea beren borroketan aurreratuen dauden herriekin izaten da: Guztietan. Solidaritate hori oso kontraesankorra izaten da, borroka honetan etsai gehiegi bait dago aurrean. Solidaritate horrek aurrera egiteko harreman asko behar dira, esplikazio asko, aklarazio asko. Eskerrak HBk parlamentari bat lortu duela Europako parlamenturako, ezen arazoa ez da bakarrik gure herriak pairatzen duen errepresioa. Errepresio handia izan arren. 15.000 lagun atxiloturik "Transizio demokratiko" izeneko horretan errepresio hori ez da gero erreflejatzen. Lege Antiterrorista eta estatuaren terrorismoa ez da gero erreflejatzen.
Herri bezala hiru hesi jarri dizkigute. Demokrazia kristauarena da bata, Europako eskuina, Thatcher eta Reagan; sozialdemokraziarena bestea, PSOEk eta Frantziako PSFk egindakoa; eta PC ezberdinek, Iglesiasenak edo Carrillorenak egindakoa da bestea, aurrekoak bezain erreakzionarioa. Hesi oso gogorrak dira eta KAS alternatibari jartzen zaizkio.
Guk autodeterminazio eskubidea eskatzen dugu, eta Europako eskuinak Berlingo kongresuan ezagutu zuen Europako herriek autodeterminatzeko daukaten eskubidea. Zer esanik ez sozialdemokraziak. Gure kasuan horixe da gure herriak nahi duena. KAS alternatiban dago eta negoziaketaren punturik garrantzitsuenetako bat da. Hiru hesi horiek puskatzeko modu bat da Europako parlamentuan parte hartzea.
A.–Azken galdera. Lehen ez bezala, PNV eta EA bezalako alderdiak harremanak estutzen ari dira Ipar Euskal Herrian. Zerbatetan ari al da HASI maila horretan?
Tx.Z.–HASI izango da Ipar Euskadin eta Hego Euskadin osatutako lehen alderdia. Dinamika diferenteak direla eta harremanak gehiago dira laguntasunezkoak eta kulturazkoak Ipar Euskadiko erakundeekin, ez hainbeste arlo politikoan. Dena dela solidaritate eta laguntasunezko harremanak mantentzen ditugu.
Iñaki ZUBIONDO

Ziluagak eritziz "HASI ezkerretik kritikatu duten asko daude gaur egun eskuinean kokatuta".
Xanti Brouard hil zutenetik, idazkari nagusi lanetan bakarrago sentitzen dela aitortzen du Txomin Ziluagak.
«Hirugarren munduko herrietan ez bezala, akomodotzeko joera handiagoa da hemen», diosku Ziluagak.
Hiru hesi aipatzen ditu Ziluagak euskal iraultza ito nahian: demokristauena, sozialdemokraziarena eta Carrillo eta Iglesiasen PCak.

14-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHASI
PertsonaiazILUAGA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude