Lluis Llach: "Oso gustoko dut sistematikoki boterea izorratzea"


1987ko ekainaren 07an
Lluis Llach abeslariari elkarrizketa
Lluis Llach: "Oso gustoko dut sistematikoki boterea izorratzea"
Lluis Llach Baix Empordáio kantari katalana gure artean dugu egunotan, AEK–k antolaturiko biran Euskal Herria zeharkatzen. Bere 39 urterekin sormena eta arrakasta gorantz doazkio Llachi, doan lekuko antzokiak behin eta berriz betetzen dituelarik. Dozena erdi kantaldi hauetan "Astres" izeneko diskoa aurkezten ari zaigun bitartean hartu dugu tartetxoa solaserako. Luze ihardun dugun arren, laister aldegin digu musikak solasetik, politikatik gizarte arazoetara eta abertzaletasanetik anarkismora joan garelarik konturatu gabe. Gogorki kritikatzen du intelektualitate espainolaren saldukeria, intelektual lana utzi eta apoltronatu direlako. Marginatua sentitzen da bera, aburgesatzeko arriskua ere ikusten diolarik bere buruari.
GALDERA: Euskal Herrira iritsitakoan poztasun bikoitza duzula adierazi duzu, alde batetik kantatzea beragatik eta bestetik lagunen artean zaudelako...
ERANTZUNA: 1967an hasi nintzen kantari, eta garai horretan ia inork ez zuen kantatzen kantatzearren solik, helburu estetiko bat lortzeko. 1967-70 garaian taldean gindoazen kantari batetik bestera; zortzirehun pezeta kobratuz herriko aberatsenaren traktor gainean jarrita apaizaren mikrofonoz kantatzen genuen. Garai hartan kantatzen genuen zerbait esateko, barneko gauzak ateratzeko.
Agian modu natural batez sortu zen elkartze bat etika eta estetikaren artean. Gauza hauek lotzea oso erreza zen Francoren garaian, kideak asko bait ziren, arazoak argi zeuden, batasuna handitzen zen, eten gabe bazenituen zioak kantatzera joateko. Bilakaera politikoaren lehen urteetan ere horrela gertatu zen, gainera orduan gure inguruan jente herrikoia biltzen zen. Beranduago, indar politikoak bereizten eta banatzen hasten direnean arazoa da ikustea ea norantz jotzen duzun, eta norekin arituko zaren.
Ezkerra bera ere antzeko hitzak erabili arren oso banatuta zebilen, eta gauza bera sindikatuen alorrean. Orduan, kideak alboan aurkitzeak, jentea alboan senditzeak plazer handia ematen du, gero eta zailago delako konplizeak aurkitzea zure lanean.
GALDERA: Zer aldatu da L'estacatik hona?
ERANTZUNA: Esperientzia koakzioa da. Esperientzia ona da laguntzen zaituelako lan hobeagoa egiten, baina askatasuna bortxatzen du, astunegia da. Zaila izaten da oreka aurkitzea. Bizi izan ditut itzelezko esperientziak, batzu lehenengo lerrotik, datu eta jente ugari ezagutu dut denbora honetan... Musika alorrean ere ikasi egin dut. Nire konstante bitaletan nolabaiteko oreka sentimentala, sexuala, pertsonala lortu dut, 28 urte izan arte lortu ez nuena. Orain gerreroago banaiz ere hobe prestatuta eramaten ditut sakutak. Bestalde, badaukat aburgesatzeko arrisku handia, eta honek kezkatzen nau.
Oso Hurbiletik Sentitu Dut Marjinazioa
GALDERA: Zure lanean konstante bat izan da sentimendu antirreligiosoa eta moral menperatzailearen etengabeko salaketa...
ERANTZUNA: Txikitandik oso hurbiletik sentitu dut marginazioa, naiz eta konturatu ez horretaz. Marginazioak guttiengoa esan nahi du, botereari asko kostatzen zaio bide ez normaletatik doan jentea kontrolatzea. Morala da botereak erabiltzen duen tresua jentearen lehiak, kezkak kontrolatu, masifikatu eta anulatzeko. Ni katalanista naiz marginatua naizelako; askatasun sexualaren alde nago marginatua naizelako; langileriaren alde nago marginatua delako eta abar.
Oso gogoko dut boterea izorratzea sistematikoki, besteak beste boterearen helburua desegitea dela uste dudalako. Ni oso kritikoa naiz ezkerrarekin–nahiz eta ezkerraren lagun handiagoa izan eskuinarena baino, funtzio historikoa betetzen ez duelako: boterea gizakiaren jabetza bilakaraztea gero eta gehiago.
GALDERA: Botereak usteltzen du?
ERANTZUNA: Usteltzea guttienezkoa da. Usteltzen du, eta abusatzen du, eta hiltzen du, eta belaunaldi osoak ezeztatzen ditu, hirugarren munduan bizi direnen miloien miseriari esker gure miseria txikitzen du eta abar.
GALDERA: Zuk pertsonalki barne eta kanpo esilio franko nozitu izan duzu, ezda?
ERANTZUNA: Barnekoak utz ditzagun joaten. Kanpokoak ere nahiko pribilegiatuak izan dira. Ni Frantzian izan nintzenean lau urtez kantatu ezinean benetako herbesteratuak ezagutu nituen eta kriston txokea izan zen, bai informatiboa zein kulturala. Nire herbesteratzea ia ia turismo bidaia bait zen.
GALDERA: Gaur egun hainbat kantari eta intelektual boterearen itzalean bizi da, nahiz eta gero bere jarioak itxura aurrerakoia izan...
ERANTZUNA: Francoren heriotzak poltrona hustuketa bat ekarri zuen, eta hori sekulako tentazioa da, tinkotasun mentala duen jenteak bakarrik erresistitzen duena, edota lehendik pribilegio batzu genituenak–ni barne–. Poltronenen tentazioari muzin egiteko aukera geneukanak gure anbizioa askoz handiagoa zelako besterik ez bazen ere.
Fernandoak , Franciscoak, Joseak
Toki ugari zegoen utzik, eta oso dramatikoa da honek antzutu zituen belaunaldi oso prestatu batzu eta. Fernandoak, Franciscoak , eta Jose ak dira jente oso prestatua, baina sakonean anbizio handiena falta zaiena. Bilakatu dira gustoen orientatzaileak, luxuzkokomentaristak, jente beti argia... beste herri batzutan haiek beteko ez lituzketen poltronak betetzen doaz. Frantzian leku hori beteko luke kualidade intelektual askoz murritzago duen jenteak. Arazorik handiena da jente honek uko egin diola proiektu kultural anbizioso bati. Hemen galdu ditugu intelektualak, idazleak, dramaturgoak... orain gizarte animatzaile onak bilakatu dira. Ez dut sartu nahi baloratzean ea esaten dutena ona ala txarra den, nik diodan bakarra da pena bat dela filosofo onak irrati lokutore bikainak bilakatzea, eta ikasketa handiko idazle ederrak aldizkariko artikulista onak bilakatzea, hori bai beti distiratsu, kulto eta azkar. Intelektualki ez badute asumitzen ere bere jokaeran badago errenuntziaren kontzientzia. Idazle on batek sari ugari irabazi, party eta sariketetara joan besterik egiten ez duenak, eta idatzi ez, azkenean kretinoa bilakatzen da, jakin dakielako horrela ezin daitekeela izan. Jente honek badu kontzientzia badela tren bat berriz nekez hartuko duena, eta horrek erretzen du.
Bilakaera politikoan gauza bitxi ugari gertatu da, Bergamin batek honaino etorri behar izatea esate baterako. Tinkotasun intelektuala zela eta izan zena izan zen, eta egin zuena egin zuen, zorotzat hartu zuten ez zelako moldatzen haiek ezarririko bidean, poltronen logikan. Poltrona karratuetan jesartzeko batzuei ipurdia karratu zaie, eta poltrona borobiletakorako borobildu.
Badago beste arazo bat: orain berrogei urte daukan belaunaldiak prakak erantzi behar izan ditu. Grisak edo marroien aurrean funtsezkoak ziren gauzak oihukatzetik hamar urtetan burua erabat zuritu eta bere printzipioak, etika eta pentsamenduak errekonbertitzera iritsi da egoera berrira egokitzeko. Hemen daukagun klase zuzentzailea beste nazio batetan egongo litzateke diban batetan etzanda galdezka: begira doktorra, ez dabit zer daukadan... Hemen, ez bakarrik ez doaz sikiatrarengana, baizik eta zoriontsuarena erakutsi behar dutena, dagitena ona izango balitz bezala.
GALDERA: Zer nolako etorkizuna dauka ezkerrak Catalunyan?
ERANTZUNA: Oso txarra. Pujol izango da seguruen bilakaera politikoak eman duen politikorik argienetariko bat, eta horrek aspaldian sartu gintuen parametro faltsu baten, gainontzeko guztien komenientzia politikoa zela eta funtzionatu egin zuena. Pujolek ongi daki eskuinak ez duela Catalunyan irabazterik, ohitura delako eta orain arte sekula ez duelako irabazi gaine ra , e ta be rak sozial de m okratare na egiten zuen. PSC arrazoi taktikoak zirela medio PSOErekin bat egin zuenean, Pujolek trankarta eratu zuen: nazionalismoa ala ezkerra. PSOEk Madrilen irabazi zuen eta onartu zuen jokoa, baina guzti honen aurrean esan behar da PSC abertzale zintzoz beterik dagoela. Jente hori posibilismo politikoz ezpainak aginka eta aginkatzen ari da azken sei urteotan. Herriaren esperantza bat da ezpain horiek odoletan hasi eta erreakzionatzen hastea, historiak gordeta zien papera betetzen has daitezen.
Katalandarren Hiru Joerak Hateskunde Ezberdinetan
Beste aterabide bat izan daiteke ezkerrerago diren indar nazionalistek (PSUC, Nacionalistes d'Esquerra, Esquerra Republicana, edo beste talde batzu MDT bezalakoak–orain arte insignifikanteak hauteskundeei begira–) aukera bilakatu edota behartaraztea PSC zegokion papera betetzen. PSC ez da antiabertzalea, baina absentismo osoan dago, oraindik besoak altuan ditu hormari begira eta poliziak miatzen dituelarik. Honek ekartzen du hauteskundeetan katalanak hiru modu erabat desberdinez aritzea: udal hauteskundeetan ezker instituzionala edota apur bat erradikalagoa nagusitzen da (PSC, PSUC); estataletan PSCa; eta autonomikoetan berriz CIU. Ematen du jentea balantzatxoaz doala botua ematera eta ea zer komeni zaigun orain diola. Kontraesan itzela dago, Catalunyako sistima aburgesatua den arren, ideologiaz jentea nahiko progresista da eta ezkerrari ematen dio botoa. Pujolen drama da PSC horren eskuinera doanez bera ere gero eta eskuinerago jo behar duela.
GALDERA: Eta zer dago antzinako anarkistez?
ERANTZUNA: Oso gutti. Azken gobernu frankista eta bilakaera politikoko lehen bi gobernuen obsesioa izan zen. Besteak beste hau zen Martin Villaren errepresio sexualetariko bat. Nik ez dut imaginatzen Martin Villa ohean, baina anarkistekin izan zuen istorioa erabat morbosoa suertatu zen. 1974-77an izan zen CNTren hazkuntza handia, baina erakunde hori hondatu zuten garai hartan Catalunyan izan ziren ekintza bortitz guztietan inplikatuaz; eta hori bortizkeria onartua ez den gizarte batetan. Anarkismoa izan da boterean dagoen jente horren amets gaiztoa luzaro, dagoen sindikalismo iraultzaile bakarra anarkista delako.
GALDERA: Ze eragin izan du demokraziaren iristeak zuen kultura eta hizkuntzan?
ERANTZUNA: 1976-7ra iritsi ginen produkzio kapazitate handiz, poesia liburu gehiago publikatzen ziren gazteleraz baino, bazegoen antzerkigintza garrantzitsua... eta den horrek hortxe dirau. Lagun ugari zegoen bere gelatxoan sartuta argi guttiz lanean faxismoko 40-50 urtek hondatuko ez zituzten zutabeak eraikitzen. Hori une batez amaitu egiten da, eta abanguardiako zati batek uste du Catalunya normalizatu egin dela, eta horietatik zenbaitek poltronak berotzen ditu (kontseilaritzak, kultur ordezkariak...). Guzti hau espejismo bat besterik ez da, Catalunya ez da kulturalki normalizatu, eta kondenaturik gaude sekula sekulorum horrela egotera. Bizi garen munduan kulturak dira inperioaren abangoardiak, komunikabideen menpe daude, horrek dakarren guztiarekin; komunikabideak gero eta kontrolatuago daude boteretik; merkatu arauak ez dira ondo funtzionatzen kultura minoritarioekin... Guk erabaki behar duguna da ea aurrera egin nahi dugun ala ez, eta iraun nahi badugu ez dugu pentsatu behar movidan militantzian baizik.
Dena den, jentea berriz ere ulertzen hasi da poesia egiteko ixilean egon behar dela ordu asko koarteto pilo bat eginez azkenean olerki libre bat atera dadin, eta musikoari ere berdin gertatzen zaio. Dena den hemen badago beste elementu kurioso bat; Bartzelonak uste du hiri punta dela estatuan kultur produkzioa ateratzen, eta egun batetik bestera badoaz eta esaten diote ezetz, hiri punta Madrile dela. Madrile eta New York direla munduko hiriburu kulturalak. Niri sekulako barregura ematen dit, baina jentea hasten da esaten: hemen ez dugu ezer egiten, Bartzelona hondotzen da, begira ordez Madrile horra hor beraien aktibitatea, zabaltzen dira, unibertsalak dira... Ez dira konturatzen sarritan unibertsalitatea lortzen dela leihoa itxiz, eta jente asko akonplejatzen da.
Baina begira, ze teatro egiten da Madrilen? Zeintzu dute arrakasta? Els Joglarsek du egundoko arrakasta, Dagoll Dagomek molde guztiak apurtzen ditu, La fura dels Bausek aukera berriak aurkezten ditu Els Comediantsek dena betetzen du, Udagoineko antzerki jardunaldietan Josep Maria Flotats da arrakasta handiena lortzen duena... Itxuraz gaur egungo egoeran estatu espainolean lanean ihardutea ez da garrantzitsua; garrantzitsua bakarrik omen da Alaskaz mintzatzea... Sozialistentzat aportazio inportanteena la movida izan da, konplejoak kentzen lagundu duelako, baina esan behar diegu sekula ez direla izan munduko kultur burua. Parisko karteldegia begiratzen baduzu 130 antzoki aurkitzen duzu, horietatik 30-40 bikainak. Madrilen uste zuten 80 antzoki edukita antzerkigintzaren buru zirela, konturatu gabe Madrilek ematen zuena Alfonso Paso zela, eta horretarako egin zezaketen onena antzokiak itxita edukitzea dela.
INAKI URIARTE
35-39

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLLACH1
PertsonaiazLLACH1
EgileezURIARTE2Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude