Benito Ansola, Lekeition Zinemazaletasuna Biztea Helburua Duen Bikarioa


1987ko uztailaren 12an
Benito Ansola, zinema munduan sartua dagoenari elkarrizketa
Hamar Urtez Ibili Da Zinema Bultzatzen Eta Euskal Zinema Bilera Antolatzen
Benito Ansola, Lekeition Zinemazaletasuna Biztea Helburua Duen Bikarioa
10 urtetako lanaren emaitza ez inoiz ere hutsala izaten eta,
Lekeitiko Zinema Bileraz dituen usteak eta asmoak konta ditzan sudur krako eta bagira bizidan apaiz txiki honengana jo dugu.
Halako bilerak eta Topaketak bukatzean makinatxo letratu eta sasijakintsuk han-hemenka sakabanatzen ditugu gure eritzi «doktoak». Txikia da gure gizona, bai, baina Lekeitioko irudi munduan eragin nabarmena izan duen gizona. Benito Ansola, Lekeitioko bikarioa.
"Betidanik izan dut atsegin zinema. 7 urte nituela zabaldu zuten Lekeition Gora Buru aretoa eta horra eramaten ninduten anaiek. 1953an apaiz egin nintzenean Barinagan eta Markinan zine kluba montatzeko Donostian hiru ikastaro egin nituen. Ordutik mundu honetan nabil".
ARGIA. - 10. urteurrena bete du aurtengoana Lekeitioko Zinema Bileraka, balantzea egiteko ordua heldua da behar bada, ezta?
BENITO.–Bai, hala da. Orokorrean esan da, bilera finkatu, oinarritu egin dela esan dezakegu. Hasieran estu eta larri genbiltzan malla guztietan! dirua, propaganda, pelikulak ezin lorturik, e.a., baina orain gauzak nahiko aldatu dira, presupuestoak gorantza disparatu diren arren. Aurtengo kritika nagusia filmeen kalitatea izan da eta honetan jende guztia ados egon da, baina orohar filmeen kalitatea urtetik urtera hobeagotzen joan dela esan dezakegu. Aurten zer gertatu den? Ba, hasieran azaltzen ziren egileak faltatu egin direla eta berriak «rodaje» faltan daudela. Baina lasai hori erraz konpontzen da.
A.–Bileron eraginez euskal filmagintza gorantza doa, baina Lekeition izan al du inolako eraginik?
B.–Zer esanik ez. Bileraren eraginez zenbait talde filmeak egiten hasi dira. Hori zen asmoetatik bat, Lekeition marinelek kanpotik ekarritako tresneria etxetik atera eta sormenerantz bideratu. Une honetan 8-9 talde dira honetan ari direnaka.
A.–Eta herritik kanpo zer nolako erantzuna eta oihartzuna izan du?
B.–Hasieran pelikula bila ibili behar izaten ginen, baina behin hirugarren urtea eta gero prentsan izandak harrera ona zela bitarteko izen handia hartzen hasi ginen. Harrez gero ez dugu bat ere arazorik izan. Honetaz gain, gure eraginez edo, beste leku batzutan ere sortzen hasi dira gurearen antzeko bilerak, hor dauzkazu Balmasedakoa, Barakaldokoa.
A.–Zeluloide hitza jende gutxik ezagutzen duen arren hor daukagu bideo hitza guztien ahoan, pil-piIean, denok ezagutzen dugu...
B.–Bai, hala da. Tresneriaren maila teknikoa hobea da eta lehen «tomavistas»ak erosten zituztenek orain bideo kamarak erosten dituzte eta Bileran sartu beharrean egon gara. Beti kreatibitatea hartuz helburutzat. Soporte aldetik bideoak ez dauka zeluloideak daukan bizitasuna, sakontasuna eremua, koloreen definizoa... oraingoz ez dago konparatzerik, denborak dauka erantzuna.
A.–Gorago aipatu duzu aurtengo kritikarik nagusiena mailaren apaltasuna izan dela. Hau historiak zinematografikoki kontatzen ez jakitearen errua izan omen da eta epai-mahaikideek ikastaroak egitea proposatu zuten...
B.–Bai, baina hori bakoitzaren kontua da. Gu gure aldetik halako ikastaroren bat montatzekotan gogoz eta horretarako pausoak ematen hasi gara. Ez dakit zenbat iraungo duen, ezta noiz izango den ere, baina egin egingo da.
A.–Zuk Bileran azaldutako filmeak guztiak izan dira "beltzak" eta honenganako nolabaiteko gustua sortu duzu. Nola izan da hori? Sotaniaren islada al da?
B.–Txo! Errespetu gehiago edo ez al dakizu nik elizatik kanpo ez dudala sotanarik erabiltzen. Ez, asuntoa zera da: Lekeition dokumental asko egiten ziren eta nik fikzioa landu nahian egin nuen «Beranduegi» , gero etorri zen "Hasarre eguna". Baina honek ez dauka ardurarik.
SABINO

Benito apaizak zinema beltzarekiko zaletasan berezia erakutsi ohi du.
49

GaiezKulturainemaBesteak
PertsonaiazANSOLA1
EgileezSABINO1Kultura

Azkenak
Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Eguneraketa berriak daude