Jose Mari Makua: "Uholdeen Zama Astunetik Irten Berriak Gara"


1986ko urtarrilaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Mari Makuari elkarrizketa
Bizkaiko Diputazioari Begirada 1986eko Hasieran
Jose Mari Makua: "Uholdeen Zama Astunetik Irten Berriak Gara"
Urtea hastearekin batera, zenbait gauzari errepasoa ematea interesgarria izango zela bururatu zitzaigun, eta beste zenbaiten artean, Bizkaiko Diputazioa jarri genuen mirapuntuan. Azkenik Jose Maria Makuarekin kontaktua lortuta, hainbat gai imini genuen mahai gainean, errepasatzeko asmoz: iazko balantzea, aurtengorako aurrekontua, BEZaren eragina, EAJan hurrengo hauteskundeak eta horri buruzko bere jarrera pertsonala... Apurka apurka joan ginen, euskara lasaian, gai guztiak aletzen, oraintxe hemen aurkezten dizuegun moduan.
ARGIA.–Hitz gutxitan, egingo zenuke joan den urteko balantze laburra?
J.M. Makua.–Balantzea baikorra da. Gauza asko egin dugu, batez ere kamio aldaketei dagokiela. Durangokoa edo Mundakakoa aurten burutu dira, eta beste hainbat gauza.
Kontutan hartu behar da iaz Eusko Jaurlaritzak eman zizkigula transferentziak, eta orduan dena izan zen berria. Konpetentzia batzu hartu egin ditugu, eta beste batzu bere gain geratu dira, eta hori izan da ekintza berria, esaterako kultura eta Asistentzia Soziala.
Konpetenzia Estreinatu Berriak
A.– Konpetentzia hartu-eman horretan zen da nabaritzen duzun aldaketa handiena?
J.M.M.–Ezin da hobea edo okerragoa denik esan. Orain gauzak mugatuta daude. Lehen diputazioaren ahalmenak ez zeuden hain mugatuta; orain mugatuak dira.
A.- Eta mugatzetik aparte, murriztu ere egin dira konpetentziak?
J.M.M..-Mugatu esaten dudanean, lerrotu esan nahi dut, eta ez urritu. Alde batetatik bai urritu dira, beste aldetik ugaldu. Beraz, gutxi gora behera ez dago diferentzia handirik.
A,- Eta diru kontuetan ere aldaketak nabaritu dira?
J.M.M.- Bueno, badakizu gure etorbideak ere aldatu egin direla. Orain diruaren kopurua honela dago: hirutik bi Gobernuarekin dira, eta hirutik bat gurea da.
Oraindik Uholdeen Zuloak Bete Behar
A.- Uholdeak izan zirenean, Diputazioak ustekabeko zama hartu bahar izan zuen bere gain, eta aurretik presupostatutako gauza asko eta asko baztertu behar izan zen, lehentasun politika aplikatuz. Gaur egun oraindik pairatzen da zama hura, edo jadanik gaindituta dago?
J.M..M.– Oraindik zerbaitxo ere geratzen da. Bete beharreko pufoak. Zama hura oso handia izan zen, baina neurri handian gaindituta dago. Hemen oso handiak izan ziren kalteak, ehundik 75a Bizkaian jaso zen.
Gure ekintza kementsua eta adoretsua izan da, eta ahal izan dugun laguntza guztia aportatu izan diegu udalei.
A.–Horrek esan nahi du 1986rako aurrekontua jadanik normalizatuta dagoela?
-Oraindik hondakin batzu geratzen dira, baina horiek ere gaindituko ditugu.
-A.- Beste atalei dagokienez posiblea da iazko errepasu arina egitea, sailez sail?
J.M.M..- Haziendan, esaterako BEZa sartzea izango da aldaketa nabariena. Orain arte gure diru sarburuen erdia zerga indirektoak izan dira eta BEZa horren ordez datorrenez, hemendik aurrera bertatik kobratu beharko dugu.
BEZ-A Onuragarria Izan Dakiguke
A.–Zuentzat BEZ honek gauzak zaildu edo erraztu egingo ditu?
J. M. M.–Dirua batzes o modu ederra da, baina oraindik erresultatuak ikusi hehar dira. BEZak, berez IGTEk baino kontrol handiagoa ematen du, bere egituragatik. Formula hobea da.
A.– Eta kantitate berbera izango da?
J.M.M.–Berbera izan dadin ahalegintzen gara, baina seguru ez dakigu. Hemendik hiru ilabetera jakingo dugu hobeto, baina esperientziarik ez daukagu. Hau da nik beti esan dudana, orain arte Afrikara begira egon garela, eta orain Europara begiratu beharra dagoela. Aldaketa ederra da.
A.– Balantzearekin segituz, zer beste nabarmendu daiteke iazko urtean?
J.M.M.–Guk industria bultzatzeko ahaleginak egin ditugu. Industrialdeak ezarri ditugu, bat Abanto eta Zierbanan, eta bestea Zamudion. Baita;PIMEri, edo enpresa txiki eta erdineurrikoari, lagundu nahi izan diogu, langabeziaren arazoa konpondu nahian.
Bestalde kamioena dago. Lehen Durango eta Mundakakoa aipatu ditugu, eta orain «Avanzada»koa zabaltzeko asmotan gaude, orain hasi eta 87.an amaitzekoa da. Beste kamio bat Kukularratik Erandiotik eta Enekuriraino joango da, porturaino heltzeko.
Errekak Konpondu Nahian
A.– Uholdeen esperientzia jasan ondoren, zer egin da zentzu honetan?
J.M.M.–Errekak ere ugaldu ditugu. Asua erreka esaterako, urten egiten zen, eta orain konponduta dago. Gauza bera Etxebarrin eta Bakion, Bermeon, La Peña, eta Ugaon.
Garraioetan, aparkar isak egin dira, hau da, kamioi astunentzako aparkaleku bereziak. Bilbotik pasa ez daitezen. Datorren urtean prestatuta egongo dira, eta TIReko aduana ipiniko da bertan. Garraio kontuan ere. aurkeztu berria da inglesen projektua. Abandon jarriko litzatekeen «inter-change» edo «intermodala». Projektu hori onartu egiten bada, mende honetako garrantzitsuena izan daiteke, Bilbo barruko komunikazioa konponduko lukeelako. Gainera bertan kanporako tren eta komunikabideekin lotuko litzateke, eta metroarekin berarekin ere.
Bilboko Trafikoa, Ka Osa
A.– Eta obra guzti horren gastua, 7.000 milioi, noren kargu geratuko litzateke?
J.M.M.–Ba ez dakit, hori da orain konpondu behar dena. Uduletxeak, Diputazioak eta Jaurlaritzak hartu behar dute parte, eta konturatu ere
Bilborako ez ezik, Bizkaia eta Euskar Herri osorako oso garrantzitsua dela, eta egin beharreko zera. Euskaldunak esku zabalekoak gara eta konpondu egingo da. Gainera inglesek oso projekto ona aurkeztu dute, tirada batez edo zatika egitekoa, eta 4 edo 5 urtetan, edo gehiagotan, burutu daitekeena.
A.–Hala ere, dirutza handia da Bizkaiak bakarrik ordain dezan, hemen dauden arazoekin, ezta?
.J.M.M.– Belaunaldi batek eraigi guzti horiek ordaintzea ez da egokia, ez. Horregatik pagatzeko epeak sakabanatu behar ditugu, eta luzatu. Ikusiko da zelan egiten dugun. Oraindik finkatu barik dago.
A.–Zer gehiago esan daiteke iazko balantzeaz?
J.M.M.– Presupostuaren kapitulu inportantea gure udalei ematen diegun laguntza da. Gainera badakigu nola ibili diren udaletxe guztiak, estu eta larri uholdeen kalteak konpontzen, baina hala ere projektu berriak ere egin dituzte. Guk lagundu egin diegu.
Beste kapitulua ingurugiroa da, hondartzak garbitzea, ura garbitu Ondarroan, Igorren; eta aurrera doa Ibaizabal garbitzeko kontua. Garbigailua jarri da Galindon eta beste batzu ere jarriko dira, ea noiz hasten garen arrantzan Ibaizabalen. Mendea amaitu baino lehen egiten bada ere, onuragarria izango litzateke.
Nekazariak, Europako Mailan
A.–Nekazaritzan ere orain aldaketak nabaritu dira, batez ere Europako Komunitatean sartzerakoan, ezta?
J.M.M.-- Gure nekazarieek esaten dutenez, gure abereak sano daude. Kanpaina ederrak egin ditugu, eta dirua sartu dugu, nahiko. Europako mailan bagaude, primeran egon ere.
A.–Hala ere, esnearekin problema dago.
J.M.M. Esnearekin badago problema ba,. baina gu ahalegindu gara bestea baino gehiago, haragi produkzioa egiten, eta horretarako Auñamendiko abelgorria ekarri dugu, eta Bizkaian zabaldu. Europan esne gehiegi dago, baina ez haragi askorik. eta hori izan da gure bidea.
Latzena Langabezia Da
A.–Zuri entzunda zera ematen du, dena ondo doala eta inon ere ez dagoela problemarik.
J.M.M.–Ez. ez, dena ez doa ondo. Langabezia oso zantarra da, izurria da. Horren kontrako burruka egiten dugu, baina ahalegin guztiak ez dira nahikoak. Bizkaian langabezia %26koa da, eta hori negargarria da, tamalgarria.
Burruka luzea da, burruka baino, gerra da. Mendeak irauten duen bitartean jarraituko gara burruka horretan, eta ez dakit amaituko dugun edo.
A.–Zerk egiten du langabeziaren arazoa grabeagoa Bizkaian beste leku batzutan baino?
J.M.M.–Bizkaiko estrukturagatik beragatik. Gipuzkoan ez dago aberats handirik eta txiro handirik ere. Ez kapital handia ez proletargo handia. Hemen, eta Bilboko erreka aldeetan ondo ikusten da, «gran capital» eta «gran proletariado» egon da. «Gran capital» joan zaigu eta herria txirotu egin da.
Horren kontra egiteko gure burruka oso latza da.
Askatasuna Inseguritatearen Truke
A. - 1986rako. aurrekontu berrian badago azpimarratzekoa den arloren bat, aurreko urteekin konparatuta?
J.M.M.– Aurrekontuak badauka zailtasun bat, eta BEZa batzea da. Hauxe da gure zailtasun handiena. Bestela ez dago diferentzia handirik. Orain arte egiten ditugun lan guztiak egiten segituko dugu: enpresei laguntza, kamioena, langabeziaren kontrakoa.
Bestalde, gure dirutik zati bat Madrila doa eta bestea Gasteiza. Gasteizkoa gero nolabait itzuli egiten zaigu, baina Madrilgoa ez. Ehunetik 37a Gasteiza doa. eta Madrila 27a.
Hau da, banaketa berria, aurtengoa, Lurralde Historikoen Legearen arabera egindakoa.
A.–Eta zuk zelan ikusten duzu banaketa hori?
J.M.M.–Niri Gasteiza bidaltzea ez zait inporta, azken batetan hori gurea delako; zati batzu gero gureganatu izaten ditugu. Madrila doazenak... bueno, beharrezkoa delako, bestela nik ez nituzke bidaliko. Baina horrela izan behar du, Kontzertuak aginduta eta kitto, hor ez dago besterik.
Diputazio Foralen Abantailak
A. - Eta beste autonomietako Diputazioekin konparatuta, nola dago Bizkaikoa?
J.M.M.–Bueno gu diputazio Foralak gara, eta beraz besteek ez dutena daukagu guk. Kamioak egiten ditugu eta gure eskubide historikoak dauzkagu. Kontzertuekin lortuta; katalanek eta besteek ez dauzkatena. Hori da gure arriskua: nahiagodugu libre izatea eta etorbideak hain aseguratuta ez eduitzea. Etorbideak eskasak badira, gure problema da, baina dirua batzeko libreak gara.
Laster EAJ-An Hauteskundeak
A.–Tira ba, sar gaitezen orain beste atal batetan. Datorren hilean EAJan hauteskundeak dira Bizkaian, eta...?
J.M.M.–Eta... poetak dioenez esperantza badut.
A.–Zeren esperantza?
J.M.M.–Ba ea gauzak konpontzen diren. Badakizu gure alderdia zelakoa den, demokraziaren aldetik, eta gauzak konpondu egingo dira. Dena den ni ez nabil horretan. Ni ez naiz sartzen. Jeltzalea naiz, baina ezer ez dakit. Zerrendak ez daude oraindik eginda, eta denak zurrumurruak baino ez dira.
A.–Hauteskundeen ondoren aldaketa nabariak egon daitezkeela susmatzen duzu?
J.M.M.–EAJ berdina da beti. Denak segituko dugu EAJtarrak izaten. Beste burukide bat agertzen bada, alderdikoa izango da beti, eta aldaketa handirik ez da egongo.
Gainera alderdia errespetagarria da. Gizonak aldatzen gara baina alderdia benetan iraunkorra da.
Berriak Etorriro Dira
A.–Eta Diputazioaren etorkizuna ere ildo horretan ikusten duzu?
J.M.M.–Guk beti alderdiak esaten duena onartuko dugu, eta egingo dugu, nahiz eta batzutan gauza batzu hain gustokoak ez izan. Baina nazionalistak gara, eta nazionalistak izaten segituko dugu, duda barik.
A.–Zuk zeuk hemen beste hamar urte emango zenituzke?
J.M.M.–EZ. nik pentsatzen dut gizonak lanpostu batetan gehiegi irautea ez dela egokia. Falta zaidan urte t'erdi honen ondoren, ez dakit, alderdiak esango du, baina pertsonalki pentsatzen dut segitzea gehiegi izango zela, zortzi urte beteko direlako mandatua amaitzean. Hala ere alderdiaren esanetara nago.
A.–Orduan gustora joango zinateke?
J.M.M.–Bueno, gustora, ez dakit. Trankil joango nintzateke, hori bai, niretzat ez da gaitza. Jende gaztea ere etorriko da, ondo prestatuta, eta hori da egokiena.

Laura MINTEGI
12-14

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakDiputazioak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazMAKUA1
EgileezMINTEGI1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude