Juan Dominguez, musikografoa eta poeta


1985eko ekainaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Juan Dominguez, musikografoa eta poeta
Bere burua ez du musikologotzat jotzen. «La música y la ópera en la historia de Euskal Herria» liburua idatzi duelarik, bere burua musikografo bezala gehiago ikusten du. Interesgarria, benetan, Algortako gizon honek daukan jakituria.
Algortako Kultur etxean, Algortan bertan jaioa dugun J. Dominguez-en azken erakusketa. Mural handitzar bi (2,5m.) aretoko sarreran; heuretan azken hiru mendeotan Euskal Herrian konposatu izen diren ehunetik gogorako operak, egileak eta gainerako beste zenbait xehetasunez hornituak. Beste paneltzar batetan, Beethoven-en obra bikaina bere osotasunean; «Barrokoa»z beste dozena bat kuadro, Bach, Haendel eta Scarlattiren hirugarren mendeurrenean. Dagoenerako erabat harrituta nago, denak bait daude eskuz eginda, koloreetan, irudiz eta argazkiz ondo hornituta ipuinetako ipotxek irakurri ohi dituzten liburutzar miresgarrietako orrialde erraldoiak bailiran.
Aulki bat hartuta jezarri egiten naiz, Julio Cortazarren istorioko inbentoaren aurrean bezala, Euskal Herriari buruzko laukien aurrean. Gehiegi berrogei lamina handitan «musika eta opera Euskal Herrian» jaso ditu. Ze pena astirik ez izatea dena irakurtzeko. Gazte batzu, sartu, bueltatxo bat egin eta han doaz, ikaratuta edo, horrenbeste letra eta izen agertzeak, instintiboki, atzerantz egitera eragiten du eta. Ezin beste panelik irakurri. Astiroago begiratu behar den erakusketa da. Agian eskoletan eta erabiltzeko egokiagoa bertorako baino.
Itxaron egiten dugu Dominguez bera agertu arte. Gaur aurkezten du bere liburua «La musika y la opera en la historia de Euskal Herria. Euskal Herriko kondairan soinua eta opera». Kasu gehintsuetan legez, tituloaz eta hitzaurreaz gain, hitzik ere ez euskaraz edukian. Azkenean geurekin dugu egilea. "Lunch" txikitxo bat prestatzeari ekin dioten gelan hasten da elkarrizketa. Berak ez du jezarri egin gura. Zutik eta "txoripitoari" begiratu barik egiten digu. Grabaketa eskasa lortu duguna.
Ez da erreza elkarrizketa. Berak bereari eusten dio eta gizajo honek ez daki zer egin. Beraren buruaren tankerari erreparatzen dio. Begiak han barruan, betazulo sakonetan, sartu sartuta; bekokiak estali egiten dizkio, ia, ia, begiak. Aurpegi bikaina genioaren errola egiteko musikariren bati buruzko filmaren batetan.
A.–Zure liburua oso dokumentatua da; izen zerrendak, biografia laburrak, obren zerrendak, argazkiak e.a. Ze denbora eman duzu liburua burutzen?
J. DOMINGUEZ.– Beno, liburua ez da zuk definitu duzun bezala (harrituta geratzen naiz) liburua orain arte inon ere izan ez den zera bat da, gure herriko musikaren historia da. Oso gauza gutxi dugu alor honetan; Aita Donostiren liburuaren ostean liburuska besterik ez dago; gero Arana Martijaren liburua dugu, Gernikako "Andra-Mari" abesbatzaren zuzendaria dena berau. Azken honetara jo behar da gure musikari buruzko edozeren bila.
Beraz, liburu hau ez da, beharbada erizpide misikologikoz burutua; jendeari euskal musika zer den esatea dateke beraren helburua. Zeren liburuan jasotako informazioa biltzeak urteak eraman badizkit, dokumentaziorik ez dagoelako edo dagoena lurpean datzalako bait da. Musikologoak, salbuespenak salbuespen ez dira hor zehar ibili izan, informazioa biltzen eta. Neure buruari ez diot "musikologo" erizten, gurago dut musikografoa naizela esatea liburu hau egiteko ez da zertan musikologo izan behar. Musikologiak eroapen handia eta beste zerbait ere eskatzen du.
Euskal musikari buruzko lan hau egin badut zeragatik izan da, munduko musikari buruz, hogei urtetan zehar eta milaka obra eta izen bilduta egin dudan lanean, zenbait lekutan erakutsia izan den obra bera, ba, ezin izaten zenez garai haietan aipatu ere egin Euskal Herriaren izena bera era ez, zordun geratu nintzen geure musikarekin. Gainera ni zigortua izan nintzenez...
(J. Dominguez hau ANVeko lehendakari ere ibilia da Erreformako lehen urteetan. Baina ez du politikarik aipatu nahi gaur gurekin. Zeruko ARGIAren Harpidedana ere izan dugula dio eta bere burua errepublikanotzat jotzen du).
Liburu zeharkako bidez jaio da. Erakusketen ondorioa da (honi buruz hitzaurrean hitz egiten digu ere). Dugun apurra erakustea izan da nire asmoa, ez dugu eta ez hain gutxi ez horrenbeste ere ez.
A.–Gazteagook, agian aurreiritzi besterik ez den ideia bat dugu, zera, euskal kultura oso txiroa dela zenbait arlotan eta beste batzutan landu ere ez dela egin; musikan, adibidez.
J.D.–Begira, egon badago. Baina euskaldunok egin egin ditugu gauzak, besterik gabe. Aintzinatik dira ezagunak euskal dantzak. Kantatu ere egin dugu, ez dugu ostera, idazteko joerarik agertu. Lehenengo aldiz idazten hasten garenean «forua» bere hartan jasota gera zedin egin genuen (hemen azalpen luzea egiten digu arazo honi buruz, ideia aski ezagunak errepikatuz). Hala ere Iztuetaren «Gipuzkuko dantzak» dugu moeta honetako, bere motakoa, lehen liburua munduan.
Zergatik, ba, bidean dagoelako, beti inorako bidean. Orreagako guduaren ostean Nafarroako erresuma sortzen da eta bertara musika idatzia helduko da. Honela, ba, gure musikaren historia Nafarroan hasten da. Kontuan izan ezazu, baita, erresuma honek XVI. menderarte iraun zuela erregetxe ezberdinen agindupean.
Sanchez Albornoz-ek zioenez gu erromanizatu gabeko barbaroak gara eta zorionez garela erromanizatu gabeak esango nuke nik. Nafarroan barrena sartu ziren korronte musikal berriak, kristautasun berantiarrarekin batera, ezen Euskal Herria izan bait da kristautu zen azken herria penintsulan.
Geroago, Arantzazuren eragina erabatekoa izan da, batez ere organoaren bidez, tekladun musikaren bidez eta kantuaren bidez ere, hemezortzigarren mendetik honantz. Euskal Herriak denetarikoa esportatu izan du historian zehar: itsasuntziak, pelotariak, gauza asko; garai batetan, baina, organo joleak esportatu izan zituen; kapera maixuak ere.
(Aldatu egiten dugu apur but gaiz eta hurrengo galderan ea "euskal musikaren " kontzepturik duen berak ala lan honetan eremu geografiko ezagun butetan -Euskal Herrian, alegia– jaiotako edo izandako musikoak sartzera mugatu duen bere burua).
J.D.–Liburuaren aziertoetariko bat moeta guztietako musikoak hartzearena izan da, zazpi probintzietan. Niri, egia esan, atseginago zaizkit beste genero musikal batzu opera bera baino; beharrezkotzat jo dut, halabaina, arlo horretan izan dugun aberastasuna, erakustea herri honetan ehundik gora opera idatzi bait da. Guzti hau ezezaguna da gazteagoentzat ezezik adinekoentzat ere.
Bestalde, musikan erabiltzen den lehengaia unibertsala da, musika bera unibertsala da. Denetariko musika egin beharra dago, geroago euskal musikatzat joa izan daitekeen beste hori izan dezagun.
Gure herrian egin diren operei buruz hitz egiten digu, datu piloa emanez: non, noiz, nork estrenatu zituen aipatu operok. Historiaren ezagupena erakusten du Dominguez-ek. Gerra aurreko giroari buruz mintzatu gara. Nolako giroa behar den Guridi berri asko sor daitezen. Horrexeri buruz, etorkizunari buruzko iritzia eskatzen diogunean berak musika Unibersitarera eraman beharra dagoela diosku. Alde horretatik itxaropentsu ikusten dugu gure interlokutorea, berak esaten digunez «gaur bertan egona bait naiz unibertsitateko arduradun batekin –«X» jauna diosku berak sekretupean mantentzearren– eta esperantza handiak eman dizkit».
Luzaroan berarekin hitz egiteko gaia duen gizona dugu Juan. Liburuaren aurkezpenera deitzen dute. Hogeita hamarren bat lagun aretoan eta Jalon musikari eta irakaslearen hitzak entzuteko aukera dugu «Musika soinua da eta Juanek musika sainurik gabe hartu du, kolore eta hitzen bidez; musika isila dugu panelotan dotzana. Poesia da berton dakusazuena».
Amaitzeko, lunch txikia, hasieran agindu legez. Beste bizpahiru hitz berarekin eta ARGIAri bere liburu ale bat dedikatu eta erregalatu ere. Ziur gaude maiztxo erabili beharra izango duguna liburua eguneroko hainbat eta hainbat zereginetan. Agur eta mila esker Juan Dominguez-i.
E. JIMENEZ
32-33


GaiezKulturaMusikaMusika klasArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakDOMINGO1
PertsonaiazDOMINGO1
EgileezJIMENEZ2Kultura

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude