Erramun Irastortza: "Eskalada hasieran harkaitza huen"


1987ko uztailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Erramun Irastortza eskalatzaileari elkarrizketa
Ordiziako eskalatzailearentzat arriskurik ez dago kiroI-eskaladan
Erramun Irastortza: "Eskalada hasieran harkaitza huen"
3 edo 4 urterekin harkaitz batetik erori eta klabikula eta saihets batzu hautsi zituen. Hazitakoan eskalada eta mendizaletasan mota guztietan buru-belarri sartu den arren, ez du inolako istripurik jasan. Bartzelonako Strem eta Desnível aldizkarietan gain Pirenaican ere argitaratzen ditu bere erreportaiak. Italia, Frantzia eta Estatu Espainolean aritu izan da konpetizioetan. Orain, eskalada esibizioak eskaintzen ari da herrietan. Kirol eskalatzaile aparta; "Puenting" egitera ez omen da ohitzen erabat, makina bat aldiz jauzi egin duen arren.
ARGIA.–Nola hasi hintzean mendi eskaladan, piskanaka edo, zerk piztu zian zaletasun hori?
ERRAMUN: Hasi baninduan mendian bizi nintzelako izan huen. Haurtzaroan toki zailenetara igotzen saiatzen ninduan, zailtasunaren zaletasunan nian eta Aralar aldetik ibiltzeari gustoa hartu nioan. Gehienei zaletasun hori desagertzen zaien bezala neri areagotu urtetik urtera, agian nere kasa probatzeko posibilitatea izan nialako.
A.–Ze ekipamendu, ze materiale erabili duk? Ze prestaketa fisiko behar izan duk mendi eskaladan iharduteko?
E.–Afizionatu gisa edo denbora-pasa habilenean, disfrutatzera baizik ez hoa, beraz horretatik ezer gutxi. Prestaketa fisikoa ez duk disfrutatzeko modu bat. Hori profesionalizatzera iritsitakoan etortzen duk, eta prestatzen ari haizenean ez duk askorik disfrutatuko. Baina maila bat ematen dik eta konpentsatzen hau. Gero bai, gozatuko duk. Ze material? Ba tipikoa: klabijak, spit batzu, harkaitza markatu eta listo. Kirol eskaladaren kasuan,.Frantzian, eta hemen ere, hasiak gaudek harkaitzak aurretik prestatzen, ziurtasun eta guzti horiek. Eskalatzaile batek behar duena duk, bai amateur bai profesionalak, "katu hanka"k oinetarako, gerrikoa, magnesioa badarabilkik izardia zukatzeko ba magnesio poltsa, mosketoi eta zinta expres batzu. Bi lagunen artean 11mmko soka bat, eta banaka ba dihoaz 9mmko bana. Ze material baino ze marka duk garrantzizkoagoa. Marka bakoitzak kalitate bat zeramak eta markaren arauera salneurri bat zeukatek. Amateur eta profesionalak material berdina zerabiltek, batzu merkeagoak, besteak kalitate maximokoak.
A.–Esplikaitzak mendiko eskalada meta ezberdinen ezaugarri eta berezitasunak eta horien arteko diferentziak.
E.–Aurrena bereiztu egingo dizkiagu. Aurrenekoz Alpinismoa. Alpinismoak dena onartzen dik. Gailurrera igotzea dik helburu, ez ziok ajolik ez eguraldiak, ez zapaltzen duanaren kondizioak, ez nondik edo nola igo. Eskalada berriz bi alorretan zati dezakegu. Eskalada klasikoa edo abenturazkoa, eta kirol eskalada. Abentura eskaladak badizkik bere arriskuak. Horma altuak igotzen dituk, herorrek "sobre la martxa", segurtatuz, fisurero, «friend»ak, eta abarrez blak edo bideak irekiz. Adibidez hor zeudek Tarradets edo Riglos, pareta deskonposatuak dituztenak, edozein momentutan puskatu daitezkenak, hor ziurtasuna oso erlatiboa duk, pareta konpakto nahiz deskonposatuan ibiltzen bait haiz. Garrantzitsuak dituk: Harkaitzaren altura, teknika, arriskua, denak nahasturik. Hori bai, bizio bat duk haruntza igotzea! Kirol eskaladan funtsezkoena harkaitzari konplikazioak aurkitzea duk. Zailtasun fisiko eta teknikoak. Gehien, kirol eskaladan aritzen gaituk. Hormak konpaktoak dituk, gutxienez bertikalak, estraplomatuak baldin badira hobe, politagoa izaten duk, zeren zailtasun gehiago ditek eta azken finean horren bila goaztik. Azkenik eskalada urbanoa, "presa" edo helduleku artifizialen bidez egiten ohi dena. Hormak falta direnean eta eguraldi txarraren menpe ez egoteko kriston soluzioak dituk aterpeko paretak, han praktika eta entrenamendua, forman mantentzeko aukera bikaina eskeintzen zaik. Gaur egun, eskalada mota hau beste kirol batetan bilakatzen ari duk eta aparte geratzen.
A.–Kontatzen diguk modalidade berri -edo gure artean behinik behin berria den-honen istorioa eta praktikarekin duen lotura?
E.–Nik horretaz dakidana aurreko 3 edo 4 urteetara mugatzen duk. Frantzian hasi hituan duela denbora hori eta Lyon aldetik aurkitzen dizkiagu lehen polideportibo preparatu horiek. Spit pilo bat sartu paretetan eta presa artifizialak erantsi spitei. Aitzindariak izan dituk horretan. Orain dela bi urte hasi dituk lehiaketak antolatzen, kirol honetarako esklusiboki. Grenoble, Paris, eta beste zenbait tokitan konpetizioak egiten dituk.
A.–Eskalada urbanoaren finkatzea suposatzen al du guzti honek?
E.–Bai baina beno, ekintza hauek ez diate eskaladaren urbanotzea suposatu. Eskalada urbanoak hori sortu dik. Eskalada hasieran harkaitza huen, baina denboraren poderioz, etxe eta edifizioak eskalatzen ari dituk, hemen berriz, inguru hauetan elizetako zimintorioetako paretak, eta abar, "bulder" deitzen zaiok horri, sokarik gabe, altura minimo batean, entrenamendu gisan. Hortik etorri duk berbera egitea altura handiagoetan, pareta bikainak markatu eta haietan eskalatzearena.
A.– San Juan bezperan Tolosa-lbarrako autopistaren zubi azpiko zutabea igo eta ikusteko "puenting"a egin omen huen. Nola lotzen haiz, ze muntaia eskeintzen duk?
E.–Aurretik esibizioa eskeini nioan udalari, horretan bait nebilek, eskalada esibizioak ematen. Orain arte egin ditudan esibizio guztietan, norbait konfiantzazkoa hartu, lehenagotik nirekin batera eskalatzen aritu den bat, eta burutzen diagu espektakuloa. Jende pilo bat izan genian. Heldulekuak sartu nizkian eskalada arrunt bat egin eta ondoren «puenting» izeneko jauzi horietako bat burutu nian. Nola? Oso erraza duk. Zubiazpitik alderikalde alde batean fijo iltzatu soka eta beste aldean hi 11mmko sokaz loturik, jaurtitzen haiz eta orduan sokaren neurri guztiko pendulu gisako bat formatzen duk, fijo daukaan ardatz horrekin. Aurreneko hamar metrotan bertikal joaten haiz ondoren hori zuzentzen delarik. Han zubiak 40 m. zeuzkan eta kalkuloak eginez 32 metro inguruko hegaldia egin nian. Lurrari hamar bat metro kenduko nizkioan.
A.–Zer sentitzen da jauzia egitean?
E.– Inpresionantea duk!, askotan egin diaten arren, sekula ez haiz ohitzen erabat.
A.– Oso hedaturik zegok hau frantses eta espainol estatuan?
E.–Bai bai, oso zabaldurik zegok. Bartzelonan pasada bat duk. Ez harritu haruntza joan, eta edozein egunetan puenting egiten norbait ikusten baduk. Tarragona, Castellon, Madrilen...; Montanejos eskalada zona duk eta zubi bat dagoenez gero, inguruan edozein momentutan egiten duk. Aitzitik, hirietatik urrunago zailagoa duk. Euskal Herrian ez duk asko egiten, hemengo jendeak bai, burutzen dizkik puenting-ak baina hemendik kanpo.
A.–Ziurtasuna eta arriskua...?
E.–Arriskuak 0. Ziurtasuna 100koa. Eskalada hau egiten duenak ez zeukak inongo arrisku fundaturik. Kirol eskaladak ziurtasuna zeukak eta horrek bereizten ziok eskalada klasiko edo abenturazkotik. Guk nahi duguna duk bizitza konplikatzea baina zailtasunean, iltzatu pareta estraplomatu eta lau batera, paretak ematen duen heinean, hatz bat sartu zulo txiki batean eta metro bat urrutiago dagoen 2 mm.ko errepisa bateri heldu, oina belarri pareraino eraman eta horrelako historiak gustatzen zaizkiguk. Azken finean zailtasuna. Nolabait ballet-arekin eta loturik zegok edo zer ikusirik ba dik.
A.–Nola definitzen dituk eskaladako giroak?
E.–Alpinismo batean giro oso atsegina, laguntasuna duk oinarrizkoa. Maila hori jeisten baduk, "domingero" giroa zegok. Alpinismoan igoal izango duk han goran aurpegi gutxi ikusten ditualako, eta orduan gustorago hartzen dituk lagunak. Bazitekek izatea arriskutik hurbil ibiltzeak anaitasun hori sortzen duela. Lagunak elkar-dependitzen badiagu, kordadetan eta, ba gehiago. Delako eskalada klasikoan giroa epeltzen duk. Eta kirol eskaladan tamalez segun eta non. Frantzian adibidez, oso profesionalizaturik zeudek eta hozten zihoak giroa. Lagunak egiten dituk, baina lehiaketen bat irabazten baditek segituan zeuzkatek «sponsorrak» atzetik, tipo inportanteak bihurtzen dituk, eta hozteko joera ditek.
A.– Ze mallatako konpetizioak zeudek, nola sailkatzen dizkitek?
E.–Maila gorenak zeudek: Zailtasu nari ematen zaiok garrantzia, grado batzu jartzen dira eta haiek gainditu behar dituk. Beste toki batzuetan abiadurari edota dotoretasunari ematen zaiok saria. Italian, hala egin ziaten, Arco di Trento eta Bardonecchira joan ginenean.
A.–Eskalada edozein ekonomien eskutan zegok ala ez. Zenbat diru behar duk gutxi gora-behera praktikatzeko?
E.–Segun eta ze kirolekin gonbaratzen duan. Numerotan: oinetako batzu, katu oin batzu, gerrikoa, mosketoi batzu eta soka, 35.000 pezeta inguru.
A.–Eta esibiziotarako?
E.–Materiale berdina baina garestiagoa. Profesionalizatu naizenez geroztik konturatu nauk salneurriak disparatu egin direla. Oinetakoetan 10.000 pezeta eskasen aldea zegok
A.–Ba dik bere lekurik kirol eskaladak beste kirolen artean?
E.–Eskaladak laister beste edozein kirol hadinako garrantzia izango dik. Frantzian urte batzu badira horrela dela. Hemendik urte pare batetara jende asko profesionalizatuko duk. Geroz eta zailagoa izango duk amateur bat profesional bilakatzea. Beste kiroletan bezala. Orainarte edozein afizionatuk sorpresa emango zitekean, laister ezingo duk hori gertatu.
A.–Ze sari banatzen dira konpetizioetan?
E.–Italiako hartan banakakoak eta sailkapen orokorra sailak zeudean. Banakako bakoitzean miloi laurdena banatzen ziaten, eta sailkapen orokorrean 2 miloiko kotxea. Hango erakundeko arduradunak esan zian 30 miloiko aurrekontua zutela dena antolatzeko. Hotelak, janak, dena ordaindurik zeuzkatean eskalatzaile eta prentsak, beste edozein kiroletan bezala.
A.–Eta beste sari batzu ere izango dituk, ezta? Norberarentzakoak, alegia
E.–Noski baietz, nik gazteak animatu nahi nizkikek. Grina honek gorputzarentzat mesedeak baizik ez zekarzkik, kirolik konpletoenetakoa duk, ez fisikoki bakarrik. Gorputz guztia erabili behar duk, gerria, bularra, bizkarra, giharrak, eta indartsu izatetik aparte ballet dantzari bat bezain flesiblea izan behar duk. Sikikoki ere konzentrazio ikaragarria eskatzen dik, ajedrezean hadinako konzentrazioa ez baduk jartzen, azti ibili ze eror haiteke
A.–Inoiz erori al haiz?
E.–Behin, sei metrotatik erori eta hatzimurka hutsal batekin geratu natxioan.
J.M. ARANO
Argazkiak: RondaSport

Kirol eskaladak badu ballet-arekin antza eta loturarik.
Euskaldunak egiten dute "puenting", baina hemendik kanpo.
24-26

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazIRASTORTZA2
EgileezARANO1Kirola

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude