Jon Casenave ordu alferren segidan


1985eko azaroaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jon Casenaverekin elkarrizketan.
Poema-liburu berria argitaratu du asteotan,
Jon Casenave ordu alferren segidan
Iparraldean Jon Casenave dugu idazle gazteetan originalena eta nahi baldin bada esperientzia handiena duena, liburuak argitaratzeko moduan. "Ordu alderren segida" liburua argitaratu berri du, eta horretan mintzatu gara.
ARGIA.–Jon, agian Iparraldeko idazle gazteetan bibliografia luzeena duenetarikoa naiz...
JON CASENAVE.– Funtsean, ez zait sobera interesatzen egin dudana. Azkenik agertu den hori gehienik interesatzen zait. Besteekin iduritzen zait piskat lokarria moztua dela, zilkoitik zintzilik dagoen lokarri hori moztua dela aspalditik... Ez ditut ukatzen ordea...
A.–Ze eboluzio izan da hire baitan?
J.C.–Uste dut gehien bat, ez bakarrik niretzat, beste ainitzentzako ere, eboluzio hori irakurtu ditudan liburetatik sortzen dela. Horretan da ongarria. Bistan da ukan ditudan esperientzietarik ere bai... Lehenbiziko idazkiak haurtzaroaren inguruan kokatuak ziren, oraingoak berdin zabalagoak dira. Tematikaren aldetik bai eta ere hizkuntzaren aldetik...
A.- «Ordu alferren segida» hori aipa ezak...
J.C.–Gizon zahar baten autobiogratra da, poemaz prosaz, bertsoz hornitua, gazte zenean dohain guziak bazituen, eta arrakasta handia erregearen kortean... Gero erresuma hura erregez aldatu zenean, errege berriak gaztigatzeko kanpo igorri zuen, bere burua salbatzeko eta nolabait bizitzekotan joan zen, Erromes ibiltzen da, janaren eta ohearen truke bertsoak kantatuz: izena, izana, dena galtzen du... Azkenean Negumendira doa hiltzera preparatzeko eta bere bizitzaren istorioa kondatzeko idazten hasten da... Hori da liburuaren gaia...
A.–Zer erakutsi nahi duk istorio horren bitartez''
J.C.– Erakutsi nahi nuen, erran nahi nuen gizon baten bizia bidaia bat bezala: bazterretan ibilia da. zahartu eta bere baitako bazterretan ibiltzen da, kasik bereak balira bezala, erran nahi baita, aski urrunetik ikusi begira puntu bat erdietsi duela bizitzearen bortxaz. Eta lan horretan Orienteko ideia eta teknika batzu erabili ditut. Kenneth White eta Basho sakonduz... Bestalde nahi nuen eguneroko hitzak baliatuz. naturari buruz, gure eskualdeetan guti agertzen diren ikusmoldea eman: komentario guti eta konteplazio gehiago... Horren betetzeko hizkuntza eta idazkera berezi bat doinu bat xerkatu dut... Arina eta xoila zena, gaiarekin harreman zuzen bat ukaiteko...
A.–Hi hire liburua ote haiz?
J.C.–Bai eta ez... Bai, momento batetan ene baitara atera bait da, ene iturriak ageri bait dira... Ez, zeren eta horretan agertzen den gizon hori ni baino aise interesgarriagoa bait da, gauza gehiago bizi izan bait du. Eni gauza batzu kondatu dizkit, baina baluke beste ainitz gauza, gertatu zaizkionak ez dizkidanak erran...
A.–Zer irakurketetan oinarritzen duk hire filosofia?
J.C.–Ez da irakurketa berezi batean oinarritua... Idatzi baino lehen idazlea irakurlea da (eta ez beti irakurle hoberena, idazlea tronpatzen baitu) orduan, niretzat idatzi aintzin idazle batzu miresten ditut. Eman dezagun ez balitz Yourcenar, Tournier, Le Clezio, Lacarriere edo Kenneth White bezalakorik izan ez nuen sekulan idazteko gogorik sendituko... Ongarri bezala gelditzen dira, beste batzuren baitan bultzatzaile edo indar emaile bezala agertzen dira...
A.–Obra bat irakurri ondoan idazteko nahikunde imediatoa ukan duka nehoiz?
J.C.– Bai... baina ez liburu berezi batengatik. Lehenago aipatu iturri batzuk elkar gurutzatu dute eta hortik atera da «Ordu alferren segida»... Gero Casenavek liburu berrian, ez dut segidan idatzi, hiruzpalau urte iraun du iturrien diseritzeak, pentsatzeak eta idazteak...
A.- Iturri horien (Kenneth White, Basho...) edukina nola esprimitu duk Iparraldeko hizkuntza berezi honetan?
J.C.– Euskara planeta bat bezala da, dena kokatzen bait da, bai eta ere DENA horren kontrarioa... Orduan beti aterabide bat gelditzen da: muga dezagun galdera. Iparraldeko euskalkietan bada ainitz ondasun, mundu desagertu baten oihartzun batzu, eguneroko mintzairean gorderik daudenak; erran nahi bait. Iparraldeko herri ttipietan nekazarien artean asko hitz erabiltzen eta ahazten dira... Hitz horiek iduri dute biziki arruntak, baina bitz xoil horiek beste kontestu batetan erabiltzen baldin badira, indar berri bat daukate, kausitzen dute... bereziki natura aipatzeko, deskribitzeko erabiltzen diren hitzek. Barnekaldeko hitz batzuetan izugarriko poetikotasuna aurki daiteke: adibidez. ongarria, kaka da, baina ikusten baduzu nola formatua den ON-GARRI, agertzen da hitz hori izpirituaren ongarri bezala erabil daitekeela...
A.– Azken hitz bat finitzeko...
J.C.–Naturaren zikloetan ez dago ez azken hitzik, ez eta azkenik, orduan erranen dut «Ordu alferren segida»ko gizon zarpail horrek ihardetsiko ziguna nire kontuan, hobe hien ixilik egonik...
Itxaro BORDA

Hiru urtetako lanak isladatu ditu Jon Casenavek liburu berrian.
35

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakCASENAVE2
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazCASENAVE2
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude